Nafarroako Gobernua
2019/05/06 - 15:06
Laukoaren formula errepikatzearen alde agertu da Barkos, 'zalantzarik gabe'
Geroa Baiko hautagaia 'pozik' agertu da bukatzear den legealdian egindako lanarekin, eta aldaketaren gobernua 'sendotzen' jarraitzeko prest agertu da.
2019/05/03 - 16:15
Hauteskunde mahaia saihesteko ordezko baten bila
Zozketa bidez hautatzen dira mahaiko kideak, baina ez parte hartzeko helegiteak aintzat hartzen ez dituztenean ere, hauteskunde batzordeak aldaketak onartzen ditu.
2019/05/02 - 17:12
Ainhoa Aznarez, Nafarroako parlamentuko presidente berria
Guztiz berritu da Nafarroako legebiltzar eratu berria. Ainhoa Aznarez izango da presidentea, Podemos alderdiko kidea. Herritarrentzat lan egingo duela adierazi du.
2019/05/02 - 17:10
Uxue Barkos Laura Perezekin bildu da
Nafarroan aldaketa gauzatzeko elkarrizketa sortan, Uxue Barkos Geroa Baiko hautagaia Podemos-Ahal Duguko Laura Perezekin bildu da gaur. Adostasun giroan egin dute bilera.
2019/05/02 - 17:00
UPNk Nafarroako Gobernua galduko du
Irauli historikoa Nafarroan. 20 urtez Gobernua bere eskuetan izan eta gero, bozen %27rekin, alderdi bozkatuena izanda, UPNk Nafarroa galtzen du.
2019/04/30 - 21:27
Urkulluren hitzetan, hauteskundeek 'errealitate desberdin bat" erakutsi dute Euskadin
"Gauzak egiteko modu bat dago, gertuko ingurunetik bereizten gaituen errealitate bat dago Euskadin, hori interesgarria eta akuilu bat da", azpimarratu du lehendakariak.
2019/04/29 - 03:13
Ciudadanosek Sanchez oposiziotik zelatatuko duela adierazi du Riverak
Ciudadanoseko presidentearen ahotan, gaueko “albiste txarra” PSOEko buruzagiak eta Podemoseko idazkari nagusiak “abertzaleekin Gobernua osatuko dutela da”.
2019/04/29 - 02:32
EH Bilduren 'emaitza bikaina' azpimarratu du Otegik
“Ez ginen eusteko jaio, irabazteko baizik”, ohartarazi du EH Bildu koalizioko koordinatzaile nagusiak, eta “Espainiako Estatuan deriba autoritarioa” bukatu dela ez sinestea eskatu du.
2019/04/29 - 01:49
Ezkerreko gobernu bat osatzeko emaitza 'nahikoa' dela uste du Iglesiasek
"Emaitza hobea izatea gustatuko litzaiguke", adierazi du Unidas Podemoseko hautagaiak. Hala ere, eskuina geldiarazteko eta gobernuan "ezkerreko koalizioa" osatzeko "nahikoa" dela uste du.
2019/04/27 - 14:07
Hautesleei mobilizatzeko eskatu diete kanpaina amaieran
Botoa eskatzeko azken orduak hauteskunde estrategiaren ardatz izan diren mezuak errepikatzeko erabili dituzte Euskadiko indar politiko nagusiek.
2019/04/27 - 01:27
Nafarroako alderdien itxiera ekitaldiak
Geroa Bai, EH Bildu, Unidas Podemos, PSN eta Navarra Suma igandean botoak eskuratzeko azken ahaleginean ibili dira.
2019/04/27 - 00:56
'Milioi bat boto' eta 15 diputatu bildu behar dituztela esan du Otegik
"Herrialde ezberdinetan agintzeko hauteskunde kanpainetara aurkezteko beharrik ez duen jendea dago, baita gurean ere", salatu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2019/04/26 - 23:59
Sanchez eta Iglesias Euskadin 'Troiako zaldiak' direla ohartarazi du Ortuzarrek
"Espainiako alderdien beldur" dela ziurtatu du EAJko buruzagiak, nahiz eta "opariak" ekarri, "fidatzerik" ez dagoela uste duelako.
2019/04/26 - 22:15
Igandean 'inor etxean ez geratzea' eskatu du Elkarrekin Podemosek
"Hiru eskuinei bidea ixtearen" beharra azpimarratu du Lander Martinezek, baita PSOE eta Ciudadanosen arteko hitzarmen bati ere.
2019/04/26 - 19:21
Euskadiko 'aukera guztiek', PPk izan ezik, Sanchez babestuko dutela esan du Marotok
EAEko hiru lurraldeetako hautagaiak Euskadiko PPren kanpainaren itxiera ekitaldian izan dira, Bilbon. Arabako zerrendaburuak PPren aldeko "boto erabilgarria" eskatu du, Sanchez gogaitzen duena".
2019/04/26 - 16:51
Euskadiko PPk zerrendaburu guztiekin itxi du hauteskunde kanpaina Bilbon
Javier Maroto, Beatriz Fanjul eta Iñigo Arcauz elkarrekin egon dira gaur Bilboko ekitaldian azken aldiz botoa eskatzeko. Pentsiodunak, Mercedeseko langileak eta gizarte laguntzak aipatu ditu Marotok.
2019/04/26 - 16:43
Lopezek dio larrialdi egoera dela ultraeskuina geldiaraztea
Ermuan esan du sozialistek ez dutela izango zalantzarik Sanchez presidente egiteko. Beste alderdiak, aldiz, jolasean dabiltzala.
2019/04/26 - 16:41
Igandean EH Bilduren aldeko boza emateko deia egin du Arnaldo Otegik
Madrilen erabakigarria izango den EH Bilduren aldeko boza emateko deia egin du Otegik. Estatuan autoritarismoaren olatua gero eta handiagoa dela eta igandean inor ez dadila etxean geratu eskatu du.
2019/04/26 - 16:40
Jose Luis Abalos ministroak igandean botoa emateko deia egin du Iruñean
Alderdi Sozialistaren agerraldian iganderako eta maiatzaren 26ko hauteskundeetarako mezuak helarazi dituzte PSNko hautagaiek.
2019/04/26 - 16:08
Estatuan erabakitzeko eskubidearen aldeko bakarra dela gogoratu du koalizio moreak
Banku eta enpresa handiekin zorrik ez duen bakarra ere badela azpimarratu du Elkarrekin Podemosek eta, beraz, eskubide sozialak loturarik gabe defenda ditzakeela.