Ekonomia atzeraldian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak ez du defizitaren helburua aurten lortuko

Datorren urtean ere ez du beteko; aurten BPGren % 6,4koa izango da eta datorren urtean hamarren bat gutxiagokoa, Europar Batzordeak jakinarazi duenez.

Espainiak BPGren % 6,4ko defizita izango du aurten eta % 6,3koa 2013an, Europar Batzordeak eskuartean dituen eta gaur, ostirala, jakinarazi dituen datuen arabera; hortaz, Gobernuak ez ditu defizitaren helburuak beteko (aurten % 5,3koa izan beharko luke eta % 3koa datorren urtean).

Batzordeak aurrikusi duenez, Espainiako ekonomiak % 1,8 egingo du atzera aurten eta 2013 atzeraldian jarraituko du, BPG % 0,3 atzera egingo duenean. Hala ere, Batzordeak ez ditu autonomia erkidegoek hartuko dituzten neurriak kontuan hartu.

Batzordearen aurreikuspen berriek aurreko otsailean irudikatutakoa txartzen dute; orduan, aurten Espainiako ekonomiak % 1 atzera egingo zuela iragarri zuen eta Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspenen atzekoak dira, atzerakada % 1,7koa izango zela iragarri baitzuen.

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), bestalde, Batzordea baino baikorrago egin zituen aurreikuspenak, apirilean iragarri zuen-eta Espainiak defizita % 6an izango zuela aurten eta % 5.7an datorren urtean. Halaber, Batzordearekin adostu zuen % 3ko defizita lortuko ez duela oharatarazi zuen.

Espainiak BPGren % 6,4ko defizita izango du aurten eta % 6,3koa 2013an, Europar Batzordeak eskuartean dituen eta gaur, ostirala, jakinarazi dituen datuen arabera; hortaz, Gobernuak ez ditu defizitaren helburuak beteko (aurten % 5,3koa izan beharko luke eta % 3koa datorren urtean). Batzordeak aurrikusi duenez, Espainiako ekonomiak % 1,8 egingo du atzera aurten eta 2013 atzeraldian jarraituko du, BPG % 0,3 atzera egingo duenean. Hala ere, Batzordeak ez ditu autonomia erkidegoek hartuko dituzten neurriak kontuan hartu. Batzordearen aurreikuspen berriek aurreko otsailean irudikatutakoa txartzen dute; orduan, aurten Espainiako ekonomiak % 1 atzera egingo zuela iragarri zuen eta Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspenen atzekoak dira, atzerakada % 1,7koa izango zela iragarri baitzuen.Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), bestalde, Batzordea baino baikorrago egin zituen aurreikuspenak, apirilean iragarri zuen-eta Espainiak defizita % 6an izango zuela aurten eta % 5.7an datorren urtean. Halaber, Batzordearekin adostu zuen % 3ko defizita lortuko ez duela oharatarazi zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X