Nafarroako Gobernua
2019/04/24 - 16:09
Recortes Cero-Grupo Verdek murrizketa sozialekin bukatu nahi du
Zerrenda buru guztiak emakumeak dituen alderdi honek aberastasuna banatzea aldarrikatzen du.
2019/04/24 - 15:39
EAJk Irun-Brinkola aldiriko trenbidearen transferentzia eskatu du
Beasainen egindako ekitaldian, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak adierazi du behar beharrezkoa dela behingoz EAE barrutik igarotzen diren trenbide guztien eskuduntzak gauzatzea.
2019/04/23 - 23:46
Hautetsontziak martxoaren 8ko espirituz betetzera deitu du Elkarrekin Podemosek
Politika feministak garatzeko berme gisa aurkeztu da koalizio morea Portugaleten, aurrekonturik gabeko neurriak iragartzen dituzten administrazioen hitz hutsen aurrean.
2019/04/23 - 23:12
Oraindik erabaki ez dutenen botoa eskatu du Alfonso Alonsok
Nazionalistek, independentistek eta Podemosek dagoeneko erabaki dutela Pedro Sanchezi bozkatzea, beraz botoa erabaki gabe dutenen babesa eskatu du Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak.
2019/04/23 - 23:10
Igandean EH Bildu ala Espainiako eskuinaren artean hautatu behar dela esan du Otegik
Altsasun egindako ekitaldian, igandeko hauteskundeetan bi aukera daudela esan du Arnaldo Otegik: EH Bildu ala Espainiako eskuinak. Etxean boza bakar bat gera ez dadila eskatu du.
2019/04/23 - 23:06
EAJren ustez, argi geratu da lau alderdi nagusiei ez zaiela Euskadi axola
Donostian egindako ekitaldian, Andoni Ortuzarrek esan du PSOE, PP, Ciudadanos eta Podemosek ez dituztela defendatuko Euskadiren interesak Kongresuan eta Senatuan.
2019/04/23 - 22:40
'Preso politikorik gabeko gizarteen eraikuntzan' aurrera egin nahi du EH Bilduk
'EAJren salerosketa' salatu du EPk. 'Indarkeria matxistari aurre egiteko neurriak' aurkeztu ditu EAJk. PPk eta Cs-ek Vox behar dutela esan du PSE-EEk. Autonomoentzako neurriak iragarri ditu PPk.
2019/04/23 - 16:37
Azpiegituretan ere bi abiadurako Euskadi bat dagoela salatu du Elkarrekin Podemosek
Enkarterrietan hesi gabeko hainbat tren pasabide daudela gogoratu du koalizio moreak, eta azpiegitura horiek Madrilen kudeatzen direnez, Kongresuan talde indartsua izatea du helburu gauzak aldatzeko.
2019/04/23 - 16:31
EAJk emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa berretsi du
Bilboko Arriaga Plazan egindako ekitaldian, Idoia Sagastizabal, Kongresurako Bizkaiko hautagaiak esan du neurri zehatzak aurkeztuko dituztela berdintasuna benetakoa izan dadin.
2019/04/23 - 16:27
Lopezek dio abstentzio egun bakar batek 40 urteko atzerabidea ekar dezakeela
Dei egin du igandean parteharztera eta ohartarazi du eskuinek Sanchez gobernutik ateratzearekin batera VOX sartu nahi dutela, atzerabidea dakarren alderdia.
2019/04/23 - 16:09
PPk autonomoei botoa eskatu die zama fiskala gutxituko diela eskainiz
Iñaki Oyarzabal, Arabako senatarigaiak autonomoei eskatu die botoa, euren zama fiskala gutxituko dutela eskainiz. Oyarzabalek Araban zentroeskuinaren botoa batzeko deia egin du.
2019/04/23 - 15:23
Madrilera presoak Euskadira ekartzeko ere badoala dio EH Bilduk
Madrilera presoak Euskadira ekartzeko ere badoala dio EH Bilduk. Martuteneko espetxe aurrean egindako ekitaldian anomalia demokratikotzat jo dute mendekuan oinarritutako espetxe politika mantentzea.
2019/04/23 - 00:53
Batzen eta biderkatzen duen ezkerra EH Bildu dela aldarrikatu du Otegik
Zubiak eraikitzen dituen ezkerra dela esan du koalizio abertzalearen koordinatzaile nagusiak, Bizkaia Zubiaren (Portugalete) egindako hauteskunde ekitaldian.
2019/04/22 - 23:19
Elkarrekin Podemosek dio garantia bat dela herri ekimenentzat, hortik sortua delako
Edozein ekimen politiko, sozial, ekologista edo feministaren aurrean, koalizio morea dagoen gobernu bat harbera izango dela azpimarrau du, bera ere herri ekimen horietatik sortua delako.
2019/04/22 - 23:05
EAJk autogobernuaren defentsa sutsua egin du Benidormen
Ohiturari jarraituz, EAJk Benidormeko batzokira eraman du kanpainako mezua. Aitor Estebanek esan du balizko inbestiduran autogobernua eta eskubide sozialak jarriko dituztela mahai gainean.
2019/04/22 - 22:31
Familiarekin eta haurdunekin PPren konpromisoa azpimarratu du Beatriz Fanjulek
Beatriz Fanjul Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak familien eta haurdun dauen emakumeen aldeko neurriak azpimarratu ditu. Indarrak batzeko nazionalistak ez diren boto guztiak PPra joatea eskatu du.
2019/04/22 - 22:13
Elorzak botoa eskatu die zuzenean EAJren eta Elkarrekin Podemosen botoemaileei
Eskuina eta ultraeskuina geldiarazteko eskatu die botoa. Bere ustez Sanchezek bakarrik bermatu ditzake autogobernua, eskubide sozialak eta demokrazia bera.
2019/04/22 - 22:09
PP: 'Ortuzarrek eta Otegik ministro izan nahi dute, independentzia lortzeko'
Energia enpresa publiko bat sortzea nahi du EPk. Estrategia energetikoa industrialera lotu nahi du EAJk. Sanchezek 'bermeak' eskaintzen dituela uste du PSEk. 'Zubiak eraikitzen' dituela dio EH Bilduk.
2019/04/22 - 19:52
Autogobernua arriskuan dagoela ohartarazi du Geroa Baik
Martinezek esan duenez, UPNk, Ciudadanos eta PPrekin bat eginda, 'foralitatearen balizko defentsa oroitzapenen kutxara kondenatu du'. Boto bidagarri baten beharra daldarrikatu du Barkosek.
2019/04/22 - 17:04
Foruen aldeko defentsa egin du Iñigo Arcauz Kongresurako PPren zerrendaburuak
Iñigo Arcauz Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak eta Alfonso Alonsok foruak, Kontzertu Ekonomikoa eta Gernikako Estatutua babestu dituzte Donostian egindako hauteskunde gosarian.