Nafarroako Gobernua
2019/04/18 - 16:31
PP deskalifikatuz, euren benetako programa ezkutatzea leporatu diete EAJ eta PSEri
Afonso Alonso Euskadiko PPren presidentearen esanetan, PSE-EE eta EAJ euren benetako programa ari dira ezkutatzen, PP irainduz eta deskalifikatuz. Herritarrei zailtasunak jartzea leporatu dio Sanchezi.
2019/04/18 - 16:29
Elkarrekin Podemosek egitateekin erantzun die Ortuzarren akusazioei
Gutxieneko soldata 900 eurora igotzea, adibidez, euskal langileei ere onura dakarkien neurria dela erantzun dio koalizio moreak buruzagi jeltzaleari, honek Euskadirentzat ezer egin ez izana leporatu ostean.
2019/04/18 - 15:54
Lopezek botoa eskatu du PSErentzat eskuinaren gezurrak gelditzeko
Bilbon Ramon Rubialen eskultura ondoan moderaziorako deia egin du PPko hautagaiek erabiltzen dituzten irain eta gezurren aurrean.
2019/04/17 - 13:16
Sanchez RTVEko lauko eztabaidara joango da azkenean, ez Atresmediak antolatutakora
Hauteskunde Batzorde Zentralak Voxek Atresmediako eztabaidan ez parte hartzea erabaki ostean, komunikazio talde pribatuak formatua aldatu eta lauko eztabaida egitea proposatu zuen, Vox kanpoan utzita.
2019/04/16 - 16:48
Herritarren segurtasuna PPren lehentasunen artean dagoela esan du Javier Marotok
Delinkuentziaren, legez kanpoko inmigrazioaren eta okupen kontra borrokatzeko konpromisoa hartu du Javier Marotok datorren legealdiari begira. Okupazioaren kontrako legea bultzatuko du PPk Kongresuan.
2019/04/16 - 16:36
EH Bilduk bere egin ditu duela lau urte Maroto kanporatu zuten printzipioak
Herri plural baten aldeko deia egin du EH Bilduk, eta bere egin ditu duela lau urte Maroto kanporatu zuten printzipioak. Herritarrek eskubide berberak dituzten jendartea osatzeko konpromisoa du koalizioak.
2019/04/16 - 16:23
EAJk Arabako azpiegituren alde Madrilen egindako lana nabarmendu du
Gasteizen egindako ekitaldian, Mikel Legarda eta Almudena Otaola Kongresurako eta Senaturako Arabako zerrendaburuek EAJrentzat eskatu dute botoa, balio bikoitza omen duen botoa.
2019/04/09 - 14:09
'Autogobernuaren aurkako erasoak iragartzen dira, baina Nafarroa ez da ukitzen'
Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak gogor jo du UPNren aurka, eta 'hauteskundeetan gerta daitekeenaren beldur eta dilista plater baten truke' Ciudadanosekin bat egitea aurpegiratu dio.
2019/04/03 - 12:42
483.783 pertsonak dute boto-eskubidea Nafarroan egingo diren hauteskundeetan
Horietatik 27.442 atzerrian bizi dira (batez ere, Argentinan, Frantzian eta Mexikon) eta 2.915 Nafarroan bizi diren atzerritarrak dira.
2019/04/01 - 12:28
Barkosek M26ko foru hauteskundeak deitu ditu: '2019a hauteskunde urte gakoa da'
Nafarroako presidenteak nabarmendu duenez, hilabete eskasean hauteskundeak izango dira barruti guztietan.
2019/03/28 - 14:03
Gaur egin dute aldaketaren gobernuaren azken osoko bilkura Nafarroan
Laukoak bultzaturik lege garrantzitsu bat onartu dute legealdiko azken osoko bilkuran; berdintasunarena.
2019/03/26 - 11:42
Uxue Barkos: 'Nafarroako autogobernuaren defentsa dago jokoan'
Nafarroako presidenteak ukatu du Geroa Baik hauteskunde osteko balizko akordioen inguruan 'marra gorriak' dituela, baina aitortu du UPNren eta PPNren proposamen batzuekin 'alarma gorria' dutela.
2019/03/18 - 11:54
Koldo Martinez: 'Eskua luzatzen diogu PSNri, aldaketarekin bat egin dezan'
Geroa Baik ez du Nafarroa 'Katalunia berri bat bihurtzerik nahi'. Laukoa Kongresurako hauteskundeetara batera ez aurkeztea deitoratu du: 'Agian A-28an damutu egingo gara'.
2019/03/11 - 18:05
UPN eta C'S elkarrekin aurkeztuko dira M26ko foru hauteskundeetara Nafarroan
Albert Rivera Ciudadanoseko buruak eman du akordioaren berri. Foru Gobernua osatzen duen laukoaren ustez, 'beste porrot bat jasotzeko beldurrak' eraman du UPN 'diskurtso nabarrista' alboratzera.
2019/03/04 - 14:15
Barkos: 'Laukoaren hautagaitza are beharrezkoagoa da UPN-PP akordioaren ondotik'
Nafarroako Gobernuko presidenteak laukoaren hautagaitza bateratuaren alde egin du, hauteskundeetara begira. Hain zuzen ere, "bizikidetzan" oinarritutako hautagaitza aurrerakoia" defendatu du.
2019/03/02 - 18:38
UPN PPrekin batera aurkeztuko da apirileko eta maiatzeko hauteskundeetan
Bi alderdiak ez dira elkarrekin aurkeztu nafar eta udal hauteskundeetan 2008tik, 1991ean sinatutako ituna hautsi zutenetik.
2019/02/22 - 09:21
Hegoaldeko pentsiodunek manifestazioak deitu dituzte bi hauteskunde kanpainei begira
Hegoaldeko lau hiriburuetan egingo dituzte mobilizazioak bi hauteskunde kanpainen hasieraren biharamunean, hots, apirilaren 13an eta maiatzaren 11n.
2019/02/15 - 16:59
Esparza: 'UPN konplexurik gabe egongo litzateke oposizioan'
UPNko presidentegaiaren hitzetan, EH Bilduren botoak “onartzeak Nafarroaren garapenari, askatasunari eta elkarbizitzari kalte” egiten die.
2019/02/15 - 16:58
Barkosek eta Chivitek Kongresuko eta Senatuko karguak utziko dituzte
Barkosek, Geroa Baik Kongresuan duen ordezkari bakarrak, Nafarroan Gobernu berria osatzeko zeregina du orain.
2019/02/15 - 16:58
Barkos: 'Nafarroan aldaketa eraikitzera beharturik gaude'
Bilera-sorta amaitu eta gero gobernuaren formula erabakiko dutela azaldu du Geroa Baiko hautagaiak. Indar politiko ezberdinen arteko “akordio programatiko bat” beharrezkoa dela esan du.