New York
2020/06/08 - 12:27
Aurpegi ezagunek bat egin dute AEBko gazteen protestekin
Bonok, Beyoncek, Lady Gagak edota Barack Obamak poliziaren indarkeriaren eta arrazakeriaren aurka "Black Lives Matter" mugimenduko protestetan parte hartzen ari diren gazteak txalotu dituzte.
2020/06/08 - 11:07
Colin Powellek Bidenen alde bozkatuko du, Trump Konstituziotik aldendu dela iritzita
Bestalde, Donald Trumpek Powellen aurka egin du, eta Irakeko gerra justifikatu nahian herrialde horretan suntsipen handiko armak zituztela esan zuela gogora ekarri du.
2020/06/08 - 09:41
Dagoeneko 110.000 pertsona baino gehiago hil dira AEBn koronabirusaren ondorioz
Ameriketako Estatu Batuak, munduan kasu gehien zenbatu dituen herrialdea da. AEBko estatuei dagokienez, New Yorken 30.324 hildako zenbatu dituzte, eta New Jerseyn 12.176.
2020/06/04 - 15:55
Tentsioa baretu da AEBn, baina protestan jarraitu nahi dute manfiestariek
Trump presidenteak jarrera gogorrari temati eusten dion arren gero eta ahots gehiago ari zaizkio inguruan bere kontra altxatzen.
2020/06/04 - 12:24
Floyden heriotzagatik inputatutako poliziaren aurkako karguak gogortu ditu Fiskaltzak
Derek Chauvin poliziari bigarren graduko hilketa leporatuko dio; ondorioz, 40 urteko kartzela-zigorra ezarri ahalko diote gehienez ere. Beste hiru agenteei konplize izatea egotzi die.
2020/06/02 - 12:44
Protestak AEBko kaleetan zazpigarren egunez jarraian, Floyden heriotza salatzeko
Testuinguru horretan, Donald Trumpek Armada mobilizatzeko mehatxua egin du, estatuetako gobernadoreek protestak gelditzeko behar adina neurri hartzen ez badituzte.
2020/06/01 - 10:24
Protestak ugaritzen ari dira AEBn, eta 40 hiritan etxeratze-agindua ezarri dute
Polizia batek George Floyd hil izana salatzeko herritarrak egiten ari diren mobilizazioak zilegi direla esan du Barack Obamak, eta arrazismoari konponbide "politikoa eta soziala" emateko eskatu du.
2020/05/29 - 11:32
Polizia-etxe bati su eman diote Minneapolisen, hirugarren protesta egunean
Gainera, protestak beste hiri batzuetara ere zabaldu dira, horren ondoan dagoen Saint Paul hirira, eta herrialde osoko beste batzuetara, tartean New Yorkera.
2020/05/29 - 10:31
George Floyden heriotzaren aurkako protestak New Yorkera iritsi dira
George Floyd afroamerikarraren heriotzaren aurka manifestazioa egin dute New Yorken ehun bat lagunek. Tentsio uneak izan dira eta gutxienez bost lagun atxilotu dituzte.
2020/05/28 - 09:48
AEBn 100.000 pertsona baino gehiago hil dira jada COVID-19a dela eta
Beheranzko joera nagusitu arren, 15 estatutan kutsatze kopuruak gora egin duela erakusten dute datuek; besteak beste, Floridan, Virginian, Ipar Karolinan, Arkansasen, Wisconsinen eta Alabaman.
2020/05/20 - 16:38
New Yorkeko Udala osasun langileei laguntza psikologikoa ematen hasi da
Bi medikuren suizidioak alarma guztiak piztu ditu New Yorken. Osasun arloko langileek, koronabirusaren arriskuei ez ezik, arazo psikologikoei ere egin behar diete aurre.
2020/05/06 - 12:28
AEBn jarduera ekonomikoa abiatzean hildako gehiago izan daitezkeela onartu du Trumpek
Ekonomia suspertzeko beharra nabarmendu du AEBko agintariak, eta, konfinamenduak eragindako bakardadearen ondorioz, droga-gaindosiak eta suizidioak nabarmen igo direla esan du.
2020/05/01 - 10:48
Koronabirusa Wuhango laborategi batean sortu zutela froga dezakeela esan du Trumpek
Trumpen baieztapenak kontraesanean daude bere herrialdeko Inteligentzia Nazionalak aurretik azaldutakoarekin, hark birusaren jatorri artifiziala baztertzen baitzuen.
2020/04/30 - 10:38
Dozenaka gorpu aurkitu dituzte New Yorken, etxez aldatzeko kamioietan deskonposatzen
Ehorztetxe baten aurrean aparkatutako etxe-aldaketako kamioi batzuen usain txarra zela hainbat dei jaso zituen New Yorkeko poliziak.
2020/04/21 - 09:32
West Texas motako petrolio upelak negatiboan kotizatu du bere historian lehen aldiz
Aurtengoa petrolioarentzat historiako urterik txarrena izango dela ziurtatu zuen Energiaren Nazioarteko Agentziak (ENA) joan den astean. Brent upelak % 8,90 egin du behera, 25,58 dolarreraino.
2020/04/17 - 12:44
Trumpek COVID-19aren osteko "berrirekitzeko plana" aurkeztu du
Plan hori faseka, eremuka eta egutegi zehatzik gabekoa izango da. New York edo New Jersey bezalako estatuek oraindik ez dute berriro irekitzeko aukerarik izango, AEBko presidenteak esan duenez.
2020/04/16 - 01:31
Munduan bi milioi pertsona baino gehiago daude gaixorik eta 128.000 hil dira
Pandemiaren foku nagusia New Yorken dago: 200.000 kasutik gora baieztatu dituzte eta 10.000 lagun baino gehiago zendu dira koronabirusarekin. Espainia da bigarren herrialderik kaltetuena.
2020/04/15 - 09:27
AEBk MOEri egindako ekarpenak eteteko agindu du Trumpek, pandemia betean
Egoera txarto kudeatzea eta koronabirusaren hedapena ezkutatzea leporatu dio AEBko presidenteak erakundeari, eta funtsik gabe utzi du ikerketa burutu arte.
2020/04/14 - 01:01
New Yorkeko estatuak 10.000 hildako baino gehiago izan ditu COVID-19aren ondorioz
Azken 24 orduetan, 671 pertsona hil dira, eta gaixotasunak 195.000 baino gehiagori eragin die dagoeneko.
2020/04/11 - 00:31
1,6 milioi positibo eta 100.000 heriotza baino gehiago zenbatu dituzte jada munduan
AEB da orain arte kutsatu gehien zenbatu dituen herrialdea. Testuinguru horretan, New York da pandemiaren epizentroa herrialdean. Egun bakarrean 779 heriotza izan dira.