Ezkerreko gobernu bat osatzeko emaitza 'nahikoa' dela uste du Iglesiasek
Hauteskunde orokorretako emaitzak ez direla gustatuko litzaizkiokeena izan onartu du Pablo Iglesias Unidas Podemoseko hautagaiak, baina eskuina geldiarazteko eta gobernuan "ezkerreko koalizioa" osatzeko "nahikoa" dela uste du.
"Emaitza hobeak izatea gustatuko litzaiguke", adierazi du Pablo Iglesiasek agerraldian, besteak beste, Irene Montero zerrendako bigarrena eta Alberto Garzon IUko koordinatzaile federala lagun zituela. Koalizio moreak 42 eserleku lortu ditu, aurrekoetan baino 26 gutxiago, azken legealdian 68 izan baitzituen.
Pedro Sanchez presidentearekin telefonoz hitz egin duela azaldu du Iglesiasek, garaipenagatik zoriontzeko eta “Gobernuan ezkerreko koalizioa” osatzea eskaintzeko.
Iglesias 23:30 aldera sartu da prentsa aretoan, irribarretsu eta koalizio moreko hautagai askok lagunduta. Iglesiasen hitzetan, emaitzak bloke progresistaren pisua argi utzi du, “Colongo hirukoa, hiru eskuinen blokea gainditu dute”.
Era berean, "Espainia plurinazionala" dela argi utzi dute hauteskundeetako emaitzek, koalizio moreko buruzagiaren ahotan. "Askotan esan dugu, eta bakarrik geratu gara, plurinazionala da, Euskadiko eta Kataluniako emaitzak ikustearekin nahikoa da egiaztatzeko", erantsi duenez.
Iglesiasek autokritika egin du, emaitza "hobea" izatea gustatuko litzaiokeela onartu baitu. Hala ere, "eskuina eta eskuin muturra gelditzeko" eta "Gobernuan ezkerreko koalizioa osatzeko nahikoa" dela dute du.
"Lan handia egiteko ordua da, diskrezioz, bilera ugari izango ditugu, gobernu programa bat egin behar da, eta hauteskundeetan agindutakoa beteko dugu, Espainian ezkerreko koalizio bat gobernatzen izateko, gizartearen gehiengoa babestuko duten politikak aurrera eramateko", gaineratu du.
Lander Martinez Podemos-Ahal Duguko EAEko idazkari nagusiak hauteskunde emaitzen balorazio positiboa egin du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lorturikoak baino "hobeak" direla iritzita. Ez hori bakarrik, beraien espazio politikoa "egonkortu" dutela nabarmendu du. Elkarrekin Podemosek lau eserleku eskuratu ditu Diputatuen Kongresuan, 2016an baino bi gutxiago. Podemos-Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equo Berdeak taldeek osaturiko koalizioak 223.000 boto lortu ditu (botoen % 17,5), 2016an baino 112.000 gutxiago (botoen % 29, 2016an).
Nafarroan, Unidas Podemosek orain arte zuen bi diputatuetako bat galdu du. Ione Belarra Unidas Podemosen Kongresurako Nafarroako hautagaiak onartu duenez, "emaitza hobeak" lortzea gustatuko litzaioke, baina nahikoak dira hauteskunde kanpainaren hasieran ezarritako helburuak betetzeko: batetik, "eskuina geldiaraztea"; bestetik, "ezkerreko koalizio gobernua" osatu ahal izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.