Olga Tokarczuk eta Peter Handke Nobel saridunen lanak, euskaraz irakurgai
Euskaraz irakur daitezke dagoeneko Erabili goldea hilen hezurren gainetik eta Atezainaren larria penalti-jaurtiketetan, Olga Tokarczuk 2018ko Nobel saridun poloniarraren eta Peter Handke 2019ko Nobel saridun alemaniarraren liburuak.
Tokarczuken lana Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczekek euskaratu dute. Nobela beltzaren egituraren baitan “askoz gauza gehiago” dituen liburua dugu. “Gaur egungo gizartearen gaineko hausnarketa sakona egiten du, eta hiri girotik bereiz gelditzen den jendearen nolabaiteko ispilua da lana, baita xumetasunaren aldarrikapen bat ere”, azaldu du Apalauzak.
Peter Handkeren lana Joxe Mari Berasategik euskaratu du. Atezainaren larria penalti-jaurtiketan eleberrian, Josef Bloch, ez lanik, ez lagunik, ez inongo euskarririk ez duela, galduta ibiliko da, hirian lehenik, mugaldeko landa-herrixka batean gero.
“Bere pertsonaia galduaren bidez gizakiaren noraeza erretratatzen digu Handkek”, argitaletxeak azaldu duenez. “Arrotza zaion mundua ulertu ezinik, sentimenduak izateko edo gutxienez adierazteko ezgauza da eta existentziaren absurdoaren aurrean erantzunik gabe ageri zaigu; hainbat ekintza gauzatu eta hainbat elkarrizketa edukiko ditu, modu automatikoan“.
Jakina denez, 2019an bi Nobel sari eman zituen Suediako Akademiak, 2018an ez baitzuten saririk eman hainbat kidek beren postuari uko egin ziotelako sexu eskandalu batean nahasirik egon izanagatik. Tokarczukek 2018. urteari dagokion saria bereganatu zuen orduan, eta Handkek 2019koa.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.