New York
2022/09/08 - 12:48
''Maixabel'' New Yorken ikusteko aukera izan da terrorismoaren biktimei buruzko jardunaldi batzuetan
Iciar Bollainen "Maixabel" filma New Yorken proiektatu da, bihar NBEn irekiko den terrorismoaren biktimen lehen kongresu globalaren inguruko ekitaldien barruan.
2022/08/19 - 11:12
Salman Rushdieren aurkako erasoaren egileak ez dela erruduna deklaratu du
"New York Post" egunkariari kartzelatik eskainitako elkarrizketa batean, Hadi Matarrek esan du Rushdierenganako gorrotoa sentitzen duela "islama erasotzeagatik", baina aitortu du "Bertso Satanikoak" liburuaren pare bat orrialde baino ez zituela irakurri.
2022/08/15 - 20:11
Iranek ukatu egin du Rushdieren erasotzailearekin inolako loturarik izatea, eta idazlea jo du erantzule bakar
Teherango Gobernuak ziurtatu duenez, idazlea bera 1500 milioi musulmanen "haserrearen jomugan" jarri da, bere testuekin "marra gorriak" gainditu dituelako.
2022/08/14 - 11:30
Arnasgailua kendu diote Salman Rushdieri, New Yorken sastatzea jasan ostean
Idazleak hitz egin ahal izan du, halaber, haren agenteak adierazi duenez. Sastakatzearen ustezko egileari hilketa-ahalegina eta armaz egindako erasoa egin izatea egotzi dizkiote; atxilotuta dago, fidantza ordaintzeko aukerarik gabe.
2022/08/13 - 11:37
Salman Rushdiek arnasgailu bati konektatuta jarraitzen du, egoera larrian
Egileak zauriak ditu begi batean, besoan eta gibelean, idazlearen agentearen arabera. Poliziak 24 urteko Hadi Matar identifikatu du erasotzaile gisa.
2022/08/12 - 22:16
Salman Rushdie, islamiar fundamentalismoa haserretu zuen idazlea
Bere lanetako batek hainbat polemika piztu ditu ideologiei eta erlijioei egindako kritikengatik, eta horregatik heriotza-mehatxuak jaso izan ditu askotan.
2022/08/12 - 19:23
Salman Rushdie idazlea sastatu dute ekitaldi batean, New Yorken
Booker sariaren irabazlea ekitaldian hitz egiten ari zen, pertsona bat maskara beltz batekin hurbildu zaio, eta lurrera botatzea lortu du. Erasotzailea berehala atxilotu du idazlearen segurtasuneko kide batek. Idazleak hamarkadak eman ditu mehatxupean bere lanengatik.
2022/07/11 - 21:38
NBEko Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza Bilbon kokatzeko hautagaitza aurkeztu dute
Hautagaitzaren aurkezpena bideo baten bidez egin dute lehendakariak, Bilboko alkateak, Atzerri ministroak eta 2030 Agenda ministroak.
2022/06/23 - 23:06
AEBko Gorenak armak publikoki eramatearen aldeko epaitza eman du
Orain arte, suzko armak edukitzeko eskubidea babesten zuen Konstituzioak, baina eremu pribatuan eta norberaren defentsarako soilik.
2022/05/24 - 12:06
New Yorken hiriko azken telefono publikoak kendu dituzte
New York 2015ean hasi zen hirian zeuden 8.000 telefono publikoak kentzen. Gaur azkena kendu dute eta New York Hiriko Museoan egongo da ikusgai aurrerantzean.
2022/05/15 - 11:06
Gutxienez 10 lagun hil ditu motibazio arrazista izan zezakeen gazte batek Buffalon
Gorroto delitu gisa ari da tiroketa ikertzen Polizia. 18 urteko gazte zuri bat atxilotu dute ustezko hiltzaile gisa eta epaiketa azkarra egiteko prozesatu dute.
2022/05/10 - 08:45
195 milioi dolarretan saldu dute Marilyn Monroeren erretratu bat eta XX. mendeko artelan garestiena bihurtu da
New Yorkeko Christie´s etxean egin dute enkantea, eta Larry Gagosian bildumazaleak erosi du Andy Warholek egindako 'Shot Sage Blue Marilyn' erretratua.
2022/05/03 - 10:53
Met Galak New Yorkeko ''urrezko aroa'' omendu du
New Yorkeko Metropoli Museoko Moda Institutuarentzat dirua biltzen da ekitaldi honetan. Festa maiatzaren lehen astelehenean ospatzen da normalean, baina pandemiarekin 2020ko hitzordua bertan behera geratu zen eta iaz, berriz, irailera atzeratu behar izan zuten.
2022/04/14 - 12:43
New Yorkeko metroan izandako tiroketaren susmagarri nagusia atxilotu dute
Frank James Manhattaneko hegoaldeko East Village auzoan atxilotu dute bi agentek, oinezko batek kalean ikusi, argazkiak atera eta irudia Twitterren zintzilikatu ostean.
2022/04/13 - 22:30
New Yorkeko metroaren erasoko susmagarri nagusia atxilotu dute
Erasoak ia 30 zauritu utzi zituen Brooklynen. 62 urteko James East Village auzoan atxilotu dute, Manhattanen.
2022/04/13 - 15:28
New Yorkeko polizia metroko tiroketaren egilearen bila dabil
Poliziak pertsona susmagarri bat identifikatu du eta 50.000 dolarreko ordainsaria eskaini du topatzen lagundu dezakeen informazioagatik. Erasotzaileak 30 bat bidaiari zauritu zituen, bost larri tartean.
2022/04/12 - 22:24
Gizon bat tiroka hasi da New Yorkeko metroan, eta hainbat pertsona zauritu ditu
Zaurituetako bost larri daude. Agintarien esanetan, erasoa ez da terrorista izan.
2022/04/12 - 17:46
30 bat pertsona zauritu dituzte New Yorkeko metroan izandako tiroketan
Polizia gas maskara bat omen zeraman gizon baten bila omen dabil. Gertatutakoa ez direla eraso terrorista bezala ikertzen ari esan dute agintariek.
2022/04/03 - 11:20
New Yorken, Berlinen, Madrilen eta Bartzelonan ere, euskararen alde
Berriro ere, euskarak muga guztiak gainditu ditu eta Korrikaren aldeko aldarria izan da Europako eta AEBko hainbat puntutan, EITBko berriemaileek jaso dutenez.
2022/02/11 - 21:56
New Yorkeko eskoletan ostiralero menu beganoak ematen hasi dira, elikadura osasungarria sustatzeko
New Yorkeko eskoletan, haurrek ostiralero menu beganoa izan dezakete, alegia, produktu begetalez osatutako menua, animalia jatorrikorik gabe. Janari azkarraren herrialdean, elikadura osasungarria sustatuz, obesitateari aurre egin nahi dio New Yorkeko alkateak.