Munduko Osasun Erakundea
2021/03/30 - 22:24
MOEk esan du SARS-CoV-2 saguzarretik datorrela, hirugarren animalia baten bidez
Munduko Osasun Erakundeak Txinako misioari buruz egindako txostenaren arabera, laborategi batetik ihes egin izanaren teoria "oso gertagaitza" da.
2021/03/23 - 14:09
Urkullu, txertaketa global eta solidarioari laguntzeko prest
Lehendakariak idatziz jakinarazi dio Covax mekanismoko presidenteari Jaurlaritzak ekarpen ekonomikoa egin nahi duela eta hori posible egiteko "bide argi" bat zehazteko eskatu dio.
2021/03/23 - 13:06
Txertaketan herrialde aberats eta pobreen arteko arrakala "egunero handitzen da"
Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEko zuzendari nagusiaren arabera, txertaketa prozesuan izaten ari den aldea porrot moral eta ekonomikoa da, eta epidemiologikoki kaltegarria da.
2021/03/22 - 11:18
"Gabonetan egindako akats bera egiteko zorian gaude", Bengoaren ustez
Osasun sailburu eta MOEko Osasun Sistemetako zuzendari izandakoak "konfinamendu zorrotza" proposatzen du gaur egun ditugun neurriak ez direlako aski aldaera britainiarren aurka.
2021/03/20 - 15:45
Banbu arratoiak izan litezke gizakia covid-19arekin kutsatu zuten erdibideko animaliak
MOEren arabera, litekeena da kontsumorako animalia basatiak hazten dituzten etxalde batean hasi izana izurritea. Gaitza saguzar batetik jaso eta gizakia kutsatu omen zuen banbu arratoi batek.
2021/03/13 - 08:30
Bigarren dosia bermatzeko EAEren estrategia "ondo" dago, jendartearen ustez
Horrez gain, galdetutakoen ia erdiak uste dute beste erkidegotan darabiltena baino estrategia egokiago dela Jaurlaritzarena.
2021/03/12 - 15:12
Erabaki zuzenak baino gehiago izan dira okerrak pandemian, gizartearen erdiarentzat
Covid-19aren inguruko informazioa emateko zientzialari eta adituen esanak dira sinesgarrienak herritarrentzat, eta 0-10ko tartean 7,5eko nota jarri diete. Jaurlaritzari ia 6 bat jarri diote.
2021/03/05 - 15:59
6 600 milioi euro baino gehiagokoa da pandemiak Euskadin eman duen kolpea
Pandemian zehar erakutsitako jarrera "negatiboa" aurpegiratu dio lehendakariak EH Bilduri. "Positibora" aldatzea espero du agintariak. Koalizioarekin bi aste barru bilduko dela iragarri du.
2021/03/05 - 15:52
47 000 dosi jarriko dituzte EAEn ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean
Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Horrela, ostiral honetatik datorren asteko ostiralera bitartean 47.000 dosi jarriko dituzte.
2021/02/27 - 13:31
Urkulluk txertoak herrialde pobretuetara iristeko borondatea adierazi du
Elkartasuna eta gizatasungatik covid-19aren kontrako txertoak mundu osora heldu behar direla azpimarratu du lehendakariak. "Pandemia mundu osoan gainditzen da edo ez da gainditzen", gehitu du.
2021/02/16 - 07:49
AstraZeneca txertoaren larrialdiko erabilera onartu du MOEk
AstraZenecak Indiako Serum institutuarekin eta Hego Koreako SKBio enpresarekin elkarlanean egindako txertoaren bi bertsiok jaso dute argi berdea.
2021/02/11 - 08:32
AstraZenecaren txertoa 65 urtetik gorakoei ere jartzea gomendatu du MOEk
Birusaren aldaera guztientzat gomendatu du aipaturiko txertoa Munduko Osasun Erakundeak, baita aldaera britainiarrarentzat eta hegoafrikarrarentzat ere.
2021/02/09 - 16:00
Covid-19ak animalia-jatorria du, Munduko Osasun Erakundearen arabera
Txinan egindako ikerketak ondorioztatu duenez, azokako agerraldia atzeman aurretik zegoen birusa Wuhan hirian. Halaber, laborategi batean sortu izana baztertu dute ikerlariek.
2021/02/04 - 15:41
Minbizia eta birusa, ahalegin bikoitza
Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egun honetan, isilean gaitza jasaten ari diren milaka eta milaka lagunen artean, hiru adibide ezagutu ditugu gertutik.
2021/02/04 - 12:17
10 milioi pertsona hil ziren minbiziaren ondorioz 2020an
Covid-19ak minbiziaren aurkako tratamenduak eten ditu munduko herrialde askotan, nahiz eta gaixo horiek arrisku handiagoa izan koronabirusaren aurrean.
2021/01/30 - 16:45
Lau minutuan norbait kutsatuta dagoen ala ez esaten duen testa garatu dute AEBn
Pensylvaniako Unibertsitateak garatu du aplikazioa. Kartoizko txip batzuetan txistua jarri eta mugikorreko APP batekin jasotzen da emaitza.
2021/01/30 - 16:03
Urtebete igaro da Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko larrialdia ezarri zuenetik
2020ko urtarrilaren 30ean naziaorteko larrialdia deklaratu zuen, koronabirusa munduan zehar barreiatzen hasi zelako. Ordudanik, urte gogorra bizi izan dute herritarrek.
2021/01/30 - 12:41
Urtebete igaro da MOEk covid-19agatik nazioarteko larrialdia deklaratu zuenetik
Munduko Osasun Erakundearen ohartarazpenak ez zuen eragotzi koronabirusa planeta osora zabaltzea. Urtebete beranduago, 102 milioitik gora dira kutsatzeak, eta 2,2 milioi pertsona hil dira.
2021/01/29 - 14:34
Donostialdeko edateko ura fluoratzeari uztea erabaki dute
Azken urteetan haurren aho-hortzetako osasuna hobetu dela egiaztatu ostean hartu dute erabakia.
2021/01/24 - 16:23
Test masiboak noiznahi egiten dituzte Txinan
Egoera kontrolpean badute ere, olde berriak sarritan dituzte. Harrigarria da milioika biztanleko hiri osoek astebetean PCR testak egiteko duten gaitasuna.