Nafarroa Beherea
2024/03/15 - 14:12
23. Korrikaren argazki onenak
Euskararen aldeko lasterketa martxoaren 14an abiatu zen Irundik (Gipuzkoa), eta 11 egunez Euskal Herria osoa zeharkatu du, hilaren 24an Baionara iristeko. Hemen bildu ditugu, egunez egun, Korrikak utzitako argazki onenak.
2024/03/14 - 17:40
Abiatu da Korrika, Irundik Baionara
Bidasoako AEK euskaltegiko 11 irakaslek izan dute lekukoa eskutan hartu eta lehen kilometroa egiteko ohorea. Irunen batu diren milaka euskaltzaleren txalo artean egin dituzte lehen pausoak. eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du ibilbide osoa.
2024/03/14 - 09:02
Herri harrotasunaren aldarria zabalduko duen Korrika gaur abiatuko da Irundik Baionara
Euskal Herri osoa, lurraldez lurralde, zeharkatu ondoren, martxoaren 24an iritsiko da lasterketa Lapurdiko hiriburura. Han ezagutuko da lekukoak gordeta eramango duen mezua. Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du 23. Korrikak.
2024/03/14 - 09:00
Albiste izango dira: Korrikaren hasiera, hauteskundeak Katalunian eta Erreginaren Kopa: Bartzelona-Athletic
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/11 - 13:55
Egun osoko egitaraua prestatu dute Irunen, ostegunean abiatuko den Korrikari hasiera emateko
23. Korrikari hasiera emateko prestatu duen egitaraua aurkeztu du AEK-k. Gazte Korrikak emango dio hasiera egunari, 11:00ak aldera, eta Korrikaren hasiera ekitaldia 15:30ean izango da, 16:00etan euskararen aldeko lasterketa abiatu aurretik. Arratsalde-iluntzean kontzertuak izango dira.
2024/02/24 - 14:34
Belako, Benizze, Lysistrata, Vincen Garcia eta Nakar Euskal Herria Zuzenean jaialdian
Amikuzeko Arberatzera eramango dute jaialdiaren 38. edizioa, ekainaren 28tik 30era, eta hiru eguneko bonuak jada salgai daude.
2024/02/05 - 10:59
Txema Errea arkitekto iruindarra zendu da Ezterenzubin jazotako mendi istripuan
Atzo, igandean, gertatu zen ezbeharra, Harpeako kobazulotik gertu. 150 metroko altueratik amilduta hil zen Errea.
2024/01/26 - 22:03
Frantziako Gobernuak hainbat neurri iragarri ditu laborarien protestak baretzeko asmoz
Gabriel Attal Frantziako lehen ministroak iragarri du dieselaren gaineko zergaren igoera mailakatua amaituko dela, heskaiei buruzko araudia sinplifikatuko dela eta nekazaritza ekologikoari 50 milioi euro gehituko zaizkiola.
2024/01/25 - 21:21
Frantziako Konstituzionalak immigrazio lege polemikoaren zati esanguratsu bat baliogabetu du
Legearen 37 artikulu, % 40, erabat edo partzialki baliogabetu ditu; besteak beste, egonaldi irregularraren delitua, gizarte-prestazioetarako baldintzak zorroztea eta urteko migrazio-kuotak ezartzea bertan behera utzi ditu.
2024/01/21 - 15:28
Hasi dira maskaradak Pagolan (Zuberoa)
Urtarrilaren 21etik apirilaren 27ra arte, Pagolako herritarrek maskaraden 15 emanaldi egingo dituzte. Zuberoako 11 herri eta Nafarroa Behereko bat (Donaixti) bisitatuko dituzte.
2024/01/12 - 23:48
Belgikak euskararen ofizialtasunari buruzko eztabaida atera du oraingoz Europar Batasunaren gai-zerrendatik
Belgikako iturri diplomatikoek azaldu dutenez, azterketak maila teknikoan jarraituko du, Estatu kideen zalantzak argitzeko, eta ministroek "beharrezkoa denean" helduko diote berriro eztabaidari, baina inolako data zehatzetarako konpromisorik hartu gabe.
2024/01/11 - 12:42
2.700 kilometroko bidea egingo du Korrikak, euskararen oinatzak Euskal Herri osoan iltzatuz
Martxoaren 14tik 24ra Korrikak egingo duen ibilbidea aurkeztu du gaur AEK-k. Kilometroak erreserbatzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko dute.
2024/01/08 - 12:35
Gaur hasiko dira maskaradak, Pagolan
15 emanaldi egingo dituzte asteburuz asteburu, apirilaren 27ra arte, Pagolako herritarrek. Lehena eta azkena, ohi bezala, antolatzaileen herrian izango da.
2024/01/06 - 18:19
Elur-arriskuagatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatu dute EAEn-
Negu giroan jarraitzen dugu Euskal Herria osoan. EAEn ez ezik, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik. Nafarroan abisu laranja ezarri dute, elur-arriskuagatik, gauerdira arte.
2024/01/05 - 14:46
Abisu horiak asteburu osorako EAEn elurragatik eta euriagatik
Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik eta euriagatik gutxienez larunbat gauerdira arte.
2023/12/20 - 08:00
Euskal historian eta ohituretan murgilduta, Olentzeroren jatorriaren bila
Mari Domingi alboan duela, Gabon Gauean opariak ekartzen dituen gizonezko gisa ezagutzen dugu gehienok Olentzero gaur egun. Baina hau ez da beti horrela izan Euskal Herrian. Oier Araolaza antropologo eta dantzariarekin batera, bidaia historiko eta antropologikoa egin dugu jatorriaren bila.
2023/12/11 - 08:40
Eguraldiak epel eta lehor eutsiko dio astearte eguerdira arte
Hego haizeari esker, tenperatura epelak izango dira Euskal Herri osoan. Bihar eguerdian, haizea mendebaldera aldatzearekin batera, zerua estali eta euritara joko du. Tenperaturek behera egingo dute astearte iluntzerako.
2023/11/28 - 09:12
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/18 - 21:47
Hazparke taldeak irabazi du Taldekako Xilaba bertso txapelketa
Irantzu Idoate, Ortzi Idoate eta Nahia Sascok jantzi dute Iparraldeko taldekako bertsolari txapelketako txapela.
2023/11/16 - 13:51
Irundik Baionara, "Harro Herri" lelopean
2024ko martxoaren 14an emango ditu lehen pausoak euskararen aldeko lasterketak, Gipuzkoan, eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, irakurriko dute, Lapurdiko hiriburuan, lekukoak gordeta eramango duen mezua. Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du 23. edizioak.