Jitoan eta kostalderako noranzkoan dabil 'Modern Express' ontzia
'Modern Express' zamaontzi panamarrak bost egun darama jitoan eta Iparraldeko kostalderako noranzkoan Bizkaiko Golko parean. Iparraldeko agintariek diotenez, "ziur asko iparraldeko kostaldeko babes-portu batera" eramango dute ontzia, gaur azken saiakera batean hura zutitzen lortzen badute.
"Operazioan hildakorik ez egotea da gure lehentasuna", esan du Emmanuel de Oliveira Atlantikoko Itsas-Prefeturako arduradunak, "bihar atoian eramateko operazioa posiblea ez bada, astelehen eta astearte artean Landeetako kostalde parean hondoratuko da".
Dena dela, agintariak ez dira "marea beltz baten" beldur, ontziak 3.600 tona egur, obra publikorako 10 bat makina eta 300 tona erregai daramatzalako. Agintarien aburuz, 'Modern Express' ontziaren kroskoak eta erregai-tangak ez dute kalterik, eta Prestige ontziak zeraman petrolioaren % 5a dauka 'Modern Express'ek.
Tripulazioa duela bost egun ebakuatu zuten
Gaurko eguraldi-baldintza hobeak espero dira. Hala ere, ontziaren kontrola lortzen ez badute, hura hondora joaten lagunduko dute. "Une hori iritsi baino lehen, denetarik egiten saiatuko gara", esan du prefeturak.
Ontzia Frantziako mendebaldetik 100 kilometrora dago, bi korapilo inguruko abiaduran. Litekeena da bere zama mugitu eta ontzia okertu izana.
Bestalde, tripulazioaren 22 kide duela bost egun ebakuatu zituzten, helikopteroz.
'Modern Express' ontzia Gabonetik irten zen, eta Hagako portura zihoan. Ontziak duen 50 graduko makurdurak eta azken egunotan izandako baldintza meteorologiko txarrek operazioa zaildu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
43 urteko bizkaitar bat itota hil da Castro Urdialeseko Oriñon hondartzan
Abisua 17:45 aldera jaso zuten. Erreskatatzaileek uretan flotatzen topatu zuten biktima, eta larrialdietako taldeek ahaleginak egin zituzten arren, ezin izan zuten salbatu.
3.000 pertsona inguru bildu ditu Osasun Bidasoak Irunen, kalitatezko osasun-zerbitzu publikoak eskatzeko
Bidasoako bizilagunek osasun publikoan premiazko hobekuntzak egin beharra daudela ohartarazi dute berriz ere larunbat honetan Irunen. Izan ere, Bidasoa Ospitalean eta eskualdeko lehen mailako arretako zentroetan kolapsoa izateko arriskua dagoela salatu dute. Deitzaileek gogora ekarri dutenez, duela urtebete 12.000 pertsona bildu ziren, pediatriako larrialdiak eta haur eta gazteen psikiatria zerbitzuaren itxiera salatzeko, eta egoerak ez duela hobera egin adierazi dute.
Dena prest Amurrion, Araba Euskaraz jaia ospatzeko
Goizeko 10:00etan hasita, egun osoko egitarau oparoa antolatu dute Arabako Ikastolen jaiaren baitan. "Taupadak berpiztu" da aurtengo leloa eta "hizkuntza eskubideak exijitzeko aldarrikapen espazio bat" izatea nahi dute antolatzaileek.
33 pertsona artatu behar izan dituzte EAEn beroagatik
EAE eta Nafarroako Erribera abisu horian egon dira beroagatik 13:00etatik 20:00etara. Igandean ere abisu horia errepikatuko da ordu tarte horretan. Gueñesen eta Laudion erregristratu dira eguneko maximoak: 38,5 eta 38 gradu, hurrenez hurren.
Milaka lagun joan dira Urkiolara, San Antonio eguneko azokaz eta erromeriaz gozatzera
Urtero hutsik egiten ez dutenak ere ez dira gutxi, tradizioari jarraituz. Aurten lehen aldiz, lehiaketa antolatu dute, bisitariek zaldi ederrena aukera dezaten. Azoka, bertsolariak eta umeentzako jarduerak ere ez dira falta izan.
Euskarak bizi duen "larrialdiaren" aurrean "biziberritze ziklo berri bat" beharrezkoa dela aldarrikatu du Kontseiluak Iruñean
Manifestazioa hiru zutabetan zatitu dute, eta Askatasun Plazatik atera den zutabean hainbat ordezkari politikok hartu dute parte: Ana Ollo Euskara kontseilariak, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak eta EH Bilduko eta Geroa Baiko parlamentariek, besteak beste.
Euskararen aldeko aldarria goizean goizetik Iruñean, Euskaltzaleon Martxaren aurretik
Euskararen aldeko mobilizazio handia egingo da gaur Iruñean Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. 17:00etan hiru zutabe abiatuko dira hiriko hiru puntutatik, eta bakoitzak mezu bat eramango du: euskararen ofizialtasun osoa eskatu, hizkuntza politiketan jauzia emateko premia aldarrikatu, eta euskaltzaletasuna azpimarratzeko. Aurrez, hainbat ekintza daude martxan goizetik Nafarroako hiriburuan.
Palestinarekin Elkartasuna taldeko aktibistak identifikatu dituzte, CAFen Beasaingo lantegirako sarbidea oztopatzeagatik
Protesta modu baketsuan egin dute CAFen fabrikara sartzeko zubian. 30 bat gaztek eserialdia egin dute, eta ibilgailuei bidea moztu diete. Ondorioz, identifikatu egin dituzte, baina ez dute inor atxilotu.
1.500 dronek Bilboko zerua argiztatu dute, Iberdrolaren 125. urteurrena ospatzeko
Jende askok gozatu du Iberdrolaren urteurren berezirako berariaz diseinatu duten eta musika eta efektu bisualak izan dituen ikuskizunaz. Guztira 1.500 dronek argiztatu dute Bilboko zerua.
EHUren festa erraldoia
Ikasketak amaitzen dituzten 4.000 ikasle inguru elkartu dira EHUko graduazio ekitaldi handian. Nøgen, Janus Lester, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu dira oholtza gainean. EHUk txapela eman die graduatuei, birretak eman beharrean.