Delta aldaeraren ondorengo bat atzeman dute, are kutsakorragoa izan daitekeena
Gobernu britainiarrak baieztatu duenez, koronabirusaren delta aldaeraren "ondorengo" bat atzeman dute, aldaera hori baino % 10-15 kutsakorragoa izan daitekeena. Kontuan hartu behar da delta aldaera jatorrizko SARS-CoV-2a baina bi aldiz errazago transmititzen dela.
Adituen esanetan, AY.4.2 delakoak eragindako positiboek gora egin dute Erresuma Batuan, eta gaur-gaurkoz kasuen % 10en atzean egon daiteke.
Bi adituk Financial Times egunkariari azaldu diote azpi-aldaera hori arin zabaltzen ari dela, baina ez delta aldaera bezain arin, euren hitzetan.
Delta aldaeraren (B.1.167.2) "ondorengo" horrek S proteinaren "bi mutazio oso berezko ditu": "Y145H" eta "A222V". Mutazio horiek abantailak eman ahal dizkiote birusari, errazago kutsatzeko, argitu dio Francois Balloux egunkariak aipatutako adituetako batek Science Media Centre aldizkariari.
Aurreneko datuak baieztatuko balira, AY.4.2a pandemia hasi zenetik hautemandako aldaera infekziosoena izango litzateke, adierazi du University College London unibertsitateko Genetika Institutuko zuzendaria ere badenak.
"Zuhurrak izan behar gara orain. Erresuma Batuan bakarrik zabaldu da modu horretara, eta ez da baztertzekoa ausazko jazoera demografiko batek eragin izana", erantsi du
MOEk ez du oraindik klasifikatu
Ballouxen ustez, "litekeena" da Munduko Osasun Erakundeak (MOE) "ikerketapean jarritako aldaera" gisa jotzea, eta alfabeto greziarreko hizki baten izena jartzea.
Dena dela, "lasai" egoteko deia egin du, "kutsakorragoa izan daitekeen arren, ez da orain artekoa bezain zoritxarrekoa izango", ohartarazi du.
Bien bitartean, Boris Johnson gobernu britainiarreko bozeramaile ofizialak nabarmendu duenez, osasun agintaria "oso gertutik" ari dira aldaera hori jarraitzen. "Hartu beharreko neurriak hartzeko zalantzarik ez dugu izango", ohartarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.