Nafarroako Gobernua
2024/02/28 - 17:45
Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kudeatzeko Euskadiren eta Nafarroaren eskumena berretsi du Konstituzionalak
Hala, aho batez ezetsi du PPk legearen aurka aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa. Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak urtarrilaren 31n berretsi zuen Euskadik eta Nafarroak eskumena dutela Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kudeatzeko, Voxen beste errekurtso bat atzera botata.
2024/02/28 - 15:06
Trafiko eskumena blindatzeko, Foru Amejoramenduaren legearen erreforma abiatu dute Nafarroan
Gaurko bileran, erreforma negoziatuko duen batzordeko kideak izendatu ditu Foru Gobernuak. Horiek, Espainiako Gobernuko ordezkariekin batera, testu berria landu beharko dute, besteak beste.
2024/02/27 - 13:10
Nafarroako Auzitegi Nagusiak Skolae programa bertan behera utzi du bigarrenez, tramitazio akatsengatik
Auzitegia ez da sartu programaren nondik norakoak aztertzera. Halaber, epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke. Hezkuntza Departamentua epaia aztertzen ari da zer egin erabakitzeko.
2024/02/24 - 17:42
Nafarroako hamaika alkatek "erasotzat" jo dute Auzitegi Gorenak trafiko eskumena bertan behera utzi izana
Nafar gehienen borondate politikoaren, eskubide sozialen eta autogobernuaren aurkako erabakia dela arbuiatu dute. Nafarroako gainerako alkateei igorriko diete manifestua eta elkarretaratzea ere deitu dute martxoaren 2an, 17:30ean, Sarasate pasealekuan "Nafarroa defendatu" goiburupean.
2024/02/22 - 11:44
Nafarroak legea aldatuko du trafiko eskumena bere esku gera dadin
Chivitek iragarri du datorren asteazkeneko Gobernu saiora akordio bat eramango dutela, Foru Hobekuntzarako Legea berritu eta Espainiako Gobernuari horren berri eman aurretik.
2024/02/21 - 15:49
Nafarroako Gobernuak trafikoaren transferentzia baliogabetzen duen epaia argitzeko eskatu dio Gorenari
Felix Taberna Foru Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, 10-15 eguneko epean argitzea espero dute, eta trafikoa bere gain hartzeko "erreforma espres" bat espero dute.
2024/02/21 - 11:17
Trafikoaren transferentzia Nafarroaren esku geratzeko bideak aztertuko ditu Espainiako Gobernuak
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Pedro Sanchezek nabarmendu du Foru Gobernuarekin ari dela aztertzen transferentzia nola gauzatu. Gogora ekarri duenez, Aznarrek berak hala hartu zuela eskualdatzeko konpromisoa.
2024/02/20 - 16:07
Aznarrek 2000. urtean trafiko eskumena Nafarroara eskualdatzea adostu zuela adierazi du Espainiako Gobernuak
Pilar Alegria Espainiako Gobernuaren bozeramaileak azaldu duenez, autonomia erkidegoetako hainbat presidentek ere eskumen hori aldarrikatu zuten, tartean, Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidente ohiak.
2024/02/20 - 14:42
EAJk Auzitegi Gorena kritikatu du Nafarroako foraltasuna zer den ''ez ulertzeagatik''
"Auzitegi Gorenaren interpretazioa foraltasunaren gutxienekora murriztea da, bere burua Nafarroako foru erkidego gisa izendatzen duen erkidego batean", adierazi du Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak.
2024/02/19 - 21:42
Trafiko eskumenaren transferentzia kolokan dago, baina Nafarroak bi aukera desberdin ditu bereganatzeko
Orain, aukerarik azkarrena eta egingarriena litzateke eskumena transferitzeko lege organiko bat onartzea Kongresuan, transferentzia babesteko. Bigarren aukera bideragarria litzateke Foru Hobekuntza Legea erreformatzea.
