New York
2021/12/03 - 09:28
Arma bat zeraman gizon bat atxilotu du poliziak NBEren egoitzaren inguruan
New Yorkeko Poliziak ustez arma bat zeraman gizon bat atxilotu du Nazio Batuen egoitzaren inguruan. Orduak eman ditu agenteekin negoziatzen atxilotu aurretik.
2021/12/02 - 20:00
New Yorken hasi dira Gabonetako ospakizunak, Rockefeller Centerreko zuhaitza argiztatuta
Rockefeller Zentroan gabonetako zuhaitza piztu dute eta, aurten bai , pandemiaren murrizketak arindu eta gero, jendetza egon da bertan ikuskizuna ahalik eta gertuen jarraitzen.
2021/11/08 - 15:23
19 hilabeteko itxialdiaren ostean, Estatu Batuetako mugak irekita daude Europako bidaiarientzat
Turismotik bizi direnak pozik daude europarrak bueltan direlako. AEBko turismo sektoreak gorriak ikusi ditu mugak itxita egon diren 19 hilabete hauetan. Hotelak, jatetxeak eta saltoki ugarik ateak itxi behar izan dituzte.
2021/11/03 - 09:57
Eric Adams demokrata izango da New Yorkeko hurrengo alkatea
Adams orain arte New Yorkeko Brooklyn barrutiko presidentea izan da eta Curtis Sliwa hautagai errepublikanoari gailendu zaio. Horrela, Adams hiriaren historiako bigarren alkate afroamerikarra izango da.
2021/10/31 - 16:45
Sleepy Hollow, Halloween jaiaren hiriburua
Bururik gabeko zaldunaren kondaira dela eta, turismoa erakartzeko aitzakia paregabea bilakatu da Halloween. Milaka eta milaka pertsona hurbiltzen dira egunotan New Yorkeko herri txiki honetara.
2021/09/29 - 14:33
Ruth Guimera: "Amets amerikarra irakurri bakarrik ez, bizi egin nahi nuen"
Ruth Guimera Bilbon jaiotako aktorea da, baina duela 10 urte baino gehiago New York-era joan zen Bizakaiko Diputazioak emandako beka bati esker. Ordutik lan asko egin ditu bertan, eta tartean John Strasberg-ekin lan egiteko aukera izan du.
2021/09/14 - 11:34
Famatuek Ameriketako Estatu Batuak omendu dituzte Met Galaren itzuleran
Maiatzeko lehen astelehenean egin ohi den eta 2020an pandemiak bertan behera utzi zuen Met Gala aurten irailera atzeratu zuten, New Yorkeko modaren Astearekin bat egiteko.
2021/09/12 - 12:31
I-11ko atentatuen ikerketako dokumentu bat desklasifikatu du FBIk, lehen aldiz
Joan den astean Joe Bidenek agindua eman ondoren etorri da dokumentua argitara ematea, atentatuen 20. urteurrenean.
2021/09/12 - 00:52
Ekitaldi hunkigarria egin dute I-11ko atentatuen 20. urteurrenean
2001eko irailaren 11ko atentatuetako biktimak omentzeko ekitaldi nagusia egin dute larunbat honetan New Yorken (AEB), Dorre Bikiak zeuden tokian.
2021/09/11 - 22:17
I-11ko atentatuak gogoratu dituzte New Yorken, 20 urte geroago egindako ekitaldi xume batean
Segurtasun neurriak indartu dituzte hiriigunean, milaka agente eta lehergailuak detektatzeko unitateak tartean zirela. Donald Trump izan da omenaldi ekitaldietatik kanpo geratu den AEBko presidente ohi bakarra.
2021/09/11 - 16:31
I-11ko atentatuen ondoren herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak indartu ziren mundu osoan
Hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta egokitzen ari dira neurri horiek, segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Adibidez, aireportuetan kontrolak indartu eta maleta guztiak ikuskatzen hasi ziren.
2021/09/11 - 16:21
Bolivar Arellano argazkilariak I-11ko hainbat irudi hartu zituen, duela 20 urte
Gogorrena, Amaia Uribe EITB Mediako kazetariari esan dionez, Dorre Bikietatik jauzi egin zuten pertsonen argazkiak hartzea izen zen.
2021/09/11 - 09:22
Mundua dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 20 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
2021/09/10 - 23:07
Segurtasun neurriak indartu dituzte New Yorken, atentatuen biktimen omenezko ekitaldiak direla eta
Ekitaldi nagusia, hegazkinek dorre bikien aurka talka egin zuten ordu berean izango da. Hildako biktima guztien izenak irakurriko dituzte. Besteak beste, Joe Biden AEBko presidentea izango da ekitaldi horretan.
2021/09/10 - 16:41
Irailaren 11ko erasoen lekuko izan ziren euskal jatorriko bi lagunekin hitz egin du EITB Mediak
Ramon Aizarnak eta Mertxu Curutchetek atzo balitz bezala gogoratzen dute 2001eko irailaren 11an New Yorken bizitakoa.
2021/09/10 - 12:29
Irailak 11: guztia aldatu zuen asteartea
20 urte bete ditu Mendebaldeak inoiz jasandako atentaturik bortitzenak. Irailaren 11k utzitako arrastoaz aritu gara atentatuen lekukoekin eta Amaia Uriberekin, eta erasoak ekarritako ordena global berriaz Mikel Reparaz eta Mikel Ayestaranekin.
2021/09/10 - 11:39
I-11: XXI. mendeko historia aldatu zuten erasoen 20. urteurrena
2001eko irailaren 11 azken hamarkadetako egunik beltzenetakoa izan zen. Dena 08:48an (bertako ordua) hasi zen, hegazkin batek Dorre Bikietako bat jo zuenean.
2021/09/09 - 16:37
20 urte geroago, New Yorken bizirik dago oraindik irailaren 11ko atentatuen marka
Irailaren 11ko atentatuen 20. urteurrena Afganisanen talibanek agintea hartu berritan egokitu da eta horrek ilundu egin ditu bitimen aldeko oroitzapen-ekitaldiak.
2021/09/09 - 14:30
Segurtasun neurriak zorroztu ditu New Yorkeko Poliziak, I-11ren urteurrenaren atarian
Irailaren 11rekin lotutako "mehatxu sinesgarririk" ez dagoen arren, "mehatxu handiko gertaera" gisa tratatzen ari da Polizia urteurren borobila. Irailaren 11ko atentatuen hogeigarren urteurrena, AEBko tropak Afganistandik erretiratu eta gutxira iritsiko da.
2021/09/09 - 11:13
Gaur 20 urte eraso egin zieten New Yorkeko Dorre Bikiei
20 urte, New Yorkeko Dorre Bikien aurkako atentatuetatik. Gertakari honek markatu zuen XXI. mendearen hasiera.