Nafarroako Ospitale Gunea
2022/01/29 - 14:58
1.201 covid kasu zenbatu dira azken orduotan Nafarroan, beheranzko joera berretsiz
Aurreko egunean zenbatutakoak baino ia 200 kasu gutxiago hauteman dituzte ostiral honetan Nafarroan.
2022/01/28 - 08:51
Nafarroak hiru hildako, 1.382 positibo berri eta 13 ospitaleratze izan ditu, horietako hiru ZIUn
Positiboen kopuruak behera egin du. Positibotasun tasa % 41,9koa da. Guztira, 241 paziente Nafarroako ospitaleetan daude covidak jota, horietako 28 ZIUetan.
2022/01/27 - 13:21
Lau pertsona hil dira Nafarroan eta 20 ospitaleratze eta 1.642 positibo zenbatu dituzte
Gaur egun, 256 gaixo daude covid-19agatik ospitaleratuta; horietako 26, ZIUetan.
2022/01/26 - 08:34
Beheranzko joerari eusten dio Nafarroak, 1.655 positibo berri zenbatuta
Duela astebete, 1.923 kutsatze zenbatu zituzten, eta duela bi aste, 2.999.
2022/01/25 - 16:01
Osakidetza ebakuntzak egiten hasi da berriro
Zenbait ospitaletan goizeko txandako kirurgiak berreskuratu dituzte, eta egoerak hobera egiten jarraitzen badu, arratsaldekoak ere egingo dituzte.
2022/01/24 - 11:00
Osasun Sailaren arabera, osasun profilen falta Lehen Arreta baldintzatzen ari da
Susana Martin Lehen Arreta Koordinatzeko zuzendariordeak nabarmendu duenez, arazoa dago familia medikuak eta pediatrak kontratatzeko, eta gaineratu du Osakidetzan ez dela inoiz horrenbeste jende egon kontratatuta.
2022/01/23 - 19:58
1234 positibo atzeman dituzte Nafarroan eta 6 pertsona hil dira covidagatik
Duela astebete baino 500 kutsatze gutxiago atzeman ziren atzo, eta duela bi baino 1.000 gutxiago, Eguberri aurreko kopuruetara itzuliz. Dena dela, 21 lagun hil dira covidagatik astelehenetik larunbatera.
2022/01/22 - 14:08
Chivite baikor agertu da covid kasuak astebetean %30 jaitsi direlako Nafarroan
Nafarroako presidentea zuhur agertu da, dena dela, ospitaleetako egoerak ez duelako hobera egingo "15 bat egunera arte". Atzo 7 pertsona hil ziren covid-19agatik eta 29 lagun ospitaleratu zituzten. Datorren astearen erdi aldera erabakiko dute zer egin une honetan indarrean diren murrizketekin.
2022/01/21 - 09:16
Hiru hildako, 28 ospitaleratu, horietako hiru ZIUn, eta ia 2.000 positibo berri Nafarroan
Egun 273 pertsona daude ospitaleetan, horietako 34 ZIUetan. 4.421 proba egin dituzte; beraz, positibotasun tasa 45,2koa da, aurreko egunean baino handiagoa.
2022/01/19 - 17:44
276 pertsona daude ospitalean Nafarroan covid-19ak jota, horietatik 37 ZIUn
Aurreko asteko datuekin alderatuta, % 20 egin dute behera kasu positiboek. Duela astebete ere, % 14 jaitsi zen positibo kopurua orain dela bi asteko datuen aldean.
2022/01/19 - 10:31
Jon Ariceta: ''6. olatu hau, jada, lehena, hirugarrena, laugarrena eta bosgarrena baino indartsuagoa da''
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariordeak dioenez, "omikron gripe hutsa dela esan zuenak txiste ona egin zuen". "Jende gehiago daukagu intubatuta; horrek esan nahi du larriago daudela, erietxeratzeak luzeagoak direla eta ZIUn denbora gehiago emango dutela", gaineratu du.
2022/01/19 - 10:23
Jon Ariceta (Nafarroako Unibertsitate Ospitalea): "Ospitalea beteta dago, oso presionatuta"
Seigarren olatua bosgarren, laugarren eta hirugarren olatuak baino indartsuagoa izaten ari dela eta bigarren olatuko zenbakietara irits daitekeela azpimarratu du Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariordeak.
2022/01/18 - 07:09
Gaurtik aurrera farmaziako autotest bat ez da nahikoa izango baja hartzeko Nafarroan
Pertsona interesdunak jarraibideak eta hitzordua jasoko ditu, prozesua Osasunbidean bigarren proba batekin bukatzeko.
2022/01/15 - 21:00
Nafarroan 1.854ra jaitsi da positibo kopurua, baina pertsona bat hil da eta 27 ospitaleratu dituzte
Gaur egun 253 pertsona daude covid-19arekin ospitaleratuta Nafarroan, eta horietako 35 daude ZIUetan.
2022/01/14 - 21:39
Datorren asteartetik aurrera farmaziako autotest bat ez da nahikoa izango baja hartzeko Nafarroan
Pertsona interesdunak jarraibideak eta hitzordua jasoko ditu, prozesua Osasunbidean bigarren proba batekin bukatzeko.
2022/01/12 - 14:22
Lau pertsona hil eta 31 ospitaleratze berri izan dira Nafarroan, horietatik hiru ZIUetan
Guztira, 257 pertsona daude ospitaleratuta covid-19ak jota, horietatik 33 ZIUetan. Asteartean 2.999 positibo hauteman ziren; duela astebete, 3.616.
2022/01/07 - 17:28
1.782 positibo zenbatu dituzte Nafarroan
Kutsatze kopurua erdira murriztu da bezperarekin alderatuta, jaieguna izanik PCR proba gutxiago egin zituztela eta.
2022/01/06 - 10:50
Eguneko positiboek 3.000 kasuren langa gainditu dute beste behin Nafarroan
Zehazki, 3.384 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, Foru Gobernuko Osasun Departamenduaren behin-behineko datuen arabera.
2021/12/31 - 16:30
Nafarroak positiboen marka berria erregistratu du, baita 3 hildako ere
3.688 kutsatze hauteman dituzte Nafarroan, bezperako ia kopuru bera. Nafarroa da Europa osoan 100.000 biztanleko intzidentzia metatua altuena duen eskualdea 3.810 kasurekin.
2021/12/30 - 14:16
3.600 positiboren langa gainditu du Nafarroak, lehen aldiz
Kutsatze gehien izan dituzten eremuei dagokienez, Iruñeko Arrotxapea auzoa da kaltetuena, 144 kasurekin. Ondoren, Iruñeko II. zabalgunea (138) eta Tafalla (110) daude.