Nafarroako Gobernua
2023/11/14 - 18:20
1936an Nafarroan fusilatutako Jose Creagh sindikalistaren gorpuzkiak eman dizkiete haren senideei
Ana Ollo kontseilaria buru izan duen ekitaldia Berriozarko hilerrian egin da, 2022an Ezkaba gotorlekuko 21 presoren gorpuzkiak lurpetik atera ziren tokian.

2023/11/13 - 15:57
Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro bideratuko ditu maiatzetik irailera izandako euriteen kalteak ordaintzeko
Zehazki, maiatzetik irailerako euriteek nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak ordaintzeko erabiliko da dirua.
2023/11/11 - 23:06
Nafarroako pentsiodunek 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu dute Iruñean
Diotenez, Foru Gobernuaren 2024rako aurrekontuetan 14 ordainsaritan 1.080 eurora iristeko gutxieneko pentsioaren osagarri bat ezartzea "ez da ez ezinezkoa ez apartekoa".
2023/11/10 - 16:40
Chivite: ''Nafarroako autogobernua eta eskumenak garatzea ere sendotzen du akordioak''
Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko PSOEk eta EAJk itxi duten itunaren balorazio positiboa egin du Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak, eta autogobernua eta eskumenak sendotzea ekarriko duela esan du.
2023/11/09 - 12:50
Nafarroa aitzindari, Elizaren baitan sexu abusuak jasan dituzten biktimei justizia errestauratiboa eskaintzen
Orain arte, bi biktimari eskaini zaie prozesua, eta, urtarriletik aurrera, biktima izaera aitortuta duten pertsona guztiei bermatuko zaie. 10 biktima leudeke prest.
2023/11/07 - 19:46
Hipotesi nagusia da aitak eragin zuela haurraren heriotza Urbasan
Guardia Zibilak atzo hasi zuen haurra aurkitzeko bilaketa, amak jarritako salaketaren ostean. Kasua ikertzen ari dira, baina zantzu guztien arabera, indarkeria bikario kasu berri bat da.
2023/11/07 - 13:26
Ostiraletik desagertuta zeuden 7 urteko mutiko baten eta haren aitaren gorpuak topatu dituzte Urbasan
Guardia Zibilak atzo ekin zion haurra bilatzeko lanei, amak jarritako salaketa tarteko. Bikotea banatuta dago, eta ostiralean aitak jaso zuen adingabea. Ikerketak inolako hipotesirik ez du baztertzen, indarkeria bikarioarena barne. Lizarrak eta Iguzkizak hiru dolu-egun ezarri dituzte.

2023/10/18 - 16:24
Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko ditu AP-15ean egun berean egindako joan-etorrien deskontuak
Hortaz, erabiltzaileek ibilbide horien BEZa baino ez dute ordainduko, beti ere, Via T gailua badute eta AP-15ean deskontuak eskuratzeko izena emanda badaude.
2023/10/16 - 16:18
Ekin diote Nafarroan gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketari, 60 urtetik gorakoekin
Berrikuntza gisa, 6 hilabete eta 5 urte arteko umeei ere emango diete aurten gripearen kontrako txertoa. Bi urtetik gorakoei sudurretik emango diete dosia.
2023/10/06 - 21:53
Alkuaz: ''Gobernu aurrerakoi eta ezkertiarren beste isla bat da akordio hau''
PSNren aldeko botoekin, Xabier Alkuaz (EH Bildu) Tafallako alkatea izendatu dute gaur Nafarroako Udal eta Kontsejuen Federazioko presidente. Lehen aldiz, ezker abertzaleko ordezkari batek zuzenduko du erakunde hori.
2023/10/06 - 21:49
Alkuaz (EH Bildu) aukeratu dute Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente, PSNren botoekin
Federazioko lehen presidente euskalduna da, baita ezker abertzaleko lehena ere. "Nafarroan gehiengo aurrerakoiak eta ezkertiarrak sendotzeko beste urrats bat" izan da, Tafallako alkatearen arabera.
2023/10/03 - 11:08
2008tik irailean izan den langabezia datu txikiena eta kotizatzaile kopuru handiena erregistratu dute EAEn
Bestalde, Nafarroan aurreko hilean eta iazko irailean baino pertsona gehiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda. Hala ere, azken hilabetean 142 langabe gehiago zenbatu dituzte Foru Erkidegoan.
2023/10/02 - 19:37
Gaitu, euskarazko milaka ahots biltzea helburu duen kanpaina
Teknologia berriei euskara irakastea da helburua. Horretarako, gaitu.eus atarian sartu eta euren ahotsa grabatzeko deia egin zaie herritarrei.
2023/10/02 - 18:02
60 urteko gizon bat larri zauritu da Cadreitako kontserba-enpresa batean izandako lan-istripuan
Bi metro eta erdiko altueratik erori da langilea, eta garezurreko traumatismo larri batekin eraman dute Tuterako Reina Sofia Ospitalera.
2023/09/25 - 22:58
Nafarroako 38 herritan udal-hauteskundeak deitu dituzte azaroaren 26rako
Maiatzaren 28ko bozetan hautagaitzarik aurkeztu ez zelako edota emaitzak baliogabetu zirelako udalak oraindik eratu gabe dituzten herriak dira.

2023/09/25 - 12:08
Atzera bota dute Irabia-Izaga ikastetxearen helegitea eta Lehen Hezkuntzan hezkuntza mistoa eskaini beharko du
Nafarroako Justizia Auzitegiak ontzat jo ditu Nafarroako Gobernuak Lehen Hezkuntzako finantzaketa itunak berritzeko ezarritako oinarriak.
2023/09/22 - 15:53
Urriaren 16an abiatuko dute Nafarroan gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketa, 60 urtetik gorakoekin
Berrikuntza gisa, 6 hilabete eta 5 urte arteko umeei emango diete aurten gripearen kontrako txertoa. Bi urtetik gorakoei sudurretik emango diete dosia.
2023/09/21 - 18:58
Uxue Barkos Nafarroako senatari autonomiko hautatu dute
Izendatu berritan, Nafarroako presidentea izandakoak beregan jarritako konfiantza eskertu du eta nafar guztien alde lan egiteko konpromisoa agertu du.
2023/09/20 - 18:48
78 urteko gizonezko bat hil da Fiteron izandako lan-istripuan
Merkantzia husten ari zela, erori egin da gizonezkoa eta tokian bertan hil da. Fiteroko bizilaguna zen.
2023/09/15 - 19:52
Urruzuno: ''Etapa berri honetan aukerak daude Estatuan eredu territorialaren inguruko eztabaida zabaltzeko''
EH Bilduk bilera izan du ostiral honetan Donostiako Miramar jauregian, ikasturte politiko berriaren nondik norakoak ezartzeko. Unai Urruzunok, Nerea Kortajarenak, Laura Aznalek eta Mertxe Aizpuruak hartu dute hitza. "Aukera historikotzat" dute egungo agertokia, aurrerapen nazionalak gauzatzeko.