'Oskara in progress'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chillida eta Oteizari oles dantzan, Guggenheimen

Oskara taldeak dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan, abenduaren 17tik 20ra.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Oskara dantzan Guggenheimen

Oskara Jon Maya (Kukai) eta Marcos Morau (La Veronal) dantzariek sorturiko taldeak "Oskara in progress" dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan ostegunetik igandera bitartean. Bi artistek omenaldia egiten diote antzinako euskal kulturari, Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren obran irudikatuz.

Chillidaren eta Oteizaren lanak ikusgai daude "Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak" erakusketan, eta dantza garaikideko ikuskizuna horren inguruan antolatu da. Bi dantzariek 15 minutuko lau emanaldi egingo dituzte egunean, museoko atrioan.

Lekua: Museoko Atrioa (lau emanaldi)

12:00etan eta 18:00etan: "Oskara in Progress I"

13:00etan eta 19:00etan: "Oskara in Progress II"

Museo bilbotarrak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez, "Oskara in Progress" proiektua beste hiri batzuetako antzokietan ere eskainiko da etorkizunean, hala nola Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Baionan.

Halaber, asteazkenean, hilak 16, bi dantzariek maisu ikastaro bat zuzenduko dute, gaur egungo dantzaren eta euskal dantzaren zaleentzat. Oskara proiektuaren jatorria eta euren sortze prozesua azalduko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X