Nafarroako Gobernua
2019/04/22 - 16:58
Klima aldaketaren eraginaz ohartarazi du Elkarrekin Podemosek lurraren egunean
Arabako Errioxako mahastietan klima aldaketa izaten ari den eragina salatu du koalizio moreak eta Horizonte Verde plana aurkeztu du, trantsizio ekologikoa sustatu eta enplegua sortzeko
2019/04/22 - 16:42
Zubiak eraikitzen dituen ezkerra dela aldarrikatu du EH Bilduk
Zubiak erakitzen dituen ezkerra dela aldarrikatu du EH Bilduk, batu eta biderkatzen duen ezkerra. EH Bilduren aldeko boza eskatu du Otegik, eskuinari aurre egin eta 'stop' esango dion boza dela esan du.
2019/04/22 - 16:30
Gutxieneko soldata 1.128 eurora arte igotzen jarraituko dutela esan du Celaak
PPren 7 urteen herentzia berdintasunik eza dela esan du Arabako zerrendaburuak. Gogoratu duenez, ostegunetik aurrera berriro 24 ordu zabalik egongo daForonda, eta hori aurrerapausoa izango da Arabarentzat.
2019/04/22 - 16:25
Automozio sektorerako trantsizio ordenatua proposatu du EAJk
Michelinen Gasteizko lantegiaren aurrean egindako ekitaldian, Kongresurako eta Senaturako Arabako zerrendaburuek euskal talde indartsu bat eskatu dute Madrilen eta Bruselan.
2019/04/19 - 23:32
A28an zer gizarte eredu nahi den aukeratu behar dela dio Elkarrekin Podemosek
Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna bermatuko duen gizarte feminista eta ekologista defendatzen du koalizio moreak, egungo eredu prekarioaren aurrean.
2019/04/19 - 22:19
Sanchezek eztabaidetan 'irainik' ez esateko eskatu die Casado eta Riverari
Indarkeria matxistaren aurkako plan bat eskatu du EPk. Eztabaidetan parte hartzeko "eskubidea" aldarrikatu du EAJk. "Anbizioz" bozkatzea eskatu du EH Bilduk. Espainian aldaketa eskatu du PPk.
2019/04/19 - 20:55
Euskadiko gazteek berton lan egiteko aukera izatea eskatu du Beatriz Fanjulek
Kongresurako PPren Bizkaiko zerrendaburuak talentu ihesaren kontrako mezua igorri du Bilbon egindako hauteskunde ekitaldian. Patxi Lopez iragana dela esan du, ez dela alternatiba Euskadin.
2019/04/19 - 20:25
EH Bilduk ERCrekin egindako akordio estrategikoa berretsi du Genevan
EH Bilduk ERCrekin hauteskundeetarako egin duen akordio estrategikoa berretsi du Genevan. Eskuinari aurre egiteko akordioa dela azpimarrtu du Arnaldo Otegik, indarrak batu eta biderkatzen dituelako.
2019/04/19 - 20:22
Apirilaren 28an anbizioz bozkatzea eskatu die EH Bildu euskal herritarrei
Lekeition, Maddalen Iriartek herrialde izatearen anbizioz bozkatzea eskatu du, herri bezala daukagun apurrarekin ez konformatzeko. Madrilen erabakigarriak izango direla apimarratu du.
2019/04/19 - 19:02
Sanchezek botoa eskatu die maiatzean beste batzuen alde bozkatzekoak direnei
Hiru eskuinek inboluzioa eta birzentralizazioa ekartzeko benetako arriskua ikusten du, autogobernua murriztuta. Ciudadanosi aurpegiratu dio indarkeriarekin amaitu zuen alderdiari betoa jarri diola.
2019/04/19 - 17:13
Batzuen 'agenda autistaren' aurrean, bere agenda defendatu du Elkarrekin Podemosek
Indarkeria matxista ere euskal agenda dela ohartarazi du koalizio moreak, eta Estatu Plan bat iragarri du urtean 600 milioi euroko aurrekontuarekin, gaitz estruktural horri aurre egiteko.
2019/04/19 - 17:08
Pedro Sanchezek Espainiak 40 urte atzera egitea dagoela jokoan esan du Donostian
PSOEren presidentegaiak esan du apirilaren 28ko galdera dela Espainiak aurrera egitea edo 40 urte atzera, eta botoa eskatu du bere indarrekin gobernatu ahal izateko.
2019/04/19 - 16:39
EAJk hauteskunde eztabaidetan presentzia izan dezan eskatu du
Balmasedan egindako ekitaldian, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak politikaz hizketan ez aritzea leporatu die Estatuko alderdiei. Beste behin Espainiaren ikuspegia nagusitu omen da eztabaidetan.
2019/04/19 - 14:56
PPk Espainian aldaketaren aldeko apustua egitea eskatu die euskal herritarrei
Beatriz Fanjul Kongresurako PPren Bizkaiko zerrendaburuak Espainian aldaketa politikoaren aldeko apustua egitea eskatu die euskal herritarrei. Euskadik bere lekua berreskuratu behar du Fanjulen ustez.
2019/04/19 - 01:15
Autoritarismoak ezingo duela ezker abertzalearekin amaitu dio EH Bilduk
Eskuinaren autoritarismoak ezingo duela ezker abertzalearekin amaitu nabarmendu du Arnaldo Otegik. EH Bilduren aldeko boza emateko arrazoi ugari daudela esan du baina nagusiena, beti egia dioela.
2019/04/18 - 23:18
Elkarrekin Podemosek Gobernuan egoteko premiaz ohartarazi du, atzera ez egiteko
Eskubide sozialak, autogobernua eta erabakitzeko eskubidea defendatzen dituen Estatu mailako indar bakarra dela, eta euskal herritar gehienek koalizio morea Gobernuan nahi dutela gogoratu diote EAJri
2019/04/18 - 23:04
EAJk PSOE eta Ciudadanosen arteko balizko akordioaz ohartarazi du
Lekeition egindako ekitaldian, Aitor Esteban, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, esan du PSOE eta Ciudadanosen arteko akordioak ez lukeela ezer onik ekarriko Euskadira.
2019/04/18 - 22:53
Celaak ziurtatu du Mercedesek ez duela galduko enplegua dieselen gaineko zergagatik
Kongresurako zerrendaburuak salatu du PP gezurrak zabalatzen ari dela Araban eta hortaz herritarrek ez dutela nahi haiek euren ordezkariak izatea Kongresuan eta Senatuan.
2019/04/18 - 21:31
Otegi: 'Ez gaituzte Madrilen nahi eta ahal duten guztia egingo dute egon ez gaitezen'
'Autogobernua' Exekutibotik defendatuko duela dio EPk. 'Bolada zentralizatzaileaz' ohartarazi du EAJk. 'Irainak' kritikatu ditu PSEk. EAJk eta PSEk 'programak ezkutatzen dituztela' dio PPk.
2019/04/18 - 16:40
Euskadik aurrera egiteko aukera fidagarri bakarra dela esan du EH Bilduk
Euskadik aurrera egiteko aukera fidagarri bakarra EH Bildu dela nabarmendu du Oskar Matutek. Ruiz de Pinedok Marotori eserlekua kentzeko botoa eskatu du.