Naufragioak
2016/02/02 - 10:59
'Modern Express' kargaontzia gaur sartuko da Bilboko Portuan
Kargaontzia portura gerturatzeko eta sartzeko maniobrak asteazken goizera atzeratu dituzte, gauerako abisu horia ezarri dutelako olatuengatik euskal kostaldean.
2016/01/31 - 21:34
Noraezean jada bost egun daramatza 'Modern Express' zamaontziak
Zutik jartzea lortzen ez badute, baliteke Landetako kostaldean lurra jotzea. 300 tona erregai ditu eta adituen esanetan, oraingoz biltegiak ondo daude.
2016/01/31 - 20:33
Jitoan eta kostalderako noranzkoan dabil 'Modern Express' ontzia
Zamaontzi panamarrak bost egun darama jitoan. Gaur, azken saiakera batean, ontzia zutitzen lortuz gero, gertuko portu batera eramango dute.
2016/01/31 - 16:06
Lurra jo lezake 'Modern Express' karga-ontziak hurrengo egunetan
'Modern Express' karga-ontzia jitoan dago Bizkaiko Golkoan, Frantziako uretan. Daraman norabidearengatik, Hossegor eta Donibane Lohizune arteko punturen batera irits daiteke hurrengo egunetan.
2016/01/16 - 12:29
Naufragio berri batek hiru haur hildako utzi ditu Egeo itsasoan
Horiekin zihoazen hainbat errefuxiatu, ordea, bizirik erreskatatu dituzte. Hondoratutako ontzia Turkiatik zetorren.
2015/09/20 - 18:55
13 errefuxiatu hil dira, Turkiako kostaldean ontzi bat hondoratuta
20 pertsona erreskatatu dituzte eta beste 13 desagertuta daude. Igande honetako bigarren hondoratzea da.
2015/09/19 - 15:06
Ume bat hil eta beste 13 lagun desagertu dira, ontzi bat hondoratuta
Beste 11 lagun uretatik erreskatatu dituzte. Europara heldu nahi duten errefuxiatuentzat Grezia da atea nagusia.
2015/09/13 - 14:35
Gutxienez 34 hildako, tartean 15 ume, Egeon izandako naufragio batean
120 etorkin baino gehiago zeramatzan egurrezko ontzi bat irauli egin da goizaldean Farmakonisi uhartearen parean, Turkiako kostaldetik 12 kilometrora.
2015/08/31 - 13:15
37 etorkinek bizia galdu dute Libiako kostaldean, ontzia urperatuta
Hasiera batean zazpi gorpu aurkitu dituzte, baina, beranduago, eskualdeko arrantzaleek 30 hilotz gehiago topatu dituzte.
2015/08/28 - 13:23
Gutxienez 200 etorkin hil dira, bi ontzi Libiako kostan hondoratuta
Siria, Bangladesh eta Afrikako hainbat herrialdetako 450 bat lagun omen zihoazen ontzi horietan, Europara iritsi nahian.
2015/08/26 - 20:49
50 gorpu aurkitu dituzte ontzi batean, 400 etorkinekin batera, Libian
Libiako kostaren parean aurkitu dituzte, itsasontzi baten zamategian.
2015/08/15 - 16:06
Gutxienez 49 lagun hil dira Libia parean izandako naufragio batean
Beste 312 lagun, horien artean 45 emakumezko eta hiru adingabe, bizirik erreskatatu dituzte.
2015/08/07 - 14:41
Bost atxilotu, Libian hondoratutako errefuxiatuen ontziagatik
Abuztuaren 5ean Libiako kostaldean hondoratu zen ontzian, 25 etorkin hil ziren. Pertsonen trafikoa leportazen zaie atxilotuak izan diren hiru libiarrei eta bi algeriarrei.
2015/08/07 - 13:20
Italiara iritsi dira Mediterraneoko naufragiotik bizirik atera zirenak
Hondorapenetik bizirik atera ziren 400 lagunak Siziliara gaur iritsi dira. Itsasotik atera dituzten hildako 25 pertsonen gorpuak ere lurreratu dituzte.
2015/08/06 - 23:18
Asteazkeneko hondoratzetik bizirik atera zirenak Italiara heldu dira
Gaur ere beste 381 etorkin erreskatatu dituzte Mediterraneoan, horien artean 55 emakume eta 26 ume.
2015/08/06 - 18:40
25 pertsona hil dira Libian, errefuxiatu ontzi bat hondoratuta
400 inguru erreskatatu dituzte orain arte. Orotara 600 inguru zihoazen itsasontzian. Gaur bertan, beste salbamendu bat egin dute: 381 atera dituzte itsasotik, horien artean 55 emakumezko eta 26 haur.
2015/08/06 - 10:49
25 etorkin hil dira Italiara bidean, ontzia hondoratuta
400 lagun inguru itsasotik onik ateratzea lortu dute erreskate taldeek . Orotara 600 errefuxiatu inguru zihoazen itsasontzian.
2015/04/25 - 15:41
Espetxeratu egin dute hondoratutako ontziko kapitaina
27 urteko tunisiarrak akusazioak ukatu ditu, eta "beste etorkin bat" baino ez zela esan du. 800 etorkin baino gehiago zeramatzan ontzia hondoratu egin zen joan den larunbatean.
2015/04/21 - 23:09
Kapitaina eta laguntzailea espetxera bidali ditu Cataniako fiskalak
Iragan igandean Libiatik gertu hondoratu zen ontziko kapitaina eta tripulatzailea espetxera bidali dituzte Italiako fiskalek. Prebentzioko espetxeratzea agindu dute fiskalek.
2015/04/21 - 22:28
Hondoratutako ontziaren kapitaina eta tripulatzailea, espetxera
Tragediatik bizirik atera zirenek ontziko kapitaina identifikatu dute; izan ere, etorkinen artean nahasten saiatu zen ez nabarmentzeko.