Elurra 500 metrora eta neguko tenperatura asteartetik aurrera
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, astelehenean eguraldia aldatzen hasiko da. Dena den, egunaren lehenengo partean eguraldiak asteburuko ildo beretik jarraituko du: zeruan hodeiak eta ostarteak, ateri eta giro epela. Arratsaldetik aurrera haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta eguraldiak goibeltzera egingo du; egunaren bigarren partean zaparradak botako ditu, noizbehinka ekaitzarekin batera. Tenperaturak ere behera egingo du arratsalde-gau partean.
Asteartean negu giroa bueltatuko da gurera. Tenperatura asko jaitsiko da , eta beroenak, kostaldean baino ez dira 5 ºC-tik pasatuko. Barnealdean izotza botako du ia denean, bereziki mendi inguruetan.
Elurra egunaren hasieran 1000 m-tik gora ikusiko dugu, baina egunak aurrea joan ahala gero eta beherago zurituko du eta arratsaldean 400-500 m inguruan kokatuko da elur-kota. Zaparradak sarri botako ditu eta noizbehinka mardulak eta trumoi-ekaitzarekin etorriko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera