Grezian Parlamenturako hauteskundeak apirilera aurreratuko dituzte
Europar Batasunak eskatutako murrizketa plana istilu larrien artean onartu ostean, Grezian Parlamenturako hauteskundeak apirilera aurreratuko dituzte, AFP albiste agentziak jakinarazi duenez.
"Gobernu honek sei aste ditu aurretik lan egiteko; maileguarekin eta zorra murrizteko planarekin zerikusia duen guztia martxorako prest egongo da, eta hauteskundeak apirilean egingo dira", Pantelis Kapsis bozeramailearen arabera.
Atenas errauts artean esnatu da gaur, atzoko Parlamentuak troikaren murrizketak onartu eta gero sortutako istilu bortitzen ondorioz.
Murrizketak onartzea ezinbesteko baldintza zen troikak (Europar Batasuna, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) 130.000 milioi euroko mailegua emateko. Besteak beste, aurten 15.000 funtzionario kaleratzea eta gutxieneko soldata % 22 jaistea onartu du Parlamentuak.
Hori horrela, greziarrek azken aldiko manifestazio jendetsuenetako bat egin zuten atzo, eta ondoren istiluak sortu ziren, duela lau urte Poliziak Alexis Grigoropulos gaztea hil zuenetik izandako handienak.
Poliziaren arabera, 100dik gora pertsona zauritu ziren, tartean 68 polizia. Halaber, 130 atxilotu egin zituzten.
Manifestariek hainbat eraikinen aurka egin zuten, eta suteak izan ziren 48tan, hala nola bankuetan eta XIX. mendeko zinema-areto batean.
Poliziaren bozeramaile batek Reuters agentziari aitortu dionez, indarkeria beste hainbat hirira ere zabaldu zen, Tesalonicara, Corfura eta Cretara, kasu.
Gainera, 150 dendari ere eraso zieten, eta bertako produktuak lapurtu.
Europar Batasunak eskatutako murrizketa plana istilu larrien artean onartu ostean, Grezian Parlamenturako hauteskundeak apirilera aurreratuko dituzte, AFP albiste agentziak jakinarazi duenez."Gobernu honek sei aste ditu aurretik lan egiteko; maileguarekin eta zorra murrizteko planarekin zerikusia duen guztia martxorako prest egongo da, eta hauteskundeak apirilean egingo dira", Pantelis Kapsis bozeramailearen arabera.Atenas errauts artean esnatu da gaur, atzoko Parlamentuak troikaren murrizketak onartu eta gero sortutako istilu bortitzen ondorioz.Murrizketak onartzea ezinbesteko baldintza zen troikak (Europar Batasuna, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) 130.000 milioi euroko mailegua emateko. Besteak beste, aurten 15.000 funtzionario kaleratzea eta gutxieneko soldata % 22 jaistea onartu du Parlamentuak.Hori horrela, greziarrek azken aldiko manifestazio jendetsuenetako bat egin zuten atzo, eta ondoren istiluak sortu ziren, duela lau urte Poliziak Alexis Grigoropulos gaztea hil zuenetik izandako handienak.Poliziaren arabera, 100dik gora pertsona zauritu ziren, tartean 68 polizia. Halaber, 130 atxilotu egin zituzten.Manifestariek hainbat eraikinen aurka egin zuten, eta suteak izan ziren 48tan, hala nola bankuetan eta XIX. mendeko zinema-areto batean.Poliziaren bozeramaile batek Reuters agentziari aitortu dionez, indarkeria beste hainbat hirira ere zabaldu zen, Tesalonicara, Corfura eta Cretara, kasu.Gainera, 150 dendari ere eraso zieten, eta bertako produktuak lapurtu.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.