Beltran gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak, sexu aukerei buruz esan zituenagatik
Ana Beltran PPNko parlamentaria gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak, sexu aukerei buruz joan den astean egin zituen "mespretxuzko adierazpenengatik". Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai, PSN eta I-E alderdiek bultzatuta, adierazpen instituzional bat onartu dute.
Hezkuntza Kontseilaritzak egin berri duen inkesta bat kritikatu zuen Beltranek. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako galdetegi horretan, sexua adierazteko hiru aukera agertzen dira: 'neska', 'mutila' edo 'beste bat'. Azken aukera hori "ornitorrinkoa", "arraina" edo "txakurra" izan ote zitekeen galdetu zuen buruzagi popularrak.
Gaur onartutako idatzia babestu duten alderdiek "LGTBI+ pertsonen eskubideak babesten dituen foru legea sakontzen jarraitzeko" deia egin diote Nafarroako Gobernuari.
Genero eta sexu aniztasunaren inguruan "hainbat alderdi politikok duten jarrera arduragabea" deitoratu du Bozeramaileen Batzordeak, eta Beltran parlamentariari bere hitzak publikoki zuzentzeko eskatu dio.
Adierazpen askatasuna defendatu du Beltranek
Bere aldetik, PPNko parlamentariak agerraldia egin du eguerdian, gaiaren inguruko azalpenak emateko. "Desberdin pentsatzen dutenen adierazpen askatasuna itotzea oso larria" dela esan du.
Aukera eta pertsona guztiak errespetatzen dituela nabarmendu du, eta bere hitzekin inkestako "galdera bat kritikatu" baino ez zuela egin argitu du.
Nafarroako Gobernua "bost urteko umeei genero ideologia jakin bat inposatzen" ari dela kritikatu du, eta ziur agertu da Nafarroako "guraso askok" bere hitzak partekatzen dituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.