Nafarroako PP
2019/06/21 - 13:14
Pablo Casado eta Javier Esparza Nafarroako Parlamentuan bildu dira
PPNeko Ana Beltran, UPNeko Yolanda Ibañez, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta PPNeko Jose Suarez ere bileran horretan daude.
2019/03/07 - 12:23
Koxka tabernaren jabeak giltzaperatuta utzi zituela salatu du Ana Beltranek
Altsasuko Koxka tabernako jabeak Pablo Casado, Eduardo Inda eta bera taberna barruan 7-8 minutuz giltzaperatuta utzi zituela atzo salatu du PPko Ana Beltranek.
2019/03/06 - 21:59
Casado, Beltran eta Inda Altsasuko Koxka tabernan izan dira
UPN-PP ituna sinatu ostean, Pablo Casado, Ana Bletran eta Eduardo Inda Altsasura joan dira eta Koxka tabernan elkarrizketa bat grabatu dute baimenik gabe.
2019/03/06 - 21:35
Casado eta Inda bideo bat grabatzen saiatu dira Altsasuko Koxka tabernan
Altsasuko alkateak, sare sozialetan, gertaeragatik bere atsekabea erakutsi du, altsasura mundu oro gonbidatuta dagoela esanez, baina herria ez dela elektoralki erabili behar eskatuz.
2019/03/02 - 18:38
UPN PPrekin batera aurkeztuko da apirileko eta maiatzeko hauteskundeetan
Bi alderdiak ez dira elkarrekin aurkeztu nafar eta udal hauteskundeetan 2008tik, 1991ean sinatutako ituna hautsi zutenetik.
2019/02/25 - 21:50
Beltran gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak, sexu aukerei buruz esan zituenagatik
PPNko parlamentariaren arabera, 'desberdin pentsatzen dutenen adierazpen askatasuna itotzea oso larria da'.
2019/02/22 - 14:58
Batzordeak ondorioztatu du saihes zitekeela CAN desagertzea
Batzordeak laukoaren (EH Bildu, Geroa Bai, Podemos eta Ezkerra) ondorioak onartu ditu, nahiz eta UPNk, PSNk eta PPNk aurka bozkatu.
2018/12/30 - 16:11
UPNren 'jarrera erradikala' deitoratu du PPNk, hauteskunde ituna baztertzeagatik
Nafarroako PPko presidenteak, Ana Beltranek, erabakia "berriz hausnartzeko" gonbitea egin die erregionalistei, horrekin "abertzaleek irabazten dutelako".
2018/12/20 - 16:55
2019ko Aurrekontuak onartu ditu laukoak, UPN, PSN eta PP alderdien aurkako bozekin
Nafarroako Parlamentuak legealdiko azken Aurrekontuak onartu ditu. 2018an baino 126 milioi euro gehiago (% 3,26ko hazkundea) izango ditu Gobernuak datorren urtean.
2018/11/04 - 13:56
Ana Beltran: 'Barkosen Gobernuak erasotzaileen alde egin du'
Ana Beltranek adierazi du horrelako ekitaldi konstituzionalistetan bateratuta egon behar dutela alderdiek. Bestalde, "euskal nazionalismo baztertzaileari" aurre egin behar zaiola gaineratu du.
2018/06/02 - 19:51
Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikaren aurka manifestatu dira Iruñean
UPNk, PPk, eta PSNk babestutako martxa da, horien iritziz, Barkos presidentearen Gobernuak "gaztelaniadunak baztertzen baititu".
2018/05/09 - 16:18
'Euskararen inposizioa' salatzeko 'karabana' egingo du PPk Nafarroan barrena
Ana Beltran Nafarroako PPko buruzagiaren esanetan, 'euskara errespetatzen dugun hizkuntza propioa' da, baina azpimarratu du ez dutela 'inposiziorik' onartuko.
2018/03/12 - 22:30
Espetxe politika berri bat beharrezkoa ikusten du Nafarroako Parlamentuak
Bozeramaileen batzordeak, UPNren eta PPNren kontrako botoekin, adierazpena onartu du. Testua Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak aurkeztu dute, baina PSNren babesa ere jaso du.
2018/03/09 - 17:24
Ana Beltran (PPN) Soziolinguistika Klusterrari: 'Molestatzeko etorri zarete'
Nafarroa “Hego Euskal Herria” bezala izendatzeagatik Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak kritikatu ditu Ana Beltran PPko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuan.
2018/01/19 - 08:08
1978ko sanferminei buruzko artxiboak desklasifikatzeko eskatu diote Gobernuari
UPNk bat egin du Nafarroako Gobernua sustengatzen duten laukoak eta PSNk aurkeztutako mozioarekin; PP, ostera, abstenitu egin da. Poliziak German Rodriguez hil zuen, tiroz, 1978ko uztailaren 8an.
2017/06/29 - 22:53
Nafarroak haur lapurtuak sartu ditu frankismoaren biktimen legearen barruan
Alderdi guztiek babestu dute legearen aldaketa, PPk izan ezik, abstenitu egin baita. Haur lapurtuen kasuen biktimak eta nortasun biologikoa bilatzen ari diren familiak hartzen ditu barnean.
2017/05/08 - 15:18
Nafarroako Parlamentuak Ultzamako biometanizazio instalazioa ikertuko du
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdien proposamena osteguneko osoko bilkuran eztabaidatuko dute. Lauko Gobernuaren babesaz gain, PSN eta PPN alde agertu dira.
2017/03/30 - 15:59
Bertan behera geratu da 2003tik indarrean zegoen ikurren legea
Eztabaidatik haratago joan da Nafarroako Legebiltzarrean indarrean dagoen egungo ikurren foru legea indargabetzeko bilkura.
2017/03/30 - 10:52
Nafarroako Ikurren Legea, bertan behera
Lauko gobernua osatzen duten taldeen babesarekin atera da aurrera lege-proposamena; aldiz, UPNk, PSNk eta PPNk kontrako botoa eman dute.
2017/03/10 - 14:01
Biktimak, UPN eta PP ez dira terrorismoa gaitzesteko bilkuran izan
Barkosek "errespetuz" hartzen du biktimek parte hartu nahi ez izatea, baina "penagarritzat" jo ditu gainerakoen erabakiak, are gehiago bihar 2004ko M-11ren urteurrena dela kontuan izanda.