Albiste dira
Arte Ederren Museoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Arte Ederren Museoa eraberritzeko sei hautagaiak aukeratu dituzte

Guztira, 57 estudio aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak horietako sei aukeratu ditu. Tartean dira Norman Foster eta Rafael Moneo arkitekto ezagunak.
Bilboko Arte Ederren Museoa.
Bilboko Arte Ederren Museoa. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Bilboko Arte Ederren Museoa eraberritzeko lehiaketara 57 arkitektura estudio aurkeztu ziren eta epaimahaiak horietako sei aukeratu ditu.

Miguel Zugaza museoko zuzendariak jakinarazi duenez, hauek dira azken fasean lehiatuko diren sei estudioak: Norman Foster arkitekto britainiarraren estudioa, Rafael Moneo arkitekto nafarrarena, Nieto Sobejano arkitekto madrildarrena, Bjarke Ingles Group estudio daniarra, Snohetta norvegiarra eta Sanaa Jimusho japoniarra.

Norman Fosterrek Pritzker Saria jaso zuen eta, besteak beste, Bilboko Metroaren diseinua berak egin zuen.

Rafael Moneok ere badauka Pritzker golardoa eta Deustuko Unibertsitatearen Liburutegiak berak eraiki zuen.  

Sei finalistek hiru hilabeteko epea izango dute Arte Ederren Museoa handitzeko eta eraberritzeko proiektuak aurkezteko. Uztailaren 22tik 29ra bitartean jakinaraziko dute irabazlea zein den.  

Gailentzen den estudioak 30.000 euroko saria jasoko du. Gainerakoek, 20.000 euro eskuratuko dituzte.

Museoaren aurreikuspenaren arabera, obrak 2021eko apirilaren abiaraziko dituzte, eta 18 hilabeteren ondoren amaituko dira. Museo berria 2022ko irailean edo urrian inauguratzea da asmoa.

Museoa handitzeko aurrekontua 18 milioi eurokoa da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X