Museoak
2019/03/22 - 20:42
Chillida Lekuk 1.200 sarrera zozkatuko ditu, museoa inauguratu aurretik bisitatzeko
Chillada Leku apirilaren 17an inauguratuko dute, baina aurrez, apirilaren 13an eta 14an ate irekien jardunaldi bana antolatu dituzte.
2019/02/21 - 16:32
Chillida Leku apirilaren 17an irekiko dute, erakusketa antologiko batekin
“Eduardo Chillida. Oihartzunak” lehen erakusketak donostiar artistak 1940ko hamarkadaren amaieratik 2000. urtera eginiko eskulturen lagin bat jasoko du.
2019/02/21 - 14:02
Artiumen zuzendaritza berriak Aholku Kontseilu Zientifikoa izango du
Besteak beste Reina Sofia Madrilgo museoaren zuzendariak osatuko duen organo horrek museoaren berri nazioartean zabaltzen lagunduko dio Beatriz Herraez buru duen zuzendaritza berriari.
2019/02/15 - 17:44
Gerra Zibilean ateratako Goyaren hiru erretratu Euskal Herrira bueltan dira
Bilboko Arte Ederren Museora eraman dituzten koadroak Lekeitioko familia batenak dira, Frantzian errefuxiatu zena Francoren altxamenduaren ondoren.
2019/02/11 - 16:28
2021eko udaberrian hasi nahi dute Bilboko Arte Ederren museoa handitzen
Miguel Zugazak azaldu duenez, 2021eko martxo edo apirilean hasi ondoren, 2022ko udazkenean inauguratu nahiko lukete. Oraindik ez dute erabaki museoa itxita egongo den lanak egin bitartean.
2019/01/24 - 15:02
Iaz zaharberritu zituzten obrak erakutsi ditu Arte Ederren Museoak
Guztira 25 lan dira, hainbat garaitakoak eta eraberritze premia ezberdina dutenak. Itxura berrituta azaldu dira guztiak jendartera.
2019/01/17 - 17:37
Ate irekien jardunaldi bikoitza egingo dute Nafarroako Unibertsitatearen Museoan
Erakusketa zentroak laugarren urteurrena ospatuko du horrela, eta bisitariek bilduma eta erakusketak ikusi ahalko dituzte.
2019/01/10 - 17:22
Chillida Lekuk ateak irekiko ditu berriro apirilean
Eduardo Chillidak 95 urte beteko lituzken egunean bertan iragarri du Chillida familiak datorren apirilean irekiko dutela berriro Chillida Leku. Museoa 2011an itxi zuten, arazo ekonomikoak zirela eta.
2019/01/10 - 10:53
Chillida Leku museoak apirilean irekiko ditu berriro ateak, zortzi urteren ostean
Eduardo Chilliaren familiak ohar bidez jakinarazi duenez, Hernaniko Zabalaga baserriaren inguruan zaharberritze lanak egiten ari dira.
2019/01/09 - 13:14
Aquariumak eta Untzi Museoak 'Aita Mari' omendu dute
Duela 153 urte hil zen Jose Mari Zubia, Aita Mari. Arrantzalea zen eta hainbat itsas salbamentutan hartu zuen parte. Zoritxarrez, salbamentu horietako batean hil zen.
2019/01/06 - 14:43
Bilboko Arte Ederren Museoaren doako sarrerak bisitariak animatu ditu
Azken egunetan, bereziki, opor egunak izan direla eta, museoa jendez gainezka izan da.
2019/01/03 - 15:33
Artziniegako Etnografia museoa itxita, diru arazoak medio
Artziniegako Artea Etnografia Elkarteak jakinarazi du, arazo ekonomikoak direla medio, ez dizkiola aurrerantzean museoaren ateak publikoari zabalduko.
2019/01/02 - 21:54
Guggenheim Museoak 1,2 milioi bisitari izan ditu 2018an
Museoaren historiako hirugarren urterik onena izan da. 2017an –XX. urteurrena- eta 1998an -inaugurazioaren urtea- soilik izan zituen bisitari gehiago.
2018/12/17 - 19:46
Bilboko Arte Eder Museoak doako sarrera izango du Gabonetan
Publikoak doan sartzeko aukera izango du abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra bitartean, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an kenduta; izan ere, hiru egun horietan museoa itxita egongo da.
2018/12/12 - 21:57
Bere hirugarren handitzea ezagutuko du Bilboko Arte Ederren museoak
Gaur zehaztasun gehiago ezagutu ditugu. Hiriak izan duen berrantolaketarekin bat egingo du eraikin berriak.
2018/12/12 - 17:55
Erakusketa eremua 3.500 metro koadro handituko du Bilboko Arte Ederren Museoak
Proiektuak aurreikusten duenez, egungo espazioa 5.000 metro koadro handituko dute guztira, eta 3.000 metro koadroko eraikin osagarri bat gehituko diote museoari.
2018/12/12 - 15:41
Bilboko Arte Ederren Museoak hirugarren handitzeari ekingo dio 2019an
Proiektua nazioarteko lehiaketa batetik aterako da. Urte hasieran bertan deituko dute lehiaketa. Prozesu osoak 45 hilabete iraungo ditu.
2018/12/11 - 21:50
Bilboko Arte Eder Museoa handitu egingo dute
Horrela, museoak 8.000 metro karratu gehiago izango ditu: 5.000, egun Casilda Iturrizar parkean duen egoitza handituz, eta beste 3.000, eraikin laguntzaile bat erosiz.
2018/12/11 - 20:28
Bilboko Arte Eder Museoa handitu egingo dutela baieztatu du Aburtok
Horrela, museoak 8.000 metro karratu gehiago izango ditu. Lanek 22 milioi euroko kostua izango dute.
2018/12/08 - 17:49
Balmasedako La Encartada museoak 12.000 bisitari jaso ditu aurten
Europako turismo industrialaren sarean sartuta. entzute handiagoa lortzea du helburu orain museoak.