La Naval
2018/10/10 - 14:16
Bi astetan kontratuak etengo dizkiela jakinarazi die Navalek ontziolako 180 langileei
Enpresa batzordeko iturriek jakinarazi dutenez, urria bukatu orduko aurkeztuko dute ontziolako 177 langileei eragingo dien lan-erregulazio txostena.
2018/10/05 - 16:20
Urkullu: 'Europako araudia tarteko, Jaurlaritzak ezin du Naval erreskatatu'
Lehendakariak berretsi duenez, Naval ontziola "krisian" dagoen enpresa bat da, eta, hortaz, Eusko Jaurlaritzak ezin du "diru publikoarekin lagundu, Europako arautegiak espresuki debekatzen baitu".
2018/10/05 - 13:53
Navaleko langileek kontzentrazioa egin dute Legebiltzarraren kanpoaldean
Kontrol saioan Elkarrekin Podemosek, EH Bilduk eta PPk Naval gai-zerrendan sartu dute.
2018/10/05 - 12:39
Urkullu: 'Europako araudia tarteko, Jaurlaritzak ezin du Naval erreskatatu'
Lehendakariaren hitzetan, ontziolaren akziodun bilaka daiteke Jaurlaritza, betiere hartzekodunen konkurtsotik ateratzen bada.
2018/10/04 - 12:22
Naval 20 egun barru itxiko duela esan dio administratzaileak enpresa-batzordeari
Draga Sestaoko ontziolan egiteko, armadorea konbentzitzen saiatuko da Industria Ministerioa, baina enpresa publiko bihurtzea errefusatu du. Langileak bileratik “etsita” atera dira.
2018/09/28 - 16:17
EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek Navalen erreskate publikoa eskatu dute
Bestalde, Reyes Maroto Espainiako Industria ministroa datorren astean batzartuko da Navaleko langileekin eta Arantxa Tapia Ekonomia sailburuarekin ere.
2018/09/28 - 15:08
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Navalen erreskate publikoa eskatu dute
Hurrengo bi asteotan hiruko mahaia dei dezala eskatu diote Urkulluren Gobernuari; ontziola "erabat edo neurri batean berriro publiko bihurtzeko" aukera aztertzeko.
2018/09/28 - 13:19
'Navalentzat 'Alexia' ontzia amaitzea arnasgunea izango litzateke', Lozaren aburuz
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak nabarmendu duenez, 'ontziola erreskatatzea ez da bideragarria, baina armadoreari lagun diezaiokegu ontzia buka dezan'.
2018/09/27 - 16:29
Tapia: 'Interesa duten inbertitzaileak badaude, baina eskaintzarik ez'
Sestaoko Naval ontziolako enpresa batzordek eta Tapiak bilera egin dute. Hiru helburu nagusi adostu dituzte lantzeko. Lehena eta premiazkoena: Van Oord armadoreak Alexia draga Navalen bukatzea.
2018/09/27 - 16:29
Navaleko enpresa batzordea: 'Ontziolari hilabete pasatxo geratzen zaio'
Sindikatuetako ordezkariak Arantxa Tapia sailburuarekin bildu dira, eta arratsaldean hitzordua dute Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin. Tapiak 'eskaintzarik' ez izatea deitoratu du.
2018/09/27 - 14:00
Tapiak dio interesa duen inbertitzailerik badela, baina ez eskaintzarik
Haren hizetan, helburu nagusiak enpresak zabalik jarraitzea eta Van Oord armadoreak Alexia dragaontzia Sestaon egitea dira.
2018/09/25 - 16:36
Navalen lanpostuei eusteko 'lanean jarraitu'ko duela esan du Jaurlaritzak
Gero eta zailagoa izan arren, inbertsore berri baten bila arituko dela adierazi du, edota Van Oordek Alexia ontzia Sestaon bukatu dezala lortzen.
2018/09/25 - 16:10
Navalen alde 'lanean jarraitzeko denbora dago oraindik', Eusko Jaurlaritzaren arabera
Eusko Jaurlaritzak Naval ontziola erreskatatzea baztertu du, Europar Bartasunak Estatu laguntzatzat hartuko lukeelako.
2018/09/25 - 13:59
Txiki Muñoz: 'Navalek jarrai lezake baina bere finantzaketa ziurtatzea behar du'
ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, ontziola pribatizatzea erabaki zen egunean "proiekturako erloju-bonba bat" jarri zen "inbertsio handiak behar dituelako".
2018/09/25 - 11:19
Naval euskal ontzigintzaren giltzarri izan da 1909tik
Egun, 174 langile finko ditu eta 1.600 inguru azpikontratatuta. Eskualdeko biztanleak kezkatuta daude ontziolaren etorkizunarekin; langabezia altua dute eta itxierak ondorio larriak eragingo lituzke.
2018/09/24 - 22:43
Sestaoko Naval ontzigintza likidazio fasean sartu da
Euskal ontzigintzaren ikur izan den enpresak ezin izan die azken urteetako gorabeherei aurre egin eta azkenean, administrazio kontseiluak epaileari eskatu dio likidazioa hasteko.
2018/09/24 - 18:25
Sestaoko Naval likidatzeko eskaera egingo dute epaitegian
Sestaoko ontziolaren etorkizuna "arrisku handian" dagoela ohartarazi du enpresa-batzordeak. Bitartean, Van Oord armadoreak epe luzerako inbertitzaile bat exijitu du, 347 ontzia eraikitzeko.
2018/09/17 - 14:42
Navalen 'kontrol publikoa' hartzeko eskatu die erakundeei Podemosek
Koalizio moreko kideak langileen ordezkariekin bildu dira babesa adierazteko eta alderdiak auzia konpontzeko duen proposamena azaltzeko.
2018/08/14 - 10:24
Navalek eta Van Oordek irailean jarraituko dute negoziatzen dragaren gainean
Enpresa Batzordea kezkatuta agertu da; izan ere, aukera dago, haren iritziz, negoziazio-prozesuak luze jotzeko.
2018/08/09 - 22:52
Ontziola dragan lan egiteko prest dagoela jakinarazi dio Navalek Van Oord armadoreari
'Vox Alexia'ren egoeraren inguruko dossier bat entregatu diete ontziolako zuzendariek Van Oordeko bi ordezkariei. Ontziaren % 30 eginda dago.