Naufragioak
2023/04/03 - 13:49
Bi pertsona hil dira eta beste bat desagertu, Kantabriako uretan arrantza-ontzi bat urperatuta
Mayor lurmutarraren parean hondoratu da "Vilaboa Uno" ontzia gaur goizaldean. Zazpi tripulatzaile bizirik atera dituzte.
2023/03/04 - 19:40
MED5eko herrialdeek itsas-mugen zaintza indartzea eta jatorrizko herrialdeetatik irtetea eragoztea adostu dute
Italiako, Zipreko, Greziako, Maltako eta Espainiako Barne ministroek bilera egin dute gaur Maltan. Lehen aldia da Calabrian iragan igandean izan zen hondoratzeaz geroztik biltzen direla. Beste bi haurren gorpuak agertu dira azken orduotan.
2023/02/15 - 14:18
70 pertsona migratzaile baino gehiago hil dira Libiako kostaldean, ontzi bat hondoratuta
Ontzian 80 bat pertsona zihoazela uste da. Asteartean atera ziren Libiatik, Europarako bidea hartu zuen ontzi batean.
2022/11/16 - 13:56
Getxon salbamendu eta itsasoko kutsaduraren aurkako simulakroa egin dute
Ariketan, karga-ontzi batek eta arrantza-ontzi batek talka egin dutela simulatu da. Horren ondorioz, ordu erdian 70 tona fuel isuri dira itsasora, eta zauritu bat aireko baliabideen bidez erreskatatu behar izan dute.
2022/11/13 - 15:43
Nunca Mais plataformak milaka pertsona atera zituen kalera erantzukizunak eskatzeko
Mugimenduak utzitako ondarearen inguruan hitz egin du EITBk Nunca Maisen ordezkariekin.
2022/11/13 - 15:39
Galiziako Xuntak ez du goi-mailako ordezkaritzarik bidali Prestigeren 20. urteurreneko ekitaldira
Camariñaseko Udalak omenaldia egin die galipota jasotzen aritu zen marea txuriari, eta PPren Gobernuak konpromisozko ordezkaritza bat besterik ez du bidali.
2022/11/13 - 15:31
Prestige itsasontziak eragindako hondamendiak 20 urte bete ditu
Gaurko egunez hasi ziren arazoak, eta sei egunera ontzia erdibitu egin zen, galipota itsasoan eta kosta guztian zabalduz.
2022/11/13 - 09:17
Prestige: marea beltzak 20 urte
Ontziak galdutako petrolioak belztu egin zuen Galiziako kosta, faunan eta landaredian txikizio handia eraginez, baina, era berean, elkartasun oldea jaso zuen. Hondamendiaren zipriztin beltzak euskal kostalderaino iritsi ziren.
2022/11/11 - 21:32
Laida Basurto, ETBren berriemailea Prestige-ren hondamendian: ''Oso gaztea nintzen, eta markatu egin ninduen”
Laida Basurto lankidearekin hitz egin dugu, Prestige-ren hondamendiaren egun horiek nola bizi izan zituen gogoratzeko.
2022/11/08 - 15:50
Euskal Herriko milaka lagun joan ziren Galiziara kostaldea garbitzen laguntzera
Gutxi gora-behera 65.000 pertsona hurbildu ziren Galiziako kostaldera, laguntzeko asmoz, 5.000 bat EAEtik. Horietako hirurekin egon gara, bizitakoa gogoratzeko.
2022/11/07 - 15:35
2002ko azaroaren 13an izan genuen Prestigen berri lehen aldiz
Aste honetan beteko dira 20 urte Prestige ontziaren tragedia gertatu zenetik. Asteak egin genituen Galiziako kostaldea eta Kantauri isurialde osoa beltzez zikindu zuen ezbeharrari buruz hizketan.
2022/06/07 - 09:18
Auzitegi Nazionaleko epaileak pasaportea kendu dio 'Villa de Pitanxo' ontziko patroiari
Juan Padin patroiak 15 egunean behin sinatzera joan beharko du epaitegira. Arduragabekeriazko homizidioa leporatzen diote, Ternuako uretan gertatutako 21 marinelen heriotzarengatik. Patroiaren eta horren ilobaren kontakizuna ez dator bat istriputik bizirik irten zen hirugarrenaren bertsioarekin.
2022/06/06 - 16:31
Auzitegi Nazionalean deklaratu dute Villa de Pitanxoren hondoratzetik bizirik atera ziren hiru marinelek
Juan Padin patroiaren eta bere ilobaren arabera, goizalde hartan ontziaren motorra gelditu egin zen eta itsaso txarrak eragin zuen hondoratzea. Samuel Kwesi, hirugarren lekukoaren bertsioa, oso bestelakoa da. Bere hitzetan aparailuak batzeko tresnak izan ziren funtzionatzeari utzi ziotenak.
2022/05/09 - 09:43
Gutxienez 44 pertsona hil dira Mendebaldeko Saharako kostaldean patera bat hondoratuta
12 pertsona bizirik atera dira, baina Marokoko agintariek atxilotu egin dituzte. Ontzia Kanarietara zihoan.
2022/04/26 - 12:38
Pertsona bat hil da eta 26 desagertu, haurrak tartean, Kanarietatik 245 km-ra patera bat hondoratuta
Itsas Salbamenduko ontziak 80 lagun zituen kubiertan aurreko bi erreskateetatik, eta pateran zihoazen 34 bidaiari (22 gizon, hamar emakume eta bi adingabe) salbu jartzea lortu du.
2022/02/21 - 15:35
Ternuan hildako marinelen gorpuen eta bizirik irten ziren beste hiruren iritsiera atzeratu egin da
Gauera arte atzeratu da Konpostelako aireportura “Villa de pitanxo”ko ezbeharrean bizirik erreskatatutako hiru marinelak eta hildako 5 lagunen gorpuak ekarriko dituen hegazkinaren iritsiera. Jatorriz perutarrak ziren beste 4 marinelen hilotzak euren sorterrira eramango dituzte gaur Ternuatik.
2022/02/21 - 11:15
Gaur helduko dira Galiziara Ternuan hildako arrantzaleen gorpuak
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Galizian izango da, eta desagerturik dauden 12 marinelen bilaketa lanak berriz abiatzeko eskatuko diote "Villa de Pitanxo" arrantza-ontziko marinelen senideek.
2022/02/17 - 19:36
Marinelen senideak: "Hil direla badakigu, baina ez dute abandonatzerik merezi"
"Ez dugu lankidetzarik, laguntzarik eta babesik sentitzen. Espainiak dituen baliabideak jartzea nahi dugu. Kanadak jarri nahi ez baditu, Espainiak baliabide nahikoak ditu zonaldean", defendatu dute.
2022/02/17 - 08:08
Kanadak bertan behera utzi ditu behin betiko 'Villa de Pitanxo' ontziko 12 desagertuak bilatzeko lanak
Desagertutako marinelen senideek bilatzen jarraitzeko eskatu diete Kanadako agintariei. 3 arrantzale bizirik aurkitu dituzte, 12 daude desagertuta eta 9 gorpu berreskuratu dituzte.
2022/02/16 - 00:43
Bederatzi arrantzale hil eta 12 desagertu dira Kanadan, Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratuta
'Villa de Pitanxo' arrantza-ontzia Ternuan hondoratu da. 24 arrantzale zihoazen bertan, eta horietako hiru bizirik erreskatatu dituzte.