Grezia, 48 orduko greba orokorrean murgilduta
Grezia geldituta dago gaur, urteko bigarren greba orokorraren ondorioz; oraingoan 48 ordukoa izango da, eta Lukas Papadimos bankari ohiaren Gobernuak eta Europako Batzordeak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatzen duten troikak sinatutako akordioaren aurka deitu dute.
Greban parte hartu duten langileen hitzetan, Greziari eskatutako murrizketak "zorrotzegiak" dira.
Poliziak negar ereagiteko gasa erabil i du manifestari talde baten aurka molotov koktelak, harriak eta botilak jaurti dituzte Atenaseko erdigunean. Poliziaren arabera, bi agente zauritu dira eta hiru manifestari atxilotu dituzte.
Evangelos Venizelos Finantza ministroaren hitzetan, datozen egunetan mailegu-emaileen eskariak onartzen dituzte ala ez erabaki beharko dute; ildo horretan, Grezia euroaren barruan jarraitzea jokoan dagoela esan du.
Hori horrela, gaur eta bihar ez da hiri-garraiorik izango Atenasen, trenak, tranbiak, autobusak eta trolebusak geldirik egongo baitira. Halaber, ez da metrorik izango, linea bat izan ezik; 10:00etatik 17:00etara ibiliko da linea hori.
Portuetan, merkantzietako ontziak eta ferry gehienak ez dira aterako. Greziako industriarik garrantzitsuenetarikoa da portuetakoa.
Hegaldietan, aldiz, grebak ez du eraginik izango, aire-kontrolatzaileek ez baitute deiarekin bat egin, Atenaseko aireportutik iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Ospitaleetan, larrialdi kasuak dituztenak baino ez dituzte artatuko, eta eskolak itxita daude. Auzitegiak eta bankuak, publikoak zein pribatuak, ere ez dituzte zabalduko.
Troikarekin adostutako akordioaren arabera, sektore publikoan 15.000 lanpostu desagerraraziko dituzte aurten, eta 2015a bitartean 150.000 enplegu publiko murriztu beharko dituzte.
Halaber, gutxieneko soldata % 22 murriztuko dute, eta hileko 585 euroan ezarriko dute, eta 25 urtetik beherakoentzat % 32 murriztuko dute gutxieneko soldata, hilean 527 euroraino.
Horrela, gazte baten hileko soldata garbia 400 euro inguruan geldituko da; izan ere, Gobernuak zerga handiak eta onartu ditu etengabe azken urteotan, zorrari (BPGren % 160) aurre egitea lortzeko.
Sindikatuak eta patronala soldatak murriztearen aurka daude, langabeziak gora egitea eta pobrezia eragin dutela iritzita; halaber, kontsumoak behera egin du eta 60.000 negozio itxi dira.
Grezia geldituta dago gaur, urteko bigarren greba orokorraren ondorioz; oraingoan 48 ordukoa izango da, eta Lukas Papadimos bankari ohiaren Gobernuak eta Europako Batzordeak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatzen duten troikak sinatutako akordioaren aurka deitu dute.Greban parte hartu duten langileen hitzetan, Greziari eskatutako murrizketak "zorrotzegiak" dira.Poliziak negar ereagiteko gasa erabil i du manifestari talde baten aurka molotov koktelak, harriak eta botilak jaurti dituzte Atenaseko erdigunean. Poliziaren arabera, bi agente zauritu dira eta hiru manifestari atxilotu dituzte.Evangelos Venizelos Finantza ministroaren hitzetan, datozen egunetan mailegu-emaileen eskariak onartzen dituzte ala ez erabaki beharko dute; ildo horretan, Grezia euroaren barruan jarraitzea jokoan dagoela esan du.Hori horrela, gaur eta bihar ez da hiri-garraiorik izango Atenasen, trenak, tranbiak, autobusak eta trolebusak geldirik egongo baitira. Halaber, ez da metrorik izango, linea bat izan ezik; 10:00etatik 17:00etara ibiliko da linea hori.Portuetan, merkantzietako ontziak eta ferry gehienak ez dira aterako. Greziako industriarik garrantzitsuenetarikoa da portuetakoa.Hegaldietan, aldiz, grebak ez du eraginik izango, aire-kontrolatzaileek ez baitute deiarekin bat egin, Atenaseko aireportutik iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.Ospitaleetan, larrialdi kasuak dituztenak baino ez dituzte artatuko, eta eskolak itxita daude. Auzitegiak eta bankuak, publikoak zein pribatuak, ere ez dituzte zabalduko.Troikarekin adostutako akordioaren arabera, sektore publikoan 15.000 lanpostu desagerraraziko dituzte aurten, eta 2015a bitartean 150.000 enplegu publiko murriztu beharko dituzte.Halaber, gutxieneko soldata % 22 murriztuko dute, eta hileko 585 euroan ezarriko dute, eta 25 urtetik beherakoentzat % 32 murriztuko dute gutxieneko soldata, hilean 527 euroraino.Horrela, gazte baten hileko soldata garbia 400 euro inguruan geldituko da; izan ere, Gobernuak zerga handiak eta onartu ditu etengabe azken urteotan, zorrari (BPGren % 160) aurre egitea lortzeko.Sindikatuak eta patronala soldatak murriztearen aurka daude, langabeziak gora egitea eta pobrezia eragin dutela iritzita; halaber, kontsumoak behera egin du eta 60.000 negozio itxi dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.