Txertaketan herrialde aberats eta pobreen arteko arrakala "egunero handitzen da"
Herrialde aberatsen eta diru-sarrera ertain eta txikiak dituzten herrialdeetan txertoak berdintasunez banatzeko diseinatutako COVAX mekanismoaren bidez emandako covid-19aren aurkako txertoen kopuruaren arteko aldea "egunero handitzen da eta egunetik egunera groteskoagoa bihurtzen da", adierazi du MOEk.
MOEko zuzendari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesus doktoreak gogorarazi duenez, urtarrilean ohartarazi zuen MOEk mundua "porrot moral baten atarian" zegoela, "txertoen bidezko banaketa bermatzeko premiazko neurriak hartu ezean".
"Porrot ez egiteko baliabideak ditugu, baina harrigarria da zer gutxi egin den hori saihesteko", esan du. Horren arabera, herrialde aberats asko arrisku txikiko pertsona gazte eta osasuntsuak txertatzen ari dira, "beste herrialde batzuetako osasun-langileen, adinekoen eta arrisku-taldeen bizitza babestu beharrean".
Horrela, txertoak jartzeko prozesuan herrialde batzuen eta besteen artean alde handia izatea ez da soilik porrot morala, porrot ekonomikoa ere bada, eta epidemiologikoki kaltegarria da.
"Horrek epe laburrean segurtasuna eros dezake, baina segurtasun sentsazio faltsua da", horren hitzetan. "Birusaren transmisioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta aldaera gehiago ager daitezke. Eta zenbat eta aldaera gehiago sortu, orduan eta gertagarriago da horietako bat txertoak saihestea", azaldu du.
Gainera, birusak nonahi zirkulatzen jarraitzen duen bitartean, jendea hiltzen jarraituko du, merkataritzak eta bidaiek gorabehera handiak izango dituzte eta susperraldi ekonomikoa are gehiago atzeratuko da, adituaren arabera.
Joan den ostiralean, martxoaren 19an, Munduko Osasun Erakundeak 800 aditu baino gehiagoko bilera bat antolatu zuen mundu mailan birusaren sekuentziazio genomikoa hobetzeko, birusaren bilakaeraren jarraipena hobetze aldera. Birusa noiz, nola eta non garatzen ari den jakitea ezinbesteko informazioa da.
"Baina erabilgarritasun mugatua du herrialdeek ez badute elkarrekin lan egiten transmisioa leku guztietan aldi berean ezabatzeko ", azpimarratu du MOEko zuzendari nagusiak. "Txertoak zuzentasunagatik partekatzen ez badituzte, euren interesagatik egiteko eskatzen diegu", erantsi du.
COVAX
COVAX 2021ean zehar herrialde bakoitzeko biztanleen % 20ri txertoak emateko diseinatutako mekanismoa da, covid-19aren forma larriak izateko arrisku handiena duten pertsonak babesteko eta biziak salbatzeko asmoz. Gavi, Txertoetarako Aliantza, Munduko Osasun Erakundea eta Epidemien aurrean Prestatzeko Berrikuntzetarako Koalizioa daude horren atzean, eta UNICEFekin, Panamerikako Osasun Erakundearen Errotazio Funtsarekin, Munduko Bankuarekin, gizarte zibileko erakundeekin, fabrikatzaileekin eta beste hainbat erakunde eta eragilerekin ari dira lanean.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan, Aste Nagusiaren lehen egunez, jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete da gauaren. Zezen suzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren mugimenduak jarraituta.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.