Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mitologiak artearen historian izan dituen irudikapenak, San Telmo Museoan

“Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak” erakusketan Zurbaranen eta Jose de Riberaren artelanak ikus daitezke, besteak beste, eta urriaren 28ra arte egongo da ikusgai.
"Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak" erakusketa urrira arte ikusi ahalko da
"Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak" erakusketa urrira arte ikusi ahalko da

Arteak behin eta berriz islatu du, menderik mende, mitologia klasikoa, eta margolari eta eskultoreek esparru horretan egindako lanaren lagin bat jarriko du ikusgai San Telmo Museoak bihartik, uztailak 7, aurrera, Madrilgo Pradoko Museoak bere esku utzi dituen piezen bidez.

Rubens, Zurbaran, Jose de Ribera, Michel-Ange Houasse, Francesco Albani eta beste hainbat artistarenak dira Donostiako museoan paratu dituzten 31 pintura, 17 eskultura eta 2 dominak, eta urriaren 28ra arte ikusi ahalko dira “Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak” erakusketan.

Greziako eta Erromako mitologian gizaki itxura hartzen zuten jainko eta heroien istorioen gainean artistek egindako interpretazioen “begirada zabala” eskaintzen du erakusketak.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X