NBEren klimari buruzko goi-bilera
2017/07/08 - 19:04
G20an bildutako agintariek klima eta merkataritza akordioak itxi dituzte
Bien bitartean, globalizazioaren kontrako taldeek deitutako protestak nagusi izan dira kalean. Istiluetan 70 bat lagun atxilotu dituzte, bilbotar bat tartean.
2017/06/02 - 16:37
Parisko akordiotik irtengo dela baieztatu du AEBk
Donald Trumpentzat Estatu Batuak desabantailan daude Parisko akordioan beste herrialde batzurekin alderatuz. Beraz klima aldaketari buruzko itunetik irtengo da eta akordio berri bat negoziatu nahi du.
2017/06/02 - 10:56
AEB, aurrena; atmosfera, gero
Trumpen arabera, Parisko Akordioa Txina eta Indiaren konspirazioa da, AEBri lanpostuak kentzeko. Mundua gehien kutsatzen duen bigarren herrialdeak egingo duenak guztioi egingo digu kalte.
2017/06/02 - 00:48
Trumpek baieztatu egin du klima aldaketaren aurkako itunetik aterako dela
AEBko presidenteak ingurugiroaren defentsaren "buru" izan nahi du, baina modu "justu" batean.
2016/11/19 - 09:43
Parisko akordioa martxan jarri dute Marrakexeko klimaren goi-bileran
NBEko klima-aldaketaren konbentzioko ia 200 herrialdeek finantziazio klimatikoari dagozkion zenbait aurrerapauso hitzartu dituzte.
2016/11/04 - 18:30
Klima aldaketaren aurkako Parisko akordio ‘historikoa’, indarrean
Espainiak ez ditu oraindik Nazio Batuen Erakundearen aurrean konpromisoak berretsi, nahiz eta akordioa sinatu apirilaren 22an, New Yorken.
2016/09/03 - 11:14
Txinak klimari buruzko Parisko akordioa berretsi du
Gutxienez, 55 herrialdek berretsi behar dute akordioa indarrean sartzeko. G20aren bilera egingo dute igandean eta astelehenean Txinako Hangzhou hirian.
2016/01/27 - 14:37
''Zer lortzen dugu C02 emisioen egonkortasunarekin?''
Ibon Galarraga, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko ikertzaileak, Parisen 2015eko abenduan aldaketa klimatikoari buruz adostutako akordioaz hitz egin du Zientziatekan.
2015/12/13 - 13:05
Klimari buruzko Parisko akordioa txalotu dute AEBk eta Txinak
Barack Obamaren iritzirako akordio 'izugarria' da eta Txinaren ustez, berriz, 'justua, anbizio handikoa eta bidezkoa' da.
2015/12/12 - 18:32
Klima-aldaketaren aurkako martxa handia
Klima-aldaketaren gaineko goi-bilera egin dute aste honetan Parisen. Horren amaierarekin bat eginda, manifestazio handi batek Paris hartu du, lurra-beroketaren aurkako neurriak aldarrikatuz.
2015/12/12 - 15:04
Lurraren berotzea 2 gradutik beherakoa izatea adostu dute Parisen
Akordioa bidezkoa, iraunkorra, dinamikoa, orekatua eta legez loteslea dela esan dute nazioarteko agintariek.
2015/12/12 - 14:33
Pariseko akordioa legalki loteslea izango da, 2 ºC-ko xedea lortzeko
Europar Batasuna (EB) pozik dago aurkeztu den testuaren aurrean. Onartzen bada, klima-aldaketaren gaineko lehendabiziko hitzarmen lotesle globala izango delako, eta hori "erdiespen historikoa da".
2015/12/11 - 13:09
Klimari buruzko akordio proiektua adostu dute Parisen
11:30etik aurrera aurkeztuko diete akordioaren zirriborroa ministroei. Gero, goi-bileran parte hartzen ari diren 195 herrialdek testua eztabaidatuko dute eta arratsaldean onartuko dute.
2015/12/11 - 09:23
Akordioaren aurkezpena larunbatera arte atzeratu dute goi-bileran
Besteak beste, 2050ean isuriak murrizteko helburu bat zehaztea baztertu dute negoziatzaileek, nahiz eta EBren asmoa hori izan, eta 2100ean ikatzen ekonomiak desagertzeko xedea ere zokoratu dute.
2015/12/10 - 09:25
Parisko Goi-bilerak bidea erraztu du AEBk akordioa sina dezan
Gas kutsagarrien isuriak murrizteko konpromisoak legez betetzeko beharra kendu dute zirriborrotik.
2015/12/09 - 21:08
AEBek bikoztu egingo dute klima aldaketaren kontrako aurrekontua
2100. urterako munduko tenperatura bi gradu baino gehiago ez igotzea da helburua, Parisen. Beroketa globalaren kontra akordio globala lortu nahi dute herrialdeek.
2015/12/07 - 10:56
Gasen murrizketa 'garapenerako aukera' izan daiteke, Urkulluren ustez
Klima aldaketarekiko konpromisoak azaltzeko Parisen da lehendakaria, Ana Oregi Ingurumen sailburuarekin batera.
2015/12/01 - 17:40
2020rako gas isurketak % 40 gutxitzea hitz eman du Jaurlaritzak
Gainera, garraio publikoa, energia berriztagarrien garapena eta energia aurreztea sustatuko ditu.
2015/11/30 - 21:04
Obama: 'Planeta salbatzea erabaki behar dugun unea dugu hau'
Mundu osoko ordezkariek zita dute gaurtik aurrera Parisen. Klima aldaketari nola aurre egin aztertuko dute datozen 11 egunetan.
2015/11/30 - 15:02
Erabaki loteslearen bila, Parisko goi-bileran
1997an Kyoton ez bezela, oraingo honetan hartzen duten erabakia loteslea izatea nahi dute; hau da, benetan beteko dena.