Herri harrotasunaren aldarria zabalduko duen Korrika gaur abiatuko da Irundik Baionara
Herri aldarrikapenaren Korrika. Bere buruaz konplexurik gabe harro bai, baina konforme ez dagoen herri baten aldarria. Hortik dator leloa: "Herri Harro". Goiburu hori hartuta, gaur arratsaldean abiatuko da euskararen aldeko lasterketa sonatuena Irundik. Hamaika egun beharko ditu Euskal Herrian barrena prestatu duten ibilbidea egiteko; zazpi lurraldeak zeharkatu ondoren — 2.700 kilometro, 205 herri eta hiri—, martxoaren 24an iritsiko da helmugara, eta han ezagutuko da lekukoak barruan gordeta eramango duen mezuaren edukia.
Lehen egun honetarako, egun osoko festa antolatu du AEK-k Irunen. Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, Gazte Korrikarekin, eta 15:30ean 23. Korrikaren hasiera ekitaldia egingo da, San Juan plazan. Bertan lehertuko da festa, 16:00ak puntuan Bidasoako AEK euskaltegiko 11 irakaslek lekukoa hartu eta lasterketari hasiera ematen diotenean. Euskaltegiko zuzendari Beñat Alzagaren esanetan, "lehen kilometro horrek islatuko du, alde batetik, euskaraz bizitzeko kemena; bestetik, Korrikak hauspo izan nahi duela Irunen euskalduntze-lanak tinko aurrera egiteko".
Irun, Hondarribia, Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Azkaine... dira Korrikaren lehen kilometroak hartuko dituzten aurreneko herrietako batzuk. Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Nafarroan igaroko ditu lehendabiziko egunak, eta martxoaren 18ko goizaldean iritsiko da Arabara. Handik, atzera berriz Nafarroara sartu-irtena egin ondoren, Gipuzkoarako eta Bizkaiarako bidea hartuko du, herriz herri, Lapurdiko hiribururaino iristeko, hilaren 24an; 09:20 aldera helduko da azken txanpara, eta 12:30ean sartuko da Udaletxe Plazara. Amaierako jai handia 13:30etik aurrera dago aurreikusita.
Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko da edizio honetan. Urteak daramatzate Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa eta brebeta azterketak euskeraz egin ahal izatea eskatzen, eta egiten ari diren ahalegina aitortuko zaie.
EITB Mediako hedabideek zuzenean eskainiko dute Korrikaren hasiera ekitaldia eta eitb.eus-ek zuzenean emango ditu lasterketaren irudiak, streaming bidez 24 orduz. Errealizatutako seinalea Nahieran aplikazioan eta YouTube kanalean ere izango da ikusgai.
Maite Arroitajauregi "Mursego"-k konposatu duen kantua entzungo da Irundik Baionarako bide osoan:
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.