Multinazionalak

2023/04/27 - 12:35
Repsolen mozkinak % 20 murriztu dira lehen hiruhilekoan, erregai gordinaren beherakadaren ondorioz
Enpresak 1.112 milioi euro irabazi ditu urtarrila eta martxoa bitartean, aurreko ekitaldian baino % 20,1 gutxiago.
2023/04/26 - 12:41
Iberdrola % 40 hazi da urteko lehen hiruhilekoan, 1.485 milioiko langa gaindituz
Enpresaren diru-sarrerek % 40,4 egin dute gora, hain zuzen, aurreko urtekoekin alderatuta. Irabaziak, hein handi batean, Erresuma Batuan SVT tarifa arautuaren defizitari buelta eman diotelako izan direla adierazi du Iberdrolak.

2023/04/18 - 16:19
Chivite: ''Eraldaketaren aldekoak gara, baina eraldaketa horrek denbora behar du''
Maria Chivite Nafarroako presidentea Bruselara joan da Euro 7 araudia malgutzea eskatzeko, eta 2025etik 2027ra atzeratzea "posible" ikusten duela adierazi du. Araudi horrek auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarrien kopurua mugatzen du.

2023/04/13 - 19:14
Ferrovialeko akziodunen batzarrak egoitza Herbehereetara eramatea onartu du
% 77,6ko quorumarekin, batzordeak oniritzia eman dio Espainiako matrizeak Herbehereetako filialarekin bat egiteko operazioari. Espainiako Gobernuak errespetua adierazi dio erabakiari.
2023/04/03 - 20:31
Europako Batzordeak Orange eta MasMovil enpresen arteko bat-egiteari buruzko ikerketa "sakona" abiatu du
Bruselak ohartarazi duenez, bat-egite horrek "Espainiako sare-operadoreen kopurua murriztuko luke, lehiakide berritzaile eta esanguratsu bat kenduz", eta horrek "prezio altuagoak eta bezeroentzako telekomunikazio-zerbitzuen kalitate txikiagoa" ekar ditzake.
2023/04/01 - 14:22
Foru Gobernua "lanean" dabil, Volkswageneko baterien muntatzea Nafarroan gera dadin
Maria Chivite Nafarroako presidenteak iragarri duenez, "lanean" dabiltza prozesu hori Nafarroan egin dezaten eta "ehunka lanpostu eragin ditzan".

2023/03/28 - 21:08
VW Nafarroak Polo modeloa ekoizteari utziko dio datorren urtean, eta langileei bi urteko ziurgabetasuna ekarri
Sindikatuek ohartarazi dute langileen erdiak lan kargarik gabe geratuko direla 2026an ibilgailu elektriko berria ekoizten hasi arte.

2023/03/17 - 15:27
Euskadik eta IBMk akordioa sinatu dute Donostiak ordenagailu kuantiko bat har dezan
Ordenagailu kuantikoa ezarriko du IBM etxeak Euskal Herriko Unibertsitateak Ibaetan duen kanpusean. Halako bost baino ez daude munduan eta azpiegitura zientifiko batean inoiz egin den inbertsiorik handiena da: 50 miloi eurotik gora.

2023/03/17 - 15:20
IBMk eta Jaurlaritzak aliantza egin dute multinazionalaren seigarren ordenagailu kuantikoa Donostian jartzeko
Ikerbasquek 50,8 milioi euroko inbertsioa egingo du, azpiegitura zientifiko batean EAEn inoiz egin den inbertsiorik handiena.
2023/03/17 - 08:14
Gasteizko Mercedes lantegiak berriro geldituko du ekoizpena "stocka pilatu" zaiolako
Gaur eta martxoaren 24an etenda egongo da ekoizpena. Urteko bigarren etena izango da. Lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatuko zaie langileei.
2023/03/07 - 08:04
Nafarroako Volkswagen bigarren egunez geldituta egongo da, abiadura-kaxen faltagatik
Lantokira joan behar ez duten beharginentzat, bi lanaldiak aldi baterako lan-erregulazio egun gisa hartuko dira.
2023/02/22 - 09:43
Iberdrolak 4.300 milioi euro irabazi zituen 2022an, aurreko urtean baino % 11,7 gehiago
Bosgarren urtez jarraian hobetu ditu aurreko urteko irabaziak. Multinazionalak jakinarazi duenez, guztira 7.500 milioi euroko zerga ekarpena egin du, horietatik 2.600 milioi Espainiako Estatuan.
2023/02/20 - 09:02
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du astelehen eta ostiral honetan
Erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta direla eta, hiru egunez soilik egingo dute lan asteon Landabenen.

2023/02/15 - 14:23
Foru Gobernuak interes orokorreko jo du Volkswagenen proiektua: ''Mende honetako albiste onenetakoa da''
Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak agerraldia eskaini du Maria Chivite presidentearekin batera, Alemaniako multinazionalak Iruñeko lantegian egingo duen 1.024 milioi euroko inbertsioaren garrantzia azpimarratzeko.
2023/02/01 - 15:35
Bidenen Gobernua Huaweiri betoa jartzea aztertzen ari da
Beijingeko Gobernuarentzat espioitza egitea leporatu dio teknologia enpresari. Txinak boikota salatu du eta AEBen lehiakortasuna dagoela arrazoiaren atzean erantzun du.
2023/01/26 - 19:06
Michelinek 4 milioi inbertituko ditu Gasteizko lantegian pneumatiko isilagoak ekoizteko
Teknologiak ibilgailu barruko zarata-maila % 20 inguru murrizten du, eta hori bereziki garrantzitsua da ibilgailu elektrikoetan. 2024ko hasieran helduko diote ekoizpenari, eta 12 lanpostu berri sortuko dira.
2023/01/24 - 15:39
57 milioi euroko isuna ezarri diote Glovori autonomo faltsuak eta paperik gabeko banatzaileak izateagatik
Glovo multinazionala zigortu du lehenbizikoz Espainako Lan Ikuskaritzak. 57 milioi euroko isuna ezarri dio, Madrilen, 7.000 autonomo faltsu izateagatik eta paperik gabeko 800 banatzaile lanean izateagatik.
2023/01/24 - 10:24
57 milioi euroko isuna Glovori, autonomo faltsuak eta lan baimenik gabeko atzerritarrak kontratatzeagatik
Ez da Glovori Espainian jarritako lehen isuna. Guztira, 205,3 milioi eurorainoko zigorrak pilatu ditu.

2023/01/20 - 14:06
Nafarroako Volkswagenek ekoizpen katea geldituko du urtarrilaren 27an pieza faltagatik
Zehazki, airbagaren zentralita eta abiadura palanka falta dira Polo eta Tiguan ibilgailuetarako.
2022/12/23 - 11:25
LABek "arrakastatzat" jo du Amazoneko greba, multinazionalak 60.000 pakete banatu ezin izan dituelako
Sindikatu abertzaleak adierazi duenez, "grebaren arrakastaren eta jarraipen handiaren aurrean, Amazonen eta Eusko Jaurlaritzaren (EAJ eta PSOE) erantzuna betikoa izan da: Ertzaintza grebarekin bat egin duten langileak zapaltzera bidaltzea".