Neguko denboraleak kaltetutako olatu-horma ireki dute Bermeon
Neguko denboraleak kaltetutako Bermeoko olatu-hormaren gainean dagoen pasealekua gaur ireki dute. Itsasoak gogor astindu zuen euskal kostaldea neguan, eta olatuen indarrak zuloak ireki zituen olatu-horman. Geroztik, pasealekua itxita egon da.
Altzairuaren fabrikazioko 11.00 tona zepa erabili dituzte Bermeoko olatu-horma indartzeko jarri diren hormigoizko 2.773 blokeak egiteko. Jasangarritasuna eta ingurugiroa kontuan hartuta egin dituzte lanak.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailak Amenabar Eraikuntzak enpresari esleitu zion Bermeoko portuko olatu-horma konpontzea, eta lanek 1,3 milioi euroko kostua izan dute.
Dena den, oraindik ez dituzte konponketa lanak amaitu Bermeon. Frantxuan azken ukituak falta dira, eta gero arrantzaleen lonjak konpontzeari ekingo diote.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak