1.918 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 602 gutxiago Nafarroan, apirilean
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan behera egin du langabeziak martxotik apirilera, % 1,72 eta % 1,95, hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak astelehen honetan argitaratutako datuen arabera.
Lanbide EAEko enplegu zerbitzu publikoan 109.553 pertsona zeuden langabe gisa erregistratuta apirilean, martxoan baino 1.918 gutxiago. Nafarroan 602 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean, eta guztira 30.241 dira lanik gabe daudenak.
Urte arteko datuak alderatuta, EAE da Melillarekin batera langabeziak gora egin duen autonomia erkidego bakarra. 2023ko apirilaren aldean, 1.552 langabe gehiago daude, hau da, % 1,44 gehiago. Nafarroan % 1,95eko jaitsiera izan da, hau da, 603 langabe gutxiago.
EAEko hiru lurraldeetan jaitsi da langabeen kopurua aurreko hilaren aldean: Araban 61 langabe gutxiago (% 0,32), Gipuzkoan 576 gutxiago (% 1,94) eta Bizkaian 1.281 gutxiago daude (% 2,04). Aitzitik, Bizkaian eta Gipuzkoan igo egin da langabeen kopurua iazko datuekin alderatuta, 882 (% 1,45) eta 919 langabetu gutxiago (% 3,26) izan baitira, hurrenez hurren. Araban, aldiz, iaz baino 249 lagun gutxiago zeuden lanik gabe (-% 1,31).
Sektore guztietan jaitsi da langabezia EAEn, baina batez ere zerbitzuetan (-1.358), industrian (-150), eraikuntzan (-93), eta nekazaritza eta arrantzaren sektorean (-80).
Espainiako Estatuan % 2,2 behera egin du langabeziak, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, 60.503 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe. Hala, 2.666.500 langabe daude, 2008ko irailetik erregistratutako kopururik txikiena.
Afiliazio eta kontratazio datuak
Afiliazioari dagokionez, EAEn, apirilean, 1.013.716 afiliatu zeuden Gizarte Segurantzan, hau da, martxoan baino 1.588 gehiago (+ % 0,16), Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak astelehen honetan argitaratutako datuen arabera.
Halaber, 2023ko apirilean baino 16.473 kotizatzaile gehiago daude iaz baino % 1,65 gehiago.
Kontratazioari dagokionez, apirilean 55.372 kontratu berri sinatu dira EAEn, eta horietatik 13.565, % 24,5, ia lautik bat, mugagabeak izan dira.
Nafarroan 2.360 afiliatu irabazi ditu Gizarte Segurantzak, % 0,77 gehiago martxotik, eta 308.174 dira kotizatzen dutenak. 2023ko apirilarekin alderatuta, 4.405 afiliatu gehiago daude, hau da, % 1,45 gehiago.
Espainiako Estatuari dagokionez, lehen aldiz 21 milioi pertsona baino gehiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda, hilabete bakar batean 199.538 afiliatu irabazita. Urte arteko eboluzioari dagokionez, % 2,36ko igoera izan da, hots, 486.516 pertsona.
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak azpimarratu duenez, Gizarte Segurantzako afiliazioaren errekor berriak enplegu gehiago eta hobearen lurzorua finkatzen du.
Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak azaldu duenez langabezia sektore, adin tarte, lurralde eta gizon eta emakumeen artean jaitsi da.
Halaber, Gurpeguik nabarmendu du berriro ere 110.000 langabeen "langatik" behera jaitsi dela, eta hori gertatu dela, hain zuzen ere, jarduera tasak gora egin duen unean.
Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, langabezia datua 2008ko apiriletik izandako onena dela azpimarratu du. Halaber, afilizioari buruzko datuak inoizko onenak izan dira Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.