Museoak
2018/09/03 - 10:28
Sute handi batek Brasilgo Museo Nazionala kiskali du
Rio de Janeiroko suhiltzaileak oraindik ere lanean ari dira Brasilgo Museo Nazionalean piztu den sua itzaltzeko. Herrialdeko kultura erakunde garrantzitsuenetakoa da museoa.
2018/08/08 - 21:37
San Telmo Museoan izango dira berriro Hamabostaldiko ganbera-musika emanaldiak
Akustika bikaina duen aretoak 'Ostegun musikalak San Telmon' zikloa hartuko du, eta "Artea eta mitoa. Prodoko jainkoak" erakusketarekin zerikusi zuzena izango dute kontzertuek.
2018/07/27 - 13:49
'Macla, mamua, bismuto, vicario' erakusketa, Oteiza Museoan
Karlos Martínez B. eta Javier Arbizu artisten “erakusketa interbentzioa” azaroaren 30era arte egongo da ikusgai Altzuzako zentroan. Hazitegia programako lehen alea izango da.
2018/07/24 - 13:17
Korterraza jaialdiak 42 film labur eskainiko ditu Gasteizen, ostegunetik aurrera
Jaialdiak larunbatera arte proiektatuko ditu film laburrak, 22:00etan hasita, Artiumeko barne plazan. Gainera, kontzertuak ere prestatu dituzte.
2018/07/11 - 23:02
Guggeheim museoan ''Night and Day'' musika festak ehunka lagun batu ditu
Dagoeneko Kobetamendin antzematen da jai-giroa, gaur eguerdian kanpalekua irekitzearekin bat. Baina Bilbo erdialdean ere, giroa nabaritzen da. Guggenheim aurrean kontzertuak hasi dira gaur bertan.
2018/07/06 - 18:38
Mitologiak artearen historian izan dituen irudikapenak, San Telmo Museoan
“Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak” erakusketan Zurbaranen eta Jose de Riberaren artelanak ikus daitezke, besteak beste, eta urriaren 28ra arte egongo da ikusgai.
2018/06/21 - 16:00
25 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira Bilboko Arte Ederren Museoan
Orain arte bezala, egunero 18:00etatik 20:00etara ere doan sartu ahalko da bilduma iraunkorra ikustera.
2018/06/19 - 14:24
Rijksmuseum Amsterdameko museoak Chillidaren 9 eskultura erraldoi erakutsiko ditu
Donostiar artistaren eskulturak museoko lorategian egongo dira ikusgai, ekainaren 22tik irailaren 23ra.
2018/05/22 - 13:31
'Zertarako museoak?'
Gaur egungo gizarterako baliagarria izango den museo ereduari buruzko eztabaida egin behar dela iritzi dio arte komisarioak
2018/05/19 - 16:30
Joana Vasconcelos artistaren erakusketa prestatzen dabil Guggenheim Museoa
Bilbora iritsi aurretik, ETBko lantalde batek bere obrak ikusteko aukera izan du Lisboako tailerrean.
2018/05/14 - 18:34
Doako sarrerak eta beherapenak euskal museoetan, Museoen Nazioarteko Egunean
Ostiralean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, euskal museoek hamaika jarduera prestatu dituzte “Museo hiperkonektatuak. Ikuspegi berria, bisitari berriak” lelopean.
2018/05/11 - 22:23
Talde animalisten protesta, Guggenheim museoaren atarian
Equo alderdiak bezalaxe, hauek ere eskatu dute, animalia biziekin egindako erakusketak debekatzeko. Guggenheim Museoak jakinarazi du bilerak egingo dituela talde hauekin.
2018/05/08 - 19:34
110 artelanekin ospatuko du Bilboko Arte Ederren Museoak 110. urteurrena
Lucas Cranach, El Greco, Goya eta Marten de Vos artistek eginiko obrak egongo dira ikusgai, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoak 110 urte betetzen dituelako.
2018/05/08 - 18:33
110 artelan, Bilboko Arte Ederren Museoaren 110 urteak ospatzeko
“110 urte 110 artelan” irailaren 17ra arte zabalik egongo den erakusketak hamaika artista handiren pintura eta eskulturak erakutsiko ditu: Goya, El Greco, Oteiza, Chillida, Dario de Regoyos, Murillo…
2018/05/02 - 13:11
Harriak jaurti dituzte Bakioko Txakolinaren Museoaren aurka
Txakolingunearen aurrealdeko kristalak ez dira erabat hautsi, baina pitzatu egin dituzte.
2018/04/25 - 00:24
Joxean Artze idazleari omenaldia egin diote Donostiako San Telmo Museoan
Urtarrilean hil zen 'Ez dok amairu'ko kide, poeta usurbildarra. Testuen irakurketa, dantza eta txalaparta izan dira nagusi San Telmo Museoan egindako ekitaldian.
2018/04/23 - 21:09
Guggenheim museoak ikasleei zuzendutako tailer bereziak antolatu ditu
Guggenheim museoak ikasleei zuzendutako bisita eta tailer bereziak antolatzen ditu urte osoan zehar. % 40 ikasle baino gehiago frantziar Estatutik datoz.
2018/04/19 - 18:49
Daniel Castillejok Artiumeko zuzendaritza utziko du
2008ko urritik zuzendu duen zentroa zapore "gazi-gozoz" utziko duela esan du gaur Castillejok.
2018/04/19 - 13:48
San Telmo museoak 'Ikimilikiliklik' ikus-entzunezkoa erakutsiko du berriro
Duela bi urte bertan estreinatu zen 'Ikimilikiliklik' ikusentzunezko instalazioa berreskuratuko dute hilabetez. Datorren astean, Joxean Artzeren omenezko musika eta dantza ikusina izango da museoan.
2018/04/15 - 15:33
Santimamiñera eta Omara bisitak antolatu dituzte Bizkaian, Museoen Eguna ospatzeko
Foru Aldundiak ohar batean jakinarazi duenez, hilabete osoan zehar antolatuko dituzte jarduera bereziak.