Museoak
2018/01/09 - 17:39
Bilboko Arte Ederren Museoak eraikina berritu eta bere bilduma erakutsiko du 2018an
110 urte beteko dituen urtean, museoko eraikin zaharra berriztatu eta bilduma propioarekin sortutako hiru erakusketa jarriko ditu ikusgai Bilboko erakustegiak.
2018/01/09 - 16:49
Balenciaga Museoa: jostunaren ondarearen 50 urte
Erakusketa handia antolatu dute Getariako Balenciaga Museoan, Cristobal Balenciagaren ondare-balioaren ingurukoa.
2017/12/19 - 17:28
Miren Arzalluz izango da Pariseko Moda Museoaren zuzendari berria
Etxepare Institutuan duen goi kargua utziko du, Moda Museoa bost urtez zuzentzeko.
2017/12/11 - 11:13
Iritsi dira Sixenako monasteriora Lleidako museotik ateratako artelanak
Tentsio uneak izan dira lekualdatzearen kontra protestan ari direnen eta Guardia Zibilaren eta Esquadra Mossoen artean.
2017/12/04 - 17:14
Chillidaren obrak eta Heideggerren filosofia bat eginda, Guggenheim museoan
Artea eta espazioa erakusketak Eduardo Chillidaren eta Martin Heidegger filosofo alemaniarraren arteko harremana du abiapuntu. Guggenheimen izango da ikusgai, 2018ko apirilera arte.
2017/11/20 - 16:41
Guggenheim museoak Artea eta espazioa erakusketa hartuko du
Erakusketak, Eduardo Chillida artista euskaldunak eta Martin Heidegger filosofo alemaniarrak gauzatutako lankidetza du abiapuntu.
2017/11/18 - 16:52
Eduardo Chillida Belzuncek erakusketa ireki du Parisen
Eduardo Chillidaren seme gazteenak erakusketa ireki du Parisen Louvreren alboan. Datorren azaroaren 23ra bitartean, brontzezko 12 eskultura eta 23 margolan daude ikusgai.
2017/10/25 - 14:47
Guggenheim eta Google bat eginda, museoaren esperientzia aparta eskaintzeko
Bisitak Street Viewren bidez, proiektuarentzat egindako film laburra, Googlek artelanentzako garatutako kameraren irudiak eta itxita egon ohi diren bazterren argazkiak dira gakoetako batzuk.
2017/10/23 - 16:21
'Afrodita, Kaosa, Desioa, Sexua, Amodioa?' erakusketa ikusgai Bilbon
Begoñazpi ikastolako lau neska hauek antolatu dute erakusketa. Afrodita, amodioaren Jainko greziarrari buruzko eskulanak eta artelanak egongo dira ikusgai.
2017/10/19 - 21:19
Guggenheim museoak bere ateak doan zabalduko ditu asteburu honetan
Bisitariek museora doan sartzeko aukera izango dute larunbatean eta igandean. Bi hamarkadetan zehar emandako babesa “beste behin ere” eskertu nahi die museoak herritarrei.
2017/09/14 - 18:17
Santos Iñurrietak formatu handiko 37 lan erakutsiko ditu Artiumen
Arabar margolariaren erakusketa urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai Gasteizko zentroan.
2017/04/12 - 14:46
Juan Perez Agirregoikoa donostiarraren lana, Artiumen ikusgai
"Uztailak 38 - Urriak 37" erakusketa, inoiz donostiarrak eginiko handiena, irailaren 17ra bitartean egongo da ikusgai Gasteizen, Hegoalde Aretoan.
2017/03/23 - 11:44
Artiumek 15. urteurrena ospatuko du apirilean
Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak bi erakusketa areto nagusiak berriz irekiko ditu, zaharberritze lanen ondoren. Apirilean zehar, hitzaldiak, lantegiak, kontzertuak… egongo dira.
2017/03/22 - 12:31
Oteiza Museoak Angel Ferranten inguruko proiektu zabala aurkeztu du
60 eskultura erakutsiko dituzte museoan, eta jarduera pedagogikoak egingo dituzte gela esperimental batean.
2017/03/15 - 15:29
Arabako Arte Eder Museoak Pablo Urangaren hiru margo aurkeztu ditu
Erakustokiak "Elgetako bohemioa. Autoerretratua", "Nire familia" eta"Liniers jeneralaren atxiloketa" margoak gehitu ditu bere bildumara, Gasteizen 1861ean jaiotako artistaren familiak eman eta gero.
2017/02/06 - 12:21
Hitzunek Oteiza omenduko du, 'Itziar elegía'ren 25. urteurrenean
Oteiza Museoan, Orion jaiotako artistaren lan poetikoa gogora ekarriko dute larunbatean, otsailak 11, errezitaldi kolektibo batean.
2016/06/16 - 18:41
Iñigo Royoren begirada ironiatsu eta eszeptikoa, Artiumen
Gipuzkoar artistaren “Beti barrez dagoena” erakusketa jarri du ikusgai Gasteizko museoak urriaren 16ra arte.
2016/05/16 - 15:35
Programazio berezia museoetan, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Aurtengo edizioa, “Museoak eta paisaia kulturalak” goiburuan oinarrituko da, eta, aurten ere, museo guztietako sarrerak doan izango dira.
2015/12/16 - 12:24
Chillida eta Oteizari oles dantzan, Guggenheimen
Oskara taldeak dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan, abenduaren 17tik 20ra.
2015/11/07 - 22:31
Pintxoak, Artium museoko lanak oinarri hartuta
'Art de cocinas' jardunaldien bigarren edizioa ari dira egiten Artiumen. Hamabi sukaldarik pintxoak eskainiko dituzte, baina museoko artelanak oinarri hartuta