Nafarroako Gobernua
2019/04/26 - 15:12
Joseba Egibarrek deia egin die herritarrei igandean EAJri botoa emateko
Donostian egindako ekitaldian, Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak esan du EAJk talde sendoa izan behar duela Madrilen Euskadik herri bezala aurrera egiten jarrai dezan.
2019/04/26 - 03:24
Alderdien proposamenak aurrez aurre jarri dituzte hautagaiek kanpainako azken txanpan
Pilar Garrido (Elkarrekin Podemos), Aitor Esteban (EAJ), Patxi Lopez (PSE-EE), Oskar Matute (EH Bildu) eta Javier de Andres (PP) errespetuz aritu dira telebistako azken hauteskunde debatean.
2019/04/25 - 23:12
EAJk igandean botoemaileak mugitzeko deia egin du
Gasteizen egindako ekitaldian, Andoni Ortuzarrek esan du ez dagoela boto ziurrik, ezta boto galdurik ere. Boto guztien bila joateko deia egin die alderdikide eta jarraitzaileei EBBren presidenteak.
2019/04/25 - 21:36
Forondako aireportua 24 orduz irekitzea bere lanaren emaitza dela esan du EAJk
"Deslokalizazioen" arriskuaz ohartarazi du EP. Casado eta Riverari "hiltzen gintuztenean" non zeuden galdetu die PSEk. Erreskatea itzultzea exijituko du EH Bilduk. Dieselaren zerga kritikatu du PPk.
2019/04/25 - 17:24
Elkarrekin Podemosek berrindustrializazio plana aurkeztu du deslokalizazioa ekiditeko
Euskal industriak ekoizpen eredu jasangarri berri baten lidergoa hartzen ez badu, enpresen deslokalizazio arriskua handia dela ohartarazi du koalizio moreak Amurrion.
2019/04/25 - 17:19
Sanchezen dieselari erasoa arabarren kontrako atentatutzat jo du Javier Marotok
Dieselaren gaineko zerga arabarren kontrako atentatua dela esan du Javier Maroto Kongresurako zerrendaburuak, Mercedes enpresaren aurrean. Igandean PPrekin batera Mercedesen alde altxatzeko deia egin du.
2019/04/25 - 16:47
Madrilen euskal pentsidunen ahotsa izango dela esan du EH Bilduk
Oskar Matutek esan du EH Bildu izango dela euskal pentsiodunen ahotsa Madrilen. Bankuek erreskaterako utzitako 60.000 milioiak itzuli balituzte, 1.080 euroko pentsioak bermatuta leudekeela dio.
2019/04/25 - 16:18
Lopezek dio trifratxitoa zaborrera bidaltzeko PSEren alde bozkatu behar dela
Bilbon eskuineko alderdien kanpaina kritikatu du gezurra, iraina eta transfuga salerosketa izan dituelako ardatz.
2019/04/25 - 15:44
EAJk dio merezi izan duela esfortzuak Foronda 24 ordu irekita egon dadin
Foronda inguruan egindako ekitaldian, Kongresurako eta Senaturako Arabako hautagaiek esan dute beste batzuk ika-mikan zebiltzan bitartean, EAJ lanean ari zela Foronda 24 ordu irekita egotea lortzeko.
2019/04/25 - 11:16
Nafarroako Parlamenturako 12 zerrenda aurkeztu dituzte alderdiek
Maiatzaren 26 hauteskundeetan Nafarroako Legebiltzarreko 50 eserleku egongo dira jokoan.
2019/04/24 - 23:24
Elkartasuna bidezkoa izateko kontrola egon behar dela dio Javier Marotok
Nagusiei omenaldian Javier Marotok gizarte laguntzez hitz egin du. Elkartasuna bidezkoa izateko ez dela abusurik egon behar, kontrola egon behar dela esan du Kongresurako Arabako zerrendaburuak.
2019/04/24 - 23:08
Boto erabakigarria EAJrena dela dio Ortuzarrek
Barakaldon egindako ekitaldian, EBBren presidenteak PSOEren "boto baliagarri tranparen" aurrean EAJren "boto erabakigarria" aldarrikatu du. Lehendakariak beharrezkotzat jo du euskal talde indartsu bat.
2019/04/24 - 23:04
Zerga eta lurralde erreforma bana proposatu ditu Elkarrekin Podemosek Tolosan
Zerga batzuk aldatu eta beste berri batzuk sortzea proposatu du koalizio moreak, iruzur fiskalaren aurkako baliabideak handitzeaz gain. Lurraldetasunari begira, nazioaniztasunaren defentsa berretsi du.
2019/04/24 - 22:46
Estatuko alderdiek Euskal Herrirako ez dutela proposamenik salatu du EH Bilduk
Estatuko alderdiek ez dutela Euskal Herriarentzat proposamenik ezta zer gertatzen den jakiteko interesik ezta zer gertatzen den jakiteko ere salatu du EH Bilduk.
2019/04/24 - 22:42
'Inboluzioa saihesten eta Vox gelditzen duena' Sanchez dela esan du Elorzak
"Ekoizleak babesteko prezio bat ezartzea" defendatu du EPk. Trenbideen transferentzia eskatu du EAJk. Estatuaren "erasoak" gelditu nahi ditu EH Bilduk. Sanchezi Otegirekin ez itauntzea eskatu dio PPk.
2019/04/24 - 22:41
Celaak Marotori aurpegiratu dio gizarte laguntzekin obsesionatuta egotea
Kritikatu dio gizarte laguntzatan dagoen 0,2ko iruzurrarekin arduratuta egotea eta Gurteleko ustelkeriaren kontra tinko ez egitea.
2019/04/24 - 17:05
Euskal gizartearen balioak Madrilera eraman nahi ditu Elkarrekin Podemosek
Ekonomikoki aitzindaria izanda, tradizioak mantentzen dituen eta bere nortasunaz harro dagoen euskal gizartearen balioak kongresura eraman nahi dituela azpimarratu du koalizio moreak Ordizian.
2019/04/24 - 16:45
EH Bildurekin akordiorik ez lortzeko konpromisoa berretsi du PPk Irunen
Alfonso Alonso, Euskadiko PPren buruak Otegirekin ezer ez hitzartzeko konpromisoa exigitu dio Pedro Sanchezi Bilduk ETA gaitzesten ez duen bitartean. Familiari babesa adierazi dio Iñigo Arcauzek.
2019/04/24 - 16:17
Araban jokoan dagoen eserlekua Marotori kentzeko boza eskatu du EH Bilduk
Araban jokoan dagoen azken eserlekua Marotori kentzeko botoa eskatu du EH Bilduk. Madrilen asko izatea ezinbestekotzat jo du Garazi Dorronsorok Sanaturako Arabako zerrendaburuak.
2019/04/24 - 16:17
Odón Elorzak joko zikina aurpegiratu dio Casadori eztabaidan Egiguren aipatzeagatik
Bere ustez Sánchezek jokabide eredugarria izan zuen eta gaineratu du hark bakarrik geldirazi dezakeela eskuinak sortutako fronte nazionala.