25 orduko igandea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neguko ordutegia igandean hasiko dugu: 3:00etan 2:00ak izango dira

Europar Batasuneko herrialde guztiak daude behartuta ordu aldaketa egitera energia kontsumoa % 5 murrizteko.
erloju, reloj, medianoche, gauerdi, ilargipean
erloju, reloj, medianoche, gauerdi, ilargipean

Igande goizaldean ordubete atzeratuko dira ordulariak eta 03:00etan 02:00ak izango dira, udako ordutegiari amaiera eman eta negukoan sartzeko.

Europar Batasuneko herrialde guztiak daude behartuta ordu aldaketa egitera energia kontsumoa % 5 murrizteko.

Industria Ministerioaren arabera, martxotik urrira, udako ordutegia indarrean egon denean, Espainiako argiztapenean % 5 aurreztu da, 300 milioi euro inguru.

Kopuru horretatik, 90 milioi etxebizitzei dagokie, eta gainerakoa bigarren eta hirugarren sektoreko enpresen eraikinetako aurrezpenari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X