2024/02/19 - 19:45
Chivite: "Gorenaren jarrera aldatu egin da, gaurko epaia ez baitator bat aurreko jurisprudentziarekin"
"Harrituta nago komunikabideen bidez gai horren berri izan dugulako auzitegiak berak epaia jakinarazi aurretik; bitxia da, baina hor utziko dugu", adierazi du Nafarroako presidenteak.
2024/02/19 - 18:13
PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak Gorenaren epaia kritikatu dute; UPNk eta PPNk, aldiz, babestu
UPNk Nafarroako Gobernuari eskatu dio "bere gain har dezala gertatutakoagatik duen erantzukizuna". PSNk uste du eskumena "eskubide historikoa" dela. EH Bilduren ustez, "Nafarroako autogobernuaren aurkako beste eraso bat da". Zurekin Nafarroak "oinarri politiko argia" ikusten du.
2024/02/19 - 15:34
Gorenak atzera bota du trafiko eskumena Nafarroaren esku uzteko dekretua
Magistratuen arabera, ezin daiteke errege dekretu bat erabili Nafarroari aitortu gabeko eskumen bat emateko. Maria Chivite Nafarroako presidenteak agerraldia egingo du 18:00ak aldera, Gorenaren erabakiaren inguruan hitz egiteko.
2024/02/16 - 18:06
Nekazariak "nahiko pozik" atera dira Nafarroako Gobernuarekin egindako azken bileratik
Foru Gobernuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta lehen sektorean ordezkaritza duten erakundeen arteko aldebiko lantalde bat sortzea proposatu du.
2024/02/09 - 17:39
Nafarroako Gobernuaren konpromisoak lortu ostean, traktoreak Iruñetik eraman dituzte nekazariek
Aierdi eta Arasti kontseilariak Nafarroako nekazaritza sektoreko ordezkariekin bildu dira ostiral honetan, eta sektorearen zergak hobetzeko "berehala" lanean hastea adostu dute. Iruñeko erdiguneko zirkulazioa normaltasunera itzuli da, traktore gehienak hiriburutik irten ostean.
2024/02/07 - 19:18
Artziko bainuetxe erromatarrak zabalik daude jendearentzat, hamar urteko indusketa lanen ondoren
Informazio-panelen eta eraikina 3Dn berreraikitzearen bidez, bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute K. a. I. mendetik.
2024/02/04 - 11:04
Asironen esanetan, "Iruñea martxan" jarri dute hilabete eskasean
Nafarroako hiriburuko alkatearen arabera, gobernu itunak "heldutasun handia" du, eta Nafarroako Gobernuarekin duten harreman onari esker, zenbait proiektu "desblokeatzea" lortu dute.
2024/01/29 - 23:13
Chivitek Bruselaren inplikazioa eta finantzaketa eskatu ditu, automobilgintzan industria-trantsizioa egiteko
Europako autogintza eskualdeen elkarteko presidentzia du Chivitek eta lurraldeen trantsizio industrialean Bruselaren inplikazio handiagoa eskatu du Nafarroako presidenteak, baita Europa mailako finantzaketa propioa izatea ere, trantsizioa ahalik eta ondoen egin dadin.
2024/01/28 - 21:32
250.000 lagun pasatu dira 44. Fitur azokatik, iaz baino % 13,7 gehiago
153.000 profesional eta 97.000 bisitari izan ditu aurtengo azokak. Nafarroako Turismo Departamentuaren arabera, "Nafarroak arrastoa utzi du, azoka arrakastatsua izan da". Eusko Jaurlaritzak ere balantze ona egin du, eta Euskadiren standeko turismo eskaintzak "harrera bikaina" izan duela esan du.
2024/01/25 - 14:13
Aierdik berretsi du Artaxoako plantak ez duela hondakin likidorik jasotzeko baimenik
Asensioren hitzekin minduta agertu da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria. Esan du Artaxoako hondakinen plantan "Insalus ur edangarria" ere debekatuta dagoela.