Bigarren dosia bermatzeko EAEren estrategia "ondo" dago, jendartearen ustez
Koronabirusaren aurkako txertoaren bigarren dosia bermatze aldera, Eusko Jaurlaritzak prestakin kopuru bat gordetzearen estrategia "ondo" dago euskal gizartearen irudiko, eta 0-10eko tartean, 6,19ko nota eman diote herritarrek, EITB Focus azken makroinkestak jasotzen duenez. Era berean, beste erkidegoek darabilten estrategiarekin alderatuta, % 47k uste du egokia dela.
Pandemiaren urtemuga baliatuta, EAEko biztanleen iritzia jakin nahi izan du Gizaker etxeak EITB MEDIArentzat egindako galdeketak. Inkesta otsailaren azken astean egin zioten EAEko 1.200 herritarri, telefono bidez.
Covid-19aren pandemiak urtea bete duen honetan, EAEko herritarrek iazko urrian baino apur bat gogo-aldarte hobea dute. Hala, 0tik 10erako tarte batean, 6,56an kokatu da gizartearen gogobetetasuna, duela bost hilabete baino bi hamarren gorago. Dena dela, aipatzekoa da ohikoa den batez besteko balorazioa baino bi puntu beherago dagoela orain animoa.
Hirugarren eta azken atal honek gizartearen aldartea eta txertaketa izan ditu ardatz. Aurrenekoari dagokionez, eta betiere duela urtebeteko egoera pertsonalarekin erkatuta, galdetutakoen % 58k esan dute "kezkatuago" daudela, eta beste horrenbestek diote "gogaituago" daudela. Ia % 24 batek aitortu duenez, okerrago egiten du lo. Aipatzekoa da pandemiak gogorrago astindu duela emakumeen egoera psikologikoa. Zenbait kasutan, 10 puntu inguruko aldea dago andrazkoen eta gizonezkoen gogo-aldartearen artean. Hartara, emakumezkoen % 54 "nekatuago" daude, gizonezkoen % 40aren aldean. Andrazkoen loa ere eskasagoa da (% 28k txarrago hartzen dute atseden, gizonezkoen % 19ren aurrean).



Orokorrean, lau pertsonatik hiruren arabera, "oraindik falta bada ere, pandemiatik ateratzen ari gara".
Covid-19ak bestelako ondorioak ere baditu: gehiago aurrezten omen dugu (itaundutakoen % 53k hala diote), eta galdetutakoen % 26,7k kirol gutxiago egiten du.

Pandemiak familia harremanak kaltetu dituen galdetuta, gehiengo zabal batek (% 84) ezetz erantzun du; itaundutakoen % 15ek, ordea, aitortu dute liskar gehiago izan dituztela. Hori horrela izanik ere, egoera apur bat ezberdina da 15-35 urteko gazteen artean, eta horien %23k aitortu dute giroa gaiztoagoa dela orain etxean.

Txertaketa
Txertaketa prozesua nola kudeatu den hizpide hartu du EITB FOCUSek eta herritarren gehiengoak (% 55) uste ez dela kudeaketa egin; lau pertsonetatik batek (% 23,7), berriz, kudeaketa egokia izan dela iritzi diote.

Jaurlaritzak estrategia kontserbadorea izan du txertoei dagokionez, eta heldu ahala, dosietako batzuk gorde ditu, lehen prestakina jasotzen zuten horiek bigarrena bermatuta izateko. Estrategia horri 10etik 6,19ko nota jarri diote EAEko herritarrek, eta beste erkidegoetan dutenarekin alderatuta, ia erdiari ondo iruditu zaie.

Azkenik, nabarmentzekoa da gizarteak txertoarekiko duen konfiantza hazi egin dela azken hilabeteetan. Urrian % 39,5 zegoen immunizatzeko prest, orain, ordea, % 84,5era igo da kopuru hori.

Fitxa teknikoa
Gizakerrek EITB MEDIAko albistegietarako egindako inkesta EAEn bizi diren 1.200 pertsonari egin zitzaien (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan).
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako. Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2021eko otsailaren 23tik 26ra egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez.
Galdeketen batez besteko iraupena 11,68 minutukoa izan zen: motzenak 8 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 26 minutu.
Zure interesekoa izan daiteke
Baso-sutea piztu da Aizkorri-Aratz natura parkean
Baso sutea piztu da Aizkorri-Aratz parkean. Dirudienez, ostiralean sortu zen sute txiki baten berpiztea da eta urrutitik da ikusgai.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan sua ez dute leku hauetan piztuko
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.