NDF
2012/05/11 - 13:38
Espainiak ez du defizitaren helburua aurten lortuko
Datorren urtean ere ez du beteko; aurten BPGren % 6,4koa izango da eta datorren urtean hamarren bat gutxiagokoa, Europar Batzordeak jakinarazi duenez.
2012/04/12 - 22:15
NDF: 'Espainiako murrizketek ez dute hazkundea gelditu behar'
Hala ere, Christine Lagardek aurrerapauso gehiago eskatu dio Espainiari.
2012/02/14 - 14:39
Grezian Parlamenturako hauteskundeak apirilera aurreratuko dituzte
Greziarrak kalera atera ziren atzo troikaren murrizketen aurka, eta 2008tik izandako istilu bortitzenak jazo ziren. Atenas errauts artean esnatu da, 48 sute, 100 zauritu eta 130 atxiloturekin.
2012/02/13 - 09:46
Greziako Parlamentuak murrizketa gehiago onartu ditu; Atenas, sutan
Parlamentuak troikak inposatutako erreskate plana onartu du, Atenasen istilu larriak jazotzen ari ziren bitartean.
2012/02/12 - 23:30
Murrizketen kontrako istiluak nagusi, Atenasen
Ehun mila pertsona bildu dira Atenaseko leku ezberdinetan murrizketa-neurrien kontra protestan egiteko. Parlamentua neurri horiek onartzera behartuta dago bigarren erreskatea lortzeko.
2012/02/11 - 09:10
Greziako Gobernuak 'troika'rekin adostutako hitzarmena berretsi du
Ministroen Kontseiluak ontzat eman du 130.000 milioi euroren truke doitze-neurri zorrotzak ekarriko dituen akordioa. Adostutakoa Parlamentura eramango dute igande honetan bertan bozkatu ahal izateko.
2012/02/10 - 19:10
Grezia, 48 orduko greba orokorrean murgilduta
Poliziak negar ereagiteko gasa erabil i du manifestari talde baten aurka molotov koktelak, harriak eta botilak jaurti dituzte Atenasen.
2012/02/07 - 23:50
'Troika'rekin lortu beharreko akordioa atzeratu egin da Grezian
Europar Batasunaren eta herritarren presioaren artean jarraitzen du Gobernuak. Asteartea protesta eguna izan da Greziako kaleetan.
2012/02/06 - 20:52
15.000 funtzionario kaleratzea onartu du Greziako Gobernuak
2015era arte murriztu behar dituzten 150.000 lanpostuen baitan kokatzen dira 15.000 hauek. Neurriak jorratzeko bilera atzeratu egin dute.
2012/02/05 - 09:41
Juncker: 'Erreformak ezarri ezean, baliteke Greziak porrot egitea'
Eurotaldeko presidenteak azaldu duenez, litekeena da Greziako Gobernuak diru gehiago ez jasotzea 'troika'k eskatutako neurriak ezartzen ez baldin baditu.
2012/01/23 - 14:37
NDFk erreskate-funtsa handitzea eskatu du Espainiari laguntzeko
Christine Lagarde NDFren zuzendariak uste du "suebaki handiagoak" jartzea behar beharrezkoa dela zorrarekin arazoak dituzten herrialdeen kutsadura saihesteko.