Nestor Basterretxea
2025/02/14 - 11:31
Gorka Basterretxea: ''Aita oso harro zegoen 'Izaro' Euskal Herri osoaren ikur bihurtu delako''
Nestor Basterretxea eskultorearen seme Gorka Basterretxeak esan du aita oso pozik eta harro zegoela eskultura horrekin. Izaro Eusko Legebiltzarraren ikurra da, eta osoko bilkuren aretoan dago.
2024/12/07 - 13:42
Durangoko Azokak esker ona erakutsi dio Nestor Basterretxea artista zenari
Nestor Basterretxearen ondorengoek Durangoko Azokaren arduradunen aintzatespena jaso dute gaur Landakon. 2012ko edizioko kartela egin zuen Basterretxeak, eta gogora ekarri dute Durangoko Arte eta Historia Museoan "Nestor Basterretxea. Diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea" erakusketa dagoela.
2024/11/09 - 17:35
Nestor Basterretxearen ''Araba'' eskulturak kokapen berria dauka gaurdanik: Araia herriaren sarrera
Kokapen berria Basterretxea familiak eta Asparrengo Udalak aukeratu dute. Eskultura 2021eko maiatzaren amaieran aurkitu zuten mendizale batzuek, 20 urte desagertuta egon ostean.
2024/10/04 - 16:19
''Nestor Basterretxea eta San Telmo Museoa. Bilduma baten loturak'' erakusketa, zabalik Donostian
Miren Vadillok komisariatu du erakusketa, eta urriaren 4tik 2025eko urtarrilaren 26ra arte egongo da ikusgai.
2024/06/26 - 16:25
Nestor Basterretxearen ''Euskal Serie Kosmogonikoa'', Gasteizen
Montehermoso Kulturnean egongo da ikusgai, irailera arte, duela 100 urte jaio zen artistaren lana, Arte Ederren Bilboko Museoak lagata.
2024/05/10 - 16:32
Nestor Basterretxearen artxiboa zabaldu du Artiumek
"Nestor Basterretxea. Artxiboa" erakusketa Gasteizko eraikinean egongo da irailaren 22ra arte. Gainera, 5.000 dokumentu baino gehiagoko artxiboa kontsultagai jarri dute museoaren webgunean.
2024/05/06 - 14:13
Nestor Basterretxea, disziplina guztiak landu zituen artista
100 urte bete dira artista bermeotarra jaio zela. Euskal abangoardiaren sortzaileetako bat izateaz gain, zinema, diseinu grafikoa eta arkitektura ere landu zituen. Bere ondarea Euskal Herriko bazter anitzetan aurki daiteke.
2024/05/06 - 10:33
Nestor Basterretxea, artista moderno eta osoa
Pintura, eskultura, ilustrazioa, industria diseinua, mitologia, zinema, arkitektura… Ezin konta ahala adar izan zituen Basterretxearen jardun sortzaileak, konpromisoaren eta jakin-minaren enborrari lotuak denak ere.
2024/05/06 - 10:05
Albiste izango dira: EITB Data: Etxebizitza turistikoak, EAJren akreditazioa, Basterretxea jaio zela 100 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/05 - 16:51
Euskal eskultoreek Nestor Basterretxea gogoratu dute Meatzaldean
Meatzaldean dago "Lurraren alde", Nestor Basterretxearen azken obra erraldoia. Gaur, euskal eskultoreek bertan gogoratu dute Bermeoko artista.
2024/05/04 - 19:43
Bermeo buru-belarri murgildu da Nestor Basterretxea artistaren mendeurrenaren ospakizunetan
Gorka Basterretxeak, eskultore eta margolariaren bost seme-alabetako batek, gogorarazi du aita "bermeotarra" sentitzen zela eta "oso harreman estua" izan zuela beti bere herriarekin.
2024/05/04 - 17:04
Bermeok Nestor Basterretxea gogoratu du
Nestor Basterretxea jaioa zela 100 urte betetzear direla, bere jaioterrian, Bermeon, omenaldia egin diote. Eskultore, margolari eta zine zuendaria Franziskotarren klaustroan gogoratu dute, "Hilarriak" bere seriea dagoen lekuan.
2024/05/02 - 21:33
Nestor Basterretxea, bere senideen begiradapean mendeurrenean
Familia bilkurak hartzen zituen mahai beraren inguruan bilduta, Telmok (iloba) eta Monikak (alaba) artistaren ibilbide artistiko ezezagunaz eta senideekin eta lagunekin erakusten zuen izateko moduaz hitz egin dute.
2024/04/30 - 23:16
Nestor Basterretxearen aztarna sortzailea Euskal Herriko paisaietan
Sortzaile bermeotarraren jaiotzaren mendeurrenean, bere ibilbidean zehar utzitako eskulturak errepasatu ditugu, baita hain ezagunak ez diren beste diziplinetako lanak ere.
2024/04/23 - 15:21
Irakurleek ez dute hutsik egin Liburuaren Eguneko urteroko hitzorduarekin
Euria eginagatik ere, irakurle asko hurbildu dira gaur Bilboko eta Donostiako azoketara azken nobedadeak ezagutzera eta idazleekin hitz egitera.
2024/04/20 - 20:13
Kantuz omendu du Bermeok Nestor Basterretxea, haren jaiotzaren mendeurrenaren atarian
Maiatzean ehun urte beteko direnez Nestor Basterretxea jaio zela, egun berezia eskaini diote gaur. Goizean hasita, elkarrekin aritu dira Urdaibaiko kantu-taldeak, kalez kale, abestiz bazterrak alaitzen, haren eskulturetan geldialdiak eginez.
2024/03/01 - 14:10
Nestor Basterretxea, artea herritarrengana gerturatu zuen arista polifazetikoa
Basterretxea jaio zela 100 urte bete diren honetan, haren lanaz, zuen izaeraz eta utzitako legatuaz aritu dira Faktorian Gorka Basterretxea semea, Telmo biloba eta Jose Angel Irigarai eta Nekane Oiarbide bidelagun artistak.
2024/02/23 - 15:46
Arte Ederren Bilboko Museoak ''Nestor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura'' erakusketa aurkeztu du
Basterretxeak eskultore, pintore eta zinemagileak altzari-diseinatzaile gisa egin zuen lana jasotzen du erakusketak, baita arkitekturarekin izan zuen harremana ere. Maiatzean, ehun urte izango dira Basterretxea jaio zenetik.
2024/01/26 - 13:15
Nestor Basterretxearen "arrasto handiko bizi eta arte ondarea" ospatuko dute, haren jaiotzaren mendeurrenean
20 kultur erakunde eta entitate baino gehiago elkartu dira 2024an eta 2025ean artistaren ekarpen eskerga ospatzeko: erakusketak, ikus-entzunezko programak, kultura eta argitalpen jarduerak…
2023/12/27 - 13:29
Artiumek Chillida eta Basterretxea gogoratuko ditu haien jaiotzaren mendeurrenean
Gasteizko erakusketa zentroaren proposamenak Basterretxearen lan zinematografikoari eta Chillidak ilustratzaile gisa egindako lanari begiratuko die.