Museoak
2024/05/23 - 13:10
Greenpeacek helegitea aurkeztu du Urdaibaiko babes eremua murriztearen aurka
Talde ekologistak administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri du kostaldea babesteko eremua 100 metrotik 20ra murrizteko Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren aurka, Kosta legea urratzen duela iritzita.
2024/05/21 - 14:52
Alemaniako selekzio-enpresa batek aukeratuko du Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari berria
Bingen Zupiriak adierazi duenez, hautagaiek goi mailako ikasketak izan beharko dituzte artearen arloan, esperientzia profesional nabarmena, eta Solomon R. Guggenheim Fundazioaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren balioekin bat etorri beharko dute.
2024/05/21 - 10:43
Refik Anadol, Tarsila do Amaral, Maria Helena Vieira da Silva eta Barbara Kruger, Guggenheimen 2025ean
Museoaren patronatuak datorren urteko programazioaren aurrerapena onartu zuen; Hungariako Arte Eder Museo/Galeria Nazionaletik ekarritako grabatu eta irudiak ere erakutsiko dituzte, eta "in situ" proiektua hasiko da, museoaren espazioetarako propio sortutako artelanen zikloa.
2024/05/21 - 09:46
Albiste izango dira: Vidartek Guggenheim utziko du, Raisi oroitzeko ekitaldiak eta Espainia-Argentina krisia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/20 - 20:47
Juan Ignacio Vidartek Guggenheim Museoko zuzendari izateari utziko dio urte amaieran
Erabaki horrekin 32 urteko ibilbideari amaiera emango dio Vidartek, orain arte museoak izan duen zuzendari bakarrak, eta udazkenean amaituko den errelebo prozesuari ekin dio. Hala ere, prozesua amaitzean, Vidartek museoari lotuta jarraituko du zuzendari emeritu gisa.
2024/05/20 - 13:01
Norman Foster Bilboko Arte Ederren Museoko lanak ikusten izan da
Britainia Handiko arkitektoarena da museoa handitzeko lanen proiektua, "Agravitas" izenekoa. Lanak 2022ko azaroan hasi ziren eta urte honetako amaierarako bukatuta egongo direla aurreikusten da.
2024/05/18 - 20:44
Bisitariz eta jardueraz bete dira euskal museoak Museoaren Nazioarteko Egunean
Sarrera doakoa zela aprobetxatuta, milaka lagunek bisitatu dituzte gaur Hego Euskal Herriko museoak, eta ilara luzeak sortu dira batzuetan.
2024/05/15 - 20:32
Gipuzkoak bat egingo du datorren maiatzaren 18ko Museoen Egunarekin, programazio "zabal eta anitzarekin"
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako 54 museok jarduera bereziak eta ate irekien jardunaldiak eskainiko dituzte.
2024/05/13 - 13:38
Guggenheimek Jungwirthen "trazu indartsuei" irekiko dizkie ateak
Austriar pintorearen atzera begirako erakusketa ekinaren 7tik irailaren 22ra egongo da zabalik, eta hirurogeita hamar akuarela eta olio pintura batuko ditu, sei hamarkadatan egindakoak.
2024/05/07 - 15:36
Guggenheim eta Arte Ederren Museoa, besteak beste, doan maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta
Bizkaiko Foru Aldundiak programazio "erakargarria eta askotarikoa" prestatu du 30 museo baino gehiagotarako. Museoeneguna webguneak pinakoteka bakoitzaren programazio osoa biltzen du.
2024/04/26 - 16:16
''Entresaka'' Ibon Aranberriren erakusketa ireki du Artiumek
Artelan sortak artistaren ekoizpenaren bi hamarkada baino gehiago hartzen ditu, 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte. Irailaren 29ra arte egongo da ikusgai Gasteizko museoan.
2024/04/15 - 16:26
Gabarra itzuli da Itsasmuseumera
Joan den ostegunean Getxotik Bilboko udaletxeraino itsasadarra zeharkatu ondoren, Athleticek lortutako Errege Kopako 25. titulua ospatzeko, Itsas Museora itzuli da.
2024/04/15 - 15:29
Bilboko Itsasmuseumera itzuli da gabarra
Gabarra Bilboko Itsasmuseumeko dike lehorrera itzuli da, Getxotik Bilboko udaletxeraino itsasadarra zeharkatu ondoren, joan den ostegunean, Athletic Clubek irabazitako Errege Kopako 25. titulua ospatzeko.
2024/04/12 - 16:25
San Telmo Museoak euskal artearen areto berritua aurkeztu du
Peio Aguirrek komisariatu du espazioa, "100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea" izenburupean. 1920ko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal artea biltzen du, eta bi urtean behin eraldatuko dute areto berria.
2024/04/10 - 09:50
Guggenheim 17:00etan itxiko dute ostegunean, gabarraren ibilaldia dela eta
Athleticeko jokalariak Itsasadarrean behera eramango dituen ontzia museoaren aurrealdetik igaroko denez, arratsaldeko bostetan itxiko dute museoa, "irisgarritasun arrazoiengatik".
2024/04/08 - 16:32
160 ontzik eta 32 traineruk lagunduko dute dagoeneko uretan dagoen gabarra ostegunean
Getxoko Abrako Itsas Klubetik abiatuko da 16:30ean eta 18:30ak aldera Bilboko Udaletxera iristea espero da. EITBk zuzenean eta esklusiban eskainiko du garaipenaren ospakizuna.
2024/03/22 - 14:06
Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, martxoaren 25a eta apirilaren 1a barne
Museoak ateak irekiko ditu datozen bi astelehenetan, salbuespen gisa, jaiegunotan espero den bisitari kopuruari erantzun ahal izateko. Gainera, martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean ordutegia zabalduko du, 20:00ak arte.
2024/03/18 - 14:02
Usoa Zumetak hamar artistarekin batera egindako serigrafiak bildu ditu Donostian
"Sericum-Graphé" izenburupean, Nestor Basterretxea, Elena Asins, Jesus Mari Lazkano, Dora Salazar eta beste hainbaten obrak ikus daitezke inpresio teknika berezi honetan eginak.
2024/03/06 - 15:51
Arte Ederren Bilboko Museoak 2023an zaharberritutako lanak aurkeztu ditu
Jose Arrueren beirate bat, Francisco Durrioren burdin hesi bat eta Nemesio Mogrobejoren eskultura bat nabarmentzen dira Arte Ederren Bilboko Museoak zaharberritutako lanen zerrendan. Museoan ikusgai daude dagoeneko.
2024/02/29 - 15:16
Vidartek, Guggenheimari buruz, Urtasuni erantzun dio erabat jasangarria dela ''oraindik proiektu den museoa''
Bilboko Guggenheim museoaren zuzendari Juan Ignacio Vidarteren hitzetan, "dagoena hobetzea" ekarriko luke proiektuak, eta "azkenean aurrera ateratzen bada, eragin oso positiboa izango du Urdaibaiko biosfera erreserban".