Hildako bat eta pronostiko erreserbatuko zauritu bat, Legardan izandako trafiko istripuan
47 urteko gizonezko bat hil da eta auto berean zihoan 53 urteko emakumea zauritu Legardan (Nafarroa), gaur arratsaldeko lehen orduan, izan den trafiko istripuan.
Foru Gobernuak jakitera eman duenez, A-12 errepidean izan da ezbeharra, Iruñeko noranzkoan, 16,5 kilometroaren parean. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta errepide ertzeko babes-hesia jo du.
SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuan 12:08an jaso dute istripuaren abisua. Osasun-langileak esandako lekura bertaratu direnerako, gizonezkoa hilda zegoen. Emakumea, berriz, zaurituta eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Ikerketako iturrien arabera, kolpeak ditu bularraldean eta haren egoera erreserbatua da.
Ibilgailuan bikotearen 12 urteko semea ere bazihoan. Istripuan zauri arinak izan ditu eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
Guardia Zibilak hartu du bere gain istripuaren nondik norakoak ikertzeko ardura.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda