Berriz zabalik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chillida Leku apirilaren 17an irekiko dute, erakusketa antologiko batekin

“Eduardo Chillida. Oihartzunak” lehen erakusketak donostiar artistak 1940ko hamarkadaren amaieratik 2000. urtera eginiko eskulturen lagin bat jasoko du.
Chillida Leku
Zortzi urte egin ditu itxita Eduardo Chillidaren museoak

Apirilaren 17an irekiko dizkiote berriz ateak publikoari Chillida Leku Hernaniko museoan. Lehen erakusketak, “Eduardo Chillida. Oihartzunak” izenekoak, euskal artistak berrogeiko hamarkadaren amaieratik 2000. urtera eginiko eskulturen lagin bat jasoko du. Ignacio Chillida eta museoko aditu taldea komisario direla, bildumak irudikatuko ditu artistaren sormenaren garapena, materialen erabilera eta haren ideiek ibilbide osoan izan zuten eboluzioa.

Chillida Leku 2000. urtean inauguratu zuen Eduardo Chillidak berak, baina 2011ko urtarriletik aurretiaz zita hartuta bisita zitekeen soilik, nahiz eta erakunde publikoen eta familiaren arteko hainbat negoziazio eta saiakera izan diren harrezkero berriz zabaltzeko.

Ireki eta gero museoak aurkeztuko duen lehen erakusketan, burdinazko, granitozko, igeltsuzko eta paperezko lanak paratuko dituzte, baina ez dituzte albo batera lagako “hainbat serie esanguratsu”, hala nola “Grabitazioak” (erliebeak eta hutsuneak nabarmentzen dituzten paperezko eskulturak) eta “Lurrak” (txamota lurrez eginiko piezak).

Baserriaren goialdeko geletan, eskultura publikoari buruzko ibilbidea egingo dute, “garrantzi handia izan baitzuen eskultorearentzat eta 40 hiritara iritsi baitzen”, museotik esan dutenez.

Chillida familia “errespetuz” ari da instalazioak zaharberritzen, artistak Chillida Lekurentzat zuen helburua betez. XVI. mendeko etxearen egitura eta itxura errespetatuko dituzte, baina argiztapena eta lur-sabaien isolamendua hobetuko dituzte, eta mugikortasun urrikoentzako sarbidea erraztuko dute.

Gainera, Chillida Leku berriz irekitzearekin batera, Lurra museoko kafetegi berria aurkeztuko dute Joaquin Monterok diseinatutako pabiloian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X