Nobel Sariak
2023/10/02 - 10:19
Medikuntzaren nobel sariaren iragarpenak emango dio hasiera gaur 2023ko sarituen zerrendari
Literaturakoa eta Bakearena dira ikusmin handiena eta espekulazio gehien sortzen dituztenak, eta urriaren 5ean eta 6ean iragarriko dituzte.
2023/01/31 - 17:32
Gema Lopez las Herasek euskarara itzuliko du Annie Ernauxen "La femme gelée"
Azkoitiarrak irabazi du Jokin Zaitegi Nobel saridunen lanak euskaratzeko beka, eta urte amaiera egongo da liburu denetako apaletan.
2022/10/10 - 13:55
Ben S. Bernanke, Douglas W. Diamond eta Philip H. Dybvig, Ekonomiako Nobel sariak
Alfred Nobelen omenezko Suediako Bankuaren Ekonomia Zientzien Sariak "bankuei eta finantza-krisiei buruzko ikerketa" saritu du.
2022/10/07 - 16:07
Errusian, Bielorrusian eta Ukrainan giza eskubideen alde lanean dabiltzanak saritu ditu Bakearen Nobel sariak
Errusiako eta Ukrainako bi erakundek eta Bielorrusiako Ales Bialiatski ekintzaileak irabazi dute aurtengo Bake Nobel saria: bakerako eta demokraziarako gizarte zibilak duen garrantziaren adierazgarri direla esan du Nobel batzordeak.
2022/10/07 - 13:09
Ales Bialiatski aktibista eta giza eskubideen aldeko Errusia eta Ukrainako bi elkarte, Bakearen Nobel saridun
Bialiatski Bielorrusiako abokatu eta aktibista da, herrialde horretan mugimendu demokratikoaren sustatzaileetako bat izandakoa. Memorial Errusiako gobernuz kanpoko erakundea eta Ukrainako Askatasun Zibilen Zentroa ere saritu dituzte.
2022/10/07 - 09:31
Albiste izango dira: Bakearen Nobel saria, EBko goi bilera eta indarrean sartu den 'Soilik bai da bai' legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/06 - 16:44
Annie Ernaux frantziarra aurtengo Literaturako Nobel sariduna
Erneauxek 82 urte ditu, literatura katedraduna da eta 20 bat eleberriren egilea, gehienak bere biografian oinarrituak. Hain zuzen ere, memoria aztertzeko duen modu zehatz eta adoretsuagatik eman diote saria Nobel sariaren batzordearen arabera.
2022/10/06 - 15:05
Literaturaren Nobel saria, Annie Ernauxentzat
Suediako Akademiak literaturaren nazioarteko saririk ospetsuena nork jasoko duen iragarri du.
2022/10/06 - 09:24
Albiste izango dira: Trans eta Abortuaren legeak, bilkura Legebiltzarrean eta Literaturako Nobel Saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/05 - 14:02
Carolyn R. Bertozzi, Morten Meldal eta K. Barry Sharpless zientzialariek irabazi dute Kimikako Nobel Saria
Produktu farmazeutikoek minbiziaren aurka duten orientazioa hobetzeko aukera eman duen "klik kimikoa" garatzeko egindako lanagatik egin diete aitortza zientzialarioi.
2022/10/04 - 14:08
Alain Aspect, John F. Clauser eta Anton Zeilinger zientzialariek irabazi dute Fisikako 2022ko Nobel Saria
"Mekanika kuantikoarekin lotuta" egindako aurkikuntzengatik jasoko dute golardoa.
2022/10/04 - 09:39
Albiste izango dira: Siemens Gamesako kaleratzeak, iraileko langabezia datuak eta Fisikako Nobel saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/03 - 13:47
Svante Pääbo ikerlariak jasoko du Medikuntzako 2022ko Nobel Saria
Ikerlariak desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruz egindako aurkikuntzak aitortu dituzte.
2022/10/03 - 10:56
Nobel astea Medikuntzako edo Fisiologiako sarituen iragarpenarekin hasiko da
Sariak urriaren 10era bitartean iragarriko dituzte, ordena honetan: asteartean, Fisikakoa; asteazkenean, Kimikakoa; ostegunean, Literaturakoa; ostiralean, Bakekoa; eta astelehenean, Ekonomiakoa.
2022/07/26 - 10:39
David Trimble hil da, Ipar Irlandako bake-akordioan pertsona giltzarria
Trimble 77 urte zituela hil da, "gaixotasun labur" bati aurre egin ondoren.
2022/05/27 - 21:52
Joseph Stiglitz Ekonomiako Nobel saridunak kriptodirua debekatzeko eskatu du
Ekonomialariaren arabera, txanpon birtualek dirua zuritzen laguntzen dute.
2021/12/13 - 12:43
Bob Dylan eta Louise Glück, euskaraz
Elkar etxeak "100 kantu" eta "Basairisa" lanak argitaratu ditu, hurrenez hurren, Xabier Payak eta Garazi Ugalde Pikabeak euskaratutakoak.
2021/12/06 - 11:32
Lau urteko espetxe zigorra militarrek kargutik kendutako Suu Kyirentzat, haren kontrako lehen epaian
Bakearen Nobel saridunak (76 urte) epaiketa ugari ditu aurretik eta hainbat hamarkadatako espetxe-zigorrak ekar ditzakete horiek, mendebaldeko gobernuek eta Giza Eskubideen aldeko erakundeek hura askatzeko aldarria eta presioak egin arren.
2021/10/11 - 15:16
David Card, Joshua Angrist eta Guido Imbens, 2021eko Ekonomiako Nobel saridunak
Hiru ekonomialariek egindako lanak gizarte zientzien ikerketa enpirikoen iraultza eragin dute, Akademiaren esanetan.
2021/10/08 - 16:41
Adierazpen askatasunaren alde Filipinetan eta Errusian ari diren bi kazetarik jaso dute Bakearen Nobel saria
Maria Ressa filipinarrak eta Dmitry Muratov errusiarrak, bakoitzak bere herrialdean adierazpen askatasunaren alde egin duen lanagatik saritu dituzte.