Mutriku
2025/03/17 - 14:01
Mutrikuko Zizzo kontserba fabrikak 17 langileak kaleratuko ditu
Kontserba enpresak aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea akordiorik gabe amaitu da, eta kaleratzeak martxoaren 20an gauzatuko dira.
2025/01/12 - 11:21
Ongietorri beroa egin diote Mutrikun hamar hilabetez Veneziara joandako Akerbeltzi
Mutrikuko erraldoi horrek Veneziako Biurtekoan parte hartu du, Europako beste sei erraldoirekin batera. Akerbeltz Mutrikun bueltan da, eta mutrikuarrek egindako harrera beroaren lekuko izan gara.
2025/01/11 - 17:39
Gasteizko San Frantzisko eliza memoria gune izendatuko dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariengatik
Eibar (Errepublika aldarrikatzeagatik), Irungo Bidasoa gaineko etorbideko zubia, Saturrarango espetxea eta San Kristobal gotorlekua ere kategoria horretan sartuko dituzte, Gernikako herrigunearekin batera.
2024/10/02 - 11:54
Mutrikuko alde zaharrean uztailean erretako eraikina behera etorri da
Goizeko 05:45ean izan da gertaera. Ez dago zauriturik eta gertatutakoa ikertzen ari dira. Sutea joan den uztailaren 21ean piztu zen Gipuzkoako udalerrian, eta sugarren ondorioz eraikina oso kaltetuta geratu zen. Bost pertsona zauritu ziren sutean.
2024/07/24 - 23:06
Mutrikuko sutean larri zaurituetako bat ZIUtik atera da
Ama-semeak erredura handiekin Gurutzetako Ospitalean daude ingresatuta. Gizona gela arruntean dago jada, baina emakumea Zainketa Intentsiboen Unitatean dute oraindik, asko hobetu den arren.
2024/07/21 - 19:02
Datozen orduotan erabakiko dute Mutrikun erretako eraikina eraitsi behar ote duten
Bost pertsona zauritu dira Mutrikuko alde zaharrean izandako sutean. Sugarrak ikusita, eraikin hori eta inguruko eraikinak hustu dituzte.
2024/07/21 - 19:00
''Pare bat egunez behatuko dute eraikina, horren garapena ikusteko, eta orduan hartuko da erabakia''
Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak aitortu duenez, "teknikarien lehenengo balorazioaren arabera, eraikina oso kaltetuta dago eta bota egin beharko da, baina pare bat egunez behatu nahi dute oraindik".
2024/07/21 - 15:26
Mutrikuko alkatea: ''Goiz da jakiteko, baina eraikina jausteko arriskua ere bada''
Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak azaldu duenez, behin sua itzalita, eraikinaren egoera aztertuko dute udal teknikariek, baina, dirudienez, eraikina oso kaltetuta dago eta behera etortzeko arriskua dago.
2024/07/21 - 15:01
Bost pertsona zauritu dira Mutrikuko alde zaharrean izandako sutean
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua 08:00etan piztu da Barrenkale kaleko eraikin batean. Eraikin hori eta inguruko eraikinak hustu behar izan dituzte, eta suhiltzaileek berehala hartu dute sutea kontrolpean.
2024/07/21 - 14:57
Hiru solairuko etxebizitza eraikin batek su hartu du Mutrikuko alde zaharrean
Sugarrak ikusita, eraikin hori eta inguruko eraikinak hustu dituzte. Guztira hiru pertsona zauritu dira, eta horietako bi Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Txemi Galarragak grabatutako irudiak.
2024/07/21 - 11:45
Bost pertsona zauritu dira Mutrikuko alde zaharrean izandako sutean
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sutea 08:00etan piztu da Barrenkale kaleko eraikin batean. Zauritutako bost pertsona horietatik bik osasun zerbitzuen arreta jaso behar izan dute, erredurak baitzituzten.
2024/07/05 - 17:46
Karraspio hondartzan bainua baimendu dute, arreta eskatzen dute Zumaian, eta ez dute gomendatzen Mutrikun
Urak kalitate irizpideak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bainatzeko debekua altxatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Karraspion (Mendexa), Santiagon (Zumaia) arreta eskatzen du, eta Ondarbeltzen eta Saturraranen (Mutriku) ez bainatzeko aholkatu du.
2024/06/17 - 20:44
'Geoparkeko bira' baliabide turistiko berria aurkeztu du gaur Euskal Kostaldeko Geoparkeak
Ibilbide berri hau Zumaia, Deba eta Mutriku herrien artean kokatuta dago, eta hiru etapatan dago banatuta.
2024/03/18 - 11:50
Akerbeltz erraldoia, Mutrikutik Veneziara
Ubide handian barrena, artista handien pare iritsi da Mutrikuko Udalaren Akerbeltz erraldoia Veneziara. Belgikako Petticoat Government kolektibo artistikoak munduko toki ezberdinetako erraldoiekin osatutako artelana aurkeztuko du apirilean zabalduko den Veneziako Bienalean. Tartean da Akerbeltz.
2023/12/05 - 13:55
Pertsona bat hil da GI-638 errepidean, Mutrikun, izan den trafiko istripu batean
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, ez baitago argi bi autoen arteko kolpearen ondorioz hil den ala aurretik beste zerbait gertatu zaion.

2023/11/20 - 23:26
Hegaluzearen harrapaketa kuota % 23 igoko da 2024an, eta hegalaburrarena % 10
Horrela, Espainiako Estatuko arrantza ontziek 22.361 tonako hegaluze kuota izango dute 2024rako, "espezie horren biomasak hobera egin duelako".
2023/10/15 - 00:26
Luizi batek GI-638 errepideari eragin dio, Mutrikun
Lur-jausia 18:00etan izan da, eta hasiera batean guztiz itxi dute errepidea. Errepidea garbitu ostean, berriz, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2023/09/11 - 22:48
Denboraleak tornado bat utzi du Mutrikun
Itsaso gainean tornadoa eratu da Mutrikun, tenperatura beroaren eta hotzaren arteko talkaren ondorioz. Nolanahi ere, bestelako irudiak ere utzi ditu arratsaldeko ekaitzak Gipuzkoako herri horretan. Urak hainbat kale hartu ditu eta kalteak eragin ditu.

2023/06/13 - 17:00
Debako Zubiaren birgaitzea, Europa Nostra 2023 Ondarearen Europako Sarietan saritua
Europako Batzordeak eta Europa Nostrak Gipuzkoako proiektua "ingeniaritza zibilaren adibide bikaina" dela adierazi dute.

2023/03/24 - 22:03
Mutrikuko herritarrak kalera atera dira pairatzen duten delinkuentzia salatzeko
Erasoak eta lapurretak azken urte honetan asko igo dira kostaldeko herrian. Alkateak kolektibo jakin batzuk ez kriminalizatzeko eskatu du eta bizilagunek premiazko neurriak eskatu dituzte.