Nobel Sariak
2021/04/15 - 23:21
Txertoen patenteak bertan behera uzteko eskatu dute 170 nobel saridunek
Munduko 170 agintari ohik, tartean europarrak, eta hainbat nobel saridunek eskutitz publiko bat kaleratu dute. Txertoen patenteak aldibaterako bertan behera uzteko eskatu dute.
2021/01/15 - 13:04
Garazi Ugaldek ekarriko du Louise Glück euskarara
Zaitegi saria irabazi du itzultzaile eta idazleak, eta “The wild iris” itzuliko du.
2020/12/10 - 19:44
Olga Tokarczuk eta Peter Handke Nobel saridunen lanak, euskaraz irakurgai
Elkar argitaletxeak kaleratu ditu Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczekek, batetik, eta Joxe Mari Berastegik, bestetik, euskarara ekarritako lanak.
2020/11/20 - 16:51
George F. Smoot Nobel sariduna ikertzaile lanetan arituko da EHUn eta DIPCen
F. Smoot ikertzaile gisa arituko da aurrerantzean EHUko Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia Sailean eta, Donostia International Physics Centerrentzat ere egingo du lan.
2020/11/20 - 15:43
George Smoot Nobel sariduna, EHU eta Donostia International Physics Centerren hasiko da
Gaur, aurkezpenean azpimarratu dute, honelako zientzialari batek Euskal Herrira etorri nahi izateak, hemen egiten den ikerketa lana maila handikoa dela erakusten duela.
2020/11/03 - 23:00
Louise Glück, Literatur Nobel sariduna.
Irratsaio berezia Louise Glück poeta estatubatuarraren estiloa ezagutzeko, eta bere obrara hurbiltzeko.
2020/10/13 - 13:10
Paul Milgrom gauerdian esnatu dute, Nobel saria irabazi duela jakinarazteko
Robert Wilson auzokide eta lankideak ezin izan du berarekin harremanetan jarri, eta goizaldean haren etxera joan da, Ekonomiako Nobel saria irabazi dutela jakinarazteko.
2020/10/12 - 14:22
Paul Milgromek eta Robert Wilsonek irabazi dute Ekonomiaren Nobel saria
Enkanteen eta subasten teorian egindako ekarpenengatik eta subasta formatu berriak asmatzeagatik saritu dituzte.
2020/10/09 - 14:31
Elikagaien Mundu Programak irabazi du Bakearen Nobel saria
"Gosearen kontra borrokatzeko, gatazka eremuetan bakearen alde egiteko eta gosea gerra arma ez bilakatzeko egindako lana" goraipatu du Nobelaren batzordeak.
2020/10/08 - 14:41
Louise Glück poetak irabazi du Literaturaren Nobel saria
Saria poeta estatubatuarrarentzat izango dela iragarri du, gaur, asteartearekin, Suediako Akademiak.
2020/10/07 - 23:02
Bi emakumek jaso dute Kimikako Nobel saria
Emmanuelle Charpientier frantsesa eta Jennifer Doudna estatubatuarrak dira saridunak, CRISPR-Cas9 artazi genetikoen aurkitzaileentzat. Guraizeekin animalien eta landareen DNA alda dezakete.
2020/10/07 - 14:08
Bi emakumeri eman diete Kimikako Nobel saria "bizitzaren genoma" berridazteagatik
Emmanuelle Charpientier frantsesa eta Jennifer Doudna estatubatuarrak dira saridunak, CRISPR-Cas9 artazi genetikoen aurkitzaileentzat. Guraizeekin animalien eta landareen DNA alda dezakete.
2020/10/06 - 14:55
Fisikako Nobel saria, zulo beltzen eta Erlatibitatearen Teoriaren adituentzat
Andrea Ghez historiako laugarren emakumea da Fisikako Nobel saria irabazten. 2020ko Nobel Sarien berri ematen ari dira aste honetan.
2020/10/05 - 17:11
C hepatitisaren birusa aurkitu zuten birologoek irabazi dute Medikuntzako Nobel saria
Hiru zientzialari horiek ekarpen erabakigarria egin dute odol-transmisioko hepatitisaren aurkako borrokan, izan ere, C hepatitisaren birusa identifikatzea lortu dute.
2020/10/05 - 15:21
Hasi da Nobel sarien banaketa
Datozen sei egunetan jakingo da zein diren aurtengo Nobel saridunak. Guztira, 187 izan dira aurten izendatuak.
2020/10/05 - 14:16
Medikuntzako Nobel saria, C hepatitis gaitzaren birusaren aurkitzaileentzat
Harvey J. Alter, Michael Houghton eta Charles M. Rice ikertzaileek partekatuko dute saria.
2020/09/18 - 11:44
Trumpek, Bolsonarok eta Lopez Obradorrek irabazi dute IG Saria, Nobel Sarien parodia
Bakearen Nobel Saria, aldiz, "Indiako eta Pakistango gobernuek irabazi dute; agintariek, gauaren erdian, euren etxeetako txirrinak ezkutuan jotzeagatik”.
2020/09/10 - 01:11
Diputatu norvegiar batek Trump proposatu du Bakearen Nobel sarirako
Christian Tybring-Gjedderen ustez, AEBko presidenteak "gehiago egin du Israelen eta Arabiar Emirerri Batuen arteko bakea lortzeko, beste askok baino".
2020/05/05 - 19:50
Ez dago koronabirusa Wuhango laborategi batean sortu zela dioen frogarik
Zenbait iturriren aburuz, tartean Donald Trump, Mike Pompeo haren Estatu idazkaria edota Luc Montagnier Medikuntza nobela, SARS-CoV-2 birusa artifizialki sortu zuten, baina ez dute frogarik erakutsi.
2020/05/05 - 12:23
Montagnierrek frogarik gabe esan du COVID-19a industria istripu batean sortu zela
Medikuntza Nobel saridunak esan zuen "istripu industrial" batetik zetorrela, baina frogarik gabe. Nobel sariak ez du ezagutza bermatzen arlo guztietan; "agintearen falazia" baten aurrean geundeke.