Mundaka
2023/06/08 - 19:39
Bilbao Bizkaia Harrok LGBTI+ kolektiboaren aldeko jarduera mordoa eskainiko ditu ekainaren 15etik 29ra
Ekitaldiak Bizkaiko lau eskualdetan (Bilbo, Mundaka, Plentzia eta Santurtzi) bere presentzia sendotuko du, eta HARROladies eta HARROamplified ekimenekin egitarau zabalagoa izango du.
2022/08/14 - 11:29
Bederatzi ibilgailu kiskali dira gaur goizaldean Mundakan
Ertzaintza gertaeraren nondik norakoak ikertzen ari da, eta ez du baztertzen inolako aukerarik, suteak nahita eragindakoak izatea barne.
2022/08/13 - 12:28
Probak egiten jarraitzen dute larunbat honetan Busturialdea urez hornituko duen itsasontzian
Aipatutako udalerriaz gain, Mundakak, Sukarrietak eta Busturiak ere jasoko dute edateko ura ontzitik.
2022/08/12 - 20:27
Bermeon da jada Busturialdea urez hornituko duen itsasontzia
Ontziak ibilbide bakoitzeko 4.000 m3 garraiatzeko gaitasuna izango du, eta ur hori Bermeora, Mundakara, Sukarrietara eta Busturiara helduko da urriaren erdialdera arte.
2022/08/08 - 14:30
Ur Patzuergoak ura ontzi batean garraiatuko du Santurtzitik Bermeora Busturialdeko ur hornidura bermatzeko
Ontziak ibilbide bakoitzeko 4.000 m3 garraiatzeko gaitasuna izango du, eta ur hori Bermeora, Mundakara, Sukarrietara eta Busturiara helduko da urriaren erdialdera arte.
2022/08/08 - 09:24
Uraren presioa jaitsiko dute Busturialdean gauez gaurtik aurrera
Murrizketa 24:00etatik 06:00etara izango da, eta, ordu horretan, ohiko presioa berreskuratuko da. Lea-Artibai eskualdean, berriz, funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzea eskatu dute, kaleak garbitzean eta lorategiak ureztatzean, adibidez.
2022/07/22 - 15:54
Tradizio zaharrari eutsiz, Izaro uhartearen ondoan teila bota du Bermeoko alkateak
Bermeon, Elantxoben, Mundakan eta Ibarrangelun ere Madalen eguna ospatzen ari dira gur. Eta aurten bai, murrizketarik gabe, jaiaz gozatzen ari dira.
2022/07/19 - 22:28
Lea-Artibaiko udalerriek ere baliteke ur-kontsumoa mugatu behar izatea
Busturialdeko 16 udalerritan neurriak hartuko beharko dituzte, ura beharrezkoa ez denean ez baliatzeko; izan ere, Bizkaian ez du euririk egin uztailean, eta udan defizitarioak izan ohi diren arroetako batzuk egiturazko eskasia egoeran gelditu dira.
2022/07/19 - 16:30
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur-kontsumoa mugatzea eskatu die Busturialdeko 16 udalei
Nahitazkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatzen ditu, besteak beste, kaleak garbitzean eta lorategiak ureztatzean. Muga hori Lea-Artibaiko udalerrietara zabal daiteke datozen egunetan.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/03/12 - 22:47
Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da
Iaz, Royk eta Landak, arrano arrantzale bikoteak, Urdaibain egin zuten habia. Hiru txita izan zituzten, horietako bat, albinoa, baina hirurak hil egin ziren. Irailean, Afrikara bueltatu ziren negua pasatzera, baina aste honetan, Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da.
2021/10/22 - 19:43
EAJk Mikel Bilbao zerrendaburu jeltzalea izan zenari Mundakako Alkatetza kendu dio
Gaurdaino alkate izan denak bere zintzotasuna defendatu eta EAJren aurka egin du Udalbatzan. "Aholkulari juridiko zehatz bat kontratatzeko edo zinegotzi jeltzaleei dieta handiagoak ordaintzeko presioak", salatu ditu Bilbaok.
2021/10/22 - 14:54
Sutea izan da Mundakako Goikoa kaleko elektrizitate-hargune eta gas-kanalizazio batean
Suhiltzaileek sutea berehala itzali dute eta kalte materialak baino ez dira izan.
2021/09/30 - 09:05
Mundakako alkatearen kontrako zentsura-mozioak Espainiako Auzitegi Gorenaren babesa du
EAJk Mikel Bilbao independentea taldetik bota zuen iaz, “koordinazio falta” argudiatuta. Alkateak, bere aldetik, salatu du hirigintza-proiektu “irregularrak” egiteko erabili dutela bera.
2021/08/01 - 16:36
Etxeratek presoen hurreratzea eskatu du Euskal Herriko hainbat hondartzatan
Kolektiboak haien senideei ezarritako "salbuespeneko espetxe politika" salatu du.
2021/06/28 - 18:06
Bilboko Arte Ederren Museoak Bizkaiko kostaldean erakutsiko du bere bilduma
Udako hiletan, Artearen Ibilbidea BBK ekimenak museoaren bildumako artelanen erreprodukzioak eramango ditu Bizkaiko kostaldera, Ondarroatik Muskizera.
2021/02/13 - 16:52
Iñauteririk gabe, lasaitasuna nagusi Tolosan eta Mundakan
Kalean ez da festarik eta etxean mozorrotuz ospatu behar aurten jaia. Ertzaintzak kontrolak areagotu ditu bi herrien sarrera irteeretan.
2021/02/10 - 22:20
Inauteriengatik kezkatuta, udalak ardura eta zuhurtzia eskatzen ari dira
Tolosako udal-gobernuak, adibidez, bideo bat argitaratu du inauteriak bertan behera geratu direla gogoratuz eta herritarrei segurtasun-neurriak betetzeko eskatuz.
2021/01/31 - 11:03
Bi atxilotu Donostian eta Igorren, desordena publikoak eta erasoak leporatuta
Donostian, 200 gazte inguru elkartu ziren covidaren aurkako araudia urratuz, eta harriak eta botilak bota zizkioten Ertzaintzarin. Igorren, kalean edaten ari ziren gazte batzuekin izan ziren arazoak.
2021/01/08 - 17:29
Osakidetzak baheketa egingo die Mundakako biztanleei
Proba horiek Bermeoko Artza udal pilotalekuan egingo dira, 08:30etik 21:30era.