Negua
2017/01/07 - 13:20
Argazkiak
Euskal Herriko hainbat bazterretan izotza agertu da azken egunetako goizaldetan, eta honako irudi hauek utzi dizkigu.
2017/01/07 - 10:42
Neguko beherapenak aurreikuspen baikorrekin hasi dira
Gaur hasi eta otsailaren 28ra arte prezio merkeagoak eskainiko dituzte dendetan.
2016/12/19 - 13:45
Ilargi eklipsea eta eguzki eklipsea izango dira neguan
Asteazkenean abiatuko da urtaro berria. 88 egun eta 23 ordu iraungo ditu.
2016/12/18 - 17:25
Neguan ere azala zaindu beharra dago
Hotzak eta haizeak azala kaltetzen dute neguan ere, eta ezinbestekoa da ondo hidratatzea, dermatitisa eta bestelako gaixotasunak saihesteko.
2016/12/06 - 15:45
Neguko trufaren eguna ospatu dute Metautenen, Nafarroan
Trufa beltza bezala ezagutua sukaldeetako jakirik preziatuenetakoa da. Garesti bezain fina, ehunka lagun bildu ditu laborarientzako alternatiba ekonomiko bikaina bilakatu da.
2016/11/02 - 15:27
Erromesek ezin izango dute neguan Lepoederretik igaro
Neguko plana martxan jarri da eta erromesen segurtasuna bermatzeko etaparik gogorrenaren zati bat itxi egin dute. Donibane Garazi eta Orreaga artean ezin daiteke Lepoderretik igaro.
2015/12/18 - 11:47
Udaberria, neguaren atarian
Larunbat honetan aste guztiko tenperatura altuenak izango ditugu (23 ºC-koak kostaldean). Hortik aurrera, beherantz egingo dute termometroek, baina balio atseginetan jarraituko dute.
2015/11/13 - 21:34
Arabak eta Gipuzkoak igandean abiatuko dute errepideetako neguko plana
Bizkaiak hilaren 1ean egin zuen. Orotara, elurra kentzeko 166 makina izango dira EAEko errepideak garbitzen.
2014/11/19 - 11:51
Zisneak etxe beroago batera mugitu dituzte, neguaren iritsierarekin
Urtero legez, Hanburgoko zisneak lekuz aldatu dituzte neguko tenperatura hotzei aurre egin diezaioten. Horrela, urtaro honetan euren etxebizitza ez da hiriaren erdigunea izango, putzu bat baizik.
2014/10/24 - 10:23
Neguko ordutegia igandean hasiko dugu: 3:00etan 2:00ak izango dira
Europar Batasuneko herrialde guztiak daude behartuta ordu aldaketa egitera energia kontsumoa % 5 murrizteko.
2014/09/20 - 20:21
Neguko denboraleak kaltetutako olatu-horma ireki dute Bermeon
Altzairuaren fabrikazioko 11.000 tona zepa erabili dituzte olatu-horma indartzeko. Jasangarritasuna eta ingurugiroa kontuan hartu dituzte.
2014/02/05 - 22:07
Arrantzaleek neguko kanpaina galdutzat jotzen dute, denboraleengatik
Hilabete eskasean 5 denborale izan dira eta dagoeneko egun gehiegi egin dituzte itsasora atera ezinean. Gipuzkoa eta Bizkaiko kofradiek neguko kanpaina galdutzat jotzen dute.
2013/12/21 - 15:35
Gaur iritsiko da negua, urteko urtarorik laburrena
18:11n sartuko gara neguan, eta martxoaren 20an amaituko da. Gaurkoa izango da urteko egunik motzena.
2013/03/11 - 01:22
Elurra 500 metrora eta neguko tenperatura asteartetik aurrera
Astelehenak aldaketa dakar, tenperaturak behera egingo du, eta astearterako elurra botako du. Elur kota 400-500 metrotan kokatuko da